Pintoreak

Añibarro Graefenhain, Carlos

Margolari gipuzkoarra. Donostian jaio zen 1924ko urriaren 10ean, eta 1991n hil zen.

Autodidakta, Parisen eta Madrilen egin zituen ikasketak.

Paisajista, figuraziotik abstrakziora eboluzionatuz. 1976 eta 1979 bitartean, hainbat erakusketa egin zituen Donostian, Hondarribian, Gasteizen eta Madrilen, eta azken urte horretan "Wiesbaden-Donostia" erakusketarako hautatu zuten. Hainbat bilduma pribatu eta Donostia, Gasteiz eta Madrileko museoak ditu.