Ikastolak

Amezketako Ikastola

Amezketako Ikastola 1967-68 ikasturtean sortu zen. Ikastolako ikasleek Udaletxeko gela, Parrokiakoa eta ondoren gurasoek erositako lokalak erabili zituzten.

1978an Amezketako Eskola Publikoarekin fusionatu egin zen. Gaur egun Amezketan dagoen zentro bakarra Zumadi Eskola Publikoa da. Ikastetxe honek Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzen ditu.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.