Bertsolariak

Albizu Lasa, Guillermo

Bertso idatzien egilea, Beasaingo (Gipuzkoa) Garin auzoan 1917ko urriaren 15ean jaioa.

Haren bertsoak, besteak beste, Principe de Viana aldizkariak eta Diario de Navarra-k argitaratu zituzten. 1963. urtean Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar Saria irabazi zuen.

1920an Urnietara (Gipuzkoa) joan zen familia. 1966an, lan egiten zuen enpresa Tolosatik Iruñera joan zen. Nafarroako hiriburutik gertu bizi izan zen ordutik Albizu, Berriobeitin. 1994ko Donostiako Bertsolari Egunean omendu zuten.