Toponimoak

Arbeitzako putzua

Kondairak dio Arbeitzako putzua edo urmaela dagoen tokian jauregi aparta zegoela garai batean. Han bizi ziren jauntxoak ez ziren batere eskuzabalak, eta portaera txar haren zigor, lurrak irentsi zituen, haien bizitoki ederrarekin eta aberastasun guztiekin batera. Haren tokian, gaur egun dagoen urmaela agertu zen.