Instrumentugilea

Alberdi Alzaga, Iñaki

Akordeoilari gipuzkoarra, 1973an Irunen jaioa.

Akordeoia jotzen ikasi zuen hainbat irakaslerekin, besteak beste, Carlos Iturralde, Miren Iñarga, Friedrich Lips eta Matti Rantanen, Centro Internacional de Estudios Acordeonísticos, The Russian Academy of Music y The Sibelius Academy alegia.

Estatuko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu, esaterako, Coupe Mondiale delakoa, Lehen Saria eskuratu zuelarik, Moskuko Nazioarteko Lehiaketa eta Espainiako Juventudes Musicales erakundeak antolatutako Musikari Gazteen Etengabeko Lehiaketa.

Iñaki Alberdik honako erakunde hauekin jo du: Espainiako Irrati eta Telebistako Orkestra, Adrian Leaperen eskutik Juventudes Musicales-en 50. Urteurrenean, Espainiako Orkestra Nazional Gaztea, Josep Pons-en eskutik Cuenca-ko Musika Erlijiosoaren XLI. Astean zehar, Vogtland Philharmonie-a, Errusiako Ministerioaren Orkestra Sinfonikoa, Simfonicheski Orkestr im Rachmaninova, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Barcelona Sinfonietta eta "Ciudad de Malaga" Orkestra. Zuzendari ezberdinak izan ditu, esaterako: Stefan Frass, Frances Llongueres, Cristobal eta Pedro Halffter, Juan Jose Mena, Jose Antonio Pascual eta Jose Ramon Encinar.

Era berean, beste hauekin ere jotzeko gonbidapena jaso du: Auditorium Nazionala, Thyssen Fundazioa, L'Auditori de Catalunya, Donostiako Musika Hamabostaldia, Granadako Musika eta Dantza Jaialdia, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia, Juan March Akademia, Andaluziako Musika Zirkuitua, Madrileko Antzoki Monumentala, Espainiako Radio Nacional eta Euro Radio-ko Denboraldia, The Kingston University, Mostly Modern Contemporary Music of Dublin, Duke Sale of London eta Kairo-ko Operako Antzokia. Mosku, Strasbourg, Portugal, Helsinki, eta Erromako musika jaialdietan eta Errenteriako Musikaste saioan ere esku hartu du.

Gainera nazioarteko hainbat lehiaketa ospetsuetan ere epaimahaikidea izan da, besteak beste, Internationaler Acordeon-Wettbewerb Klingenthal edo Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketa. Konpositoreentzako Akordeoia jotzeko gidaren prestaketetan laguntzen ari da.

2003an Kataluniako Musika Goi Eskolan (ESMUC) eta Musikenen (Euskal Herriko Musika Goi Zentroan) akordeoi irakaslea zen.

2003ko urrian San Petersburgoko L'Hermitage Antzokian Itaun lana estreinatzen du, Ramon Lazkano Ortega konpositore donostiarraren eskutik; urte bereko azaroan Bilboko Guggenheim Museoko auditoriumean kontzertua eskaintzen du, David Apellaniz biolontxelistarekin batera.

2005eko ekainean, Verso musika etxeak bere diskoa argitara ematen du, Música de camara actual.

Hainbat disketxerekin egin du lan, besteak beste, JJMM-fnac, Euskadi eta Nafarroako Konpositoreen Elkartea eta BBK Fundazioa.