Sendagileak

Andosilla Salazar, Valentín

Iruñean lan egin zuen mediku eta idazlea. Ez dakigu non jaio zen, Valentzian medikuntza ikasi zuela eta Luis Colladoren ikaslea izan zela besterik ez. 1601ean izurri bubonikoaren sorburuari eta haren tratamenduari buruzko liburu bat idatzi zuen, Iruñean inprimatu zena.