1902ko urtarrilaren 6an Azpeitian jaiotako musikaria, Jose Ignacio Alberdi Egañaren aita. 1960ko maiatzaren 13an hil zen.
Gaztetatik herriko parrokiako abesbatzan parte hartu zuen, Ignacio Eleizgarayrekin organoa ikasteaz gain. Julian Barrenechea Azpeitiko organo-jotzailearen laguna eta laguntzailea izan zen musika jarduera askotan.
1940an, parrokietako tipleen koru eta eskolaniaren zuzendari kargua hartu zuen, eta bere taldeko abeslarien artean pedagogia lan garrantzitsua ere egin zuen. Mariana kongregazioekin eta San Inazioko zaldunenarekin ere kolaboratu zuen, besteak beste.
- ALBERDI, J.I. (2002ko uztailaren 30a): Baltasar Alberdi. Diario Vasco, Azpeitiko Jaiak, pp. 8-9.