Ansola familiako txistularia edo "Txanbolin" familiakoa, Roque Ansola ezagunaren semea. Elgoibarren jaio zen 1848ko uztailaren 1ean eta 1929ko ekainaren 24an hil zen.
Umetatik ikasi zuen txistua jotzen eta hil arte maite izan zuen instrumentu hau. Txistulari bikaina, lehen saria kendu zion aitari Bilboko txistulari lehiaketa garrantzitsu batean, partitura modu fidel eta zehatzean interpretatzeagatik. Aita hil zenean 64 urte zituen jada eta Elgoibarko txistulari plazari uko egin zion, berau Laureano semeari lagata. San Lorentzo Udal Eskolako irakaslea izan zen, baita solfeo irakaslea ere. Sute baten ondorioz galdu zen txisturako lanen bilduma egin zuen.
- IGARTUA, J: Merezitako omenaldia Ansola anaiei. Txistulari, 111, Uztaila-Iraila, pp. 9-12, 1982.