Konposatzaileak

Ansorena Miranda, José Luis (2004ko bertsioa)

Besteak beste, sari hauek jaso ditu: "Euskadi" Aldizkariaren Saria 83 (Kultura Saila), Andra Mari Abesbatzaren Diamante eta Urrezko ikurra (1991), Gurutze Gorria Saria 92 (Kultura Saila), Txistularien Elkartearen Urrezko Domina (1997), Algortako Biotz-Alai Abesbatzaren Urrezko Ikurra eta Ohorezko kide (1999), COPE-Gipuzkoa irrati katearen "Aparteko zazpi" Saria (2000). Era berean bi omenaldi ere izan ditu, bata Errenteriako Udalak eskainia (1987) eta bestea Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearena (2001).