Irakasleak

Arlegui, Manuel Silvestre de

mendean Iruñean jaiotako maisu nafarra. Hiri berean hil zen 1802ko urtarrilaren 31n.

Latin eta Humanitateetan trebatu zen; 1763an Latin Gramatika irakatsi zuen Zangozan eta ondoren Azpeitian eta Iruñean. 1798ko urtarrilaren 10ean erretiratu zen. 1763an, honako izenburu hau zuen lana itzuli zuen gaztelaniara: Aita Moretek latinez idatzi zuen Hondarribiako setioa. Gertakari hauek, 1638an gertatuak, 1654an idatzi ziren hiru liburutan. Arlegik itzuli egin zituen, gehiketa eta ohar batzuekin.