Zuzendariak

Almandoz de la Cruz, Koldo (2003ko bertsioa)

1973an Donostian jaiotako euskal zuzendari eta gidoilaria. Kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa adarra, Nafarroako Unibertsitatean. Euskal Ikasketetan diplomatua da unibertsitate horretan bertan, eta New Yorkera joan zen bizitzera. Han, Zinematografiako graduondoko titulua lortu zuen New York Universityn, non formatu zinematografikoko bere lehen film laburra filmatzen ari den. Hainbat dokumental ere egin ditu bideoz, besteak beste, Dayak, Cazadores de cabezas, Taprobane, la lágrima de la India eta Trilogía en La Habana.

  • Razielen itzzulera, (1997, zuzendaritza, argazkia, gidoia, interpretazioa), film laburra.
  • Galactic Abortion, Chris Humes (1997, argazkilaritza), film laburra.
  • Mon petit mon amour (1998, zuzendaritza, argazkia, gidoia, interpretazioa), film laburra.
  • A dar ba kar (1998, zuzendaritza, gidoia), film laburra, "Jinete ibérico" saria, Huescako Zinemaldiko Iberoamerikako Lehiaketan Ikasketa Altoaragoniarren Institutuak babestua.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.