Sendagileak

Aranguren, Tomás de

Arganda del Rey herrian lan egin zuen mediku euskaldun "ilustratua". Alcalan katedra lortzeko oposiziotan parte hartu zuen. Madrilen Nuestra Señora de la Esperanza Errege Akademiako kide izan zen. Carta físico-médica argitaratu zuen 1784an (Madril). Bertan ardoa aztertu zuen, ardo motak deskribatu zituen eta ardoaren erabilera kaltegarriak azaldu zituen.

  • Tomás de Aranguren, "HM", VII: 398 (1852).
  • AGUILAR PIÑAL, F. Bibliografía de autores españoles del siglo XVIII, I: 331-32 (Madril, 1981).
  • GRANJEL, Mercedes in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (coordinador). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.