Ekonomilariak

Alvarez Rendueles, Jose Ramon

1940ko ekainaren 17an Gijonen jaiotako ekonomialaria. Ekonomia Zientzietan Doktorea Madrilgo Unibertsitatetik, ohizkanpoko sariz, eta Unibertsitate berean Zuzenbidean Lizentziatua. Bilboko Unibertsitateko Ekonomia Zientzietako Fakultateko Ogasun Publikoaren eta Zerga-Zuzenbidearen Katedraduna eta ekonomia- eta zerga-gaiei buruzko hainbat argitalpen dituen egilea. Garapen Planaren ikasketa-burua (1970-73). 1975ko martxoan, finantza-ekonomiarako idazkariorde izendatua izan zen (1977-78), geroago (1978-84) Espainiako Banketxearen gobernadorea, Banco Zaragozanoko Lehendakaria (1986-1997), etab.

Madrilgo Autonoma Unibertsitatean Ogasun Publikoaren Katedraduna, hainbat fundaziotako patroia, besteak beste Arcelorren mundu mailako lehendakariordetza lortu zuen eta Aceraliaren lehendakaritza (1997) ere.