Kontzeptua

Albaitaritza

Arabako Albaitarien Elkargoa

1902ko maiatzaren 22an, albaitari arabarrak Arabako Elkargoa sortzeko eta, behin elkartuta, euskal probintzietako eta Nafarroako elkargoak bat-egiten saiatzeko bildu ziren.9

Baina Elkargoaren ekitaldi konstituziogilea Vitoria-Gasteizko udaletxeko areto batean egin zen, 1903ko maiatzaren 26an, hurrengoek osatutako Batzorde probintziala izendatuz:

  • Lehendakaria: Manuel González de Suso Ibáñez de Aspuru
  • Lehendakariordea: Tomás Erausquin Uriarte
  • Idazkaria: Domingo Julio Díaz de Berrícano
  • Kontularia: Serapio Erausquin Romarategui
  • Diruzaina: Romualdo Erausquin Álvarez de Gámiz
  • Bokalak: Urbano Arbuníes, Diego Carrión eta Fulgencio Rafael Lasaga

Kolegiatuen artean Mateo Arciniega, Jorge Díaz de Berricano, Braulio Erausquin, Daniel Fortea, Víctor Fernández de Larrea, Javier Oquiñena, Prudencio Cenzano, Luis Orúe, Justo Berganza, Lino Otiñano, Arturo Landazabal, Ramón Ramírez eta Mariano Maturana zeuden.

Garaiko Kontu-liburuan, kontserbatzen den dokumentu bakarrean, Zumarragara (Gipuzkoa) Ikastetxe Eusko-Nafarra sortzeko bilera batera joateagatik zuzendari bati ordaindutako saria jasotzen da.

Arabako Albaitarien Elkargo Ofizial ospetsuan lehen emakume kolegiatua Mª Pilar Rozas Parra izan zen, 1979ko irailaren 30ean izena eman zuena.

Eta zuzendaritza-kargu bat izaten lehen emakumeak Cristina Gorospe, Marisol Vicente eta Teresa Martinez izan ziren, 1989ko urrian.

Zuzendari kolegiatuak izan dira:

Manuel González de Suso Ibáñez de Aspuru 1903 - 1905
Domingo Sanz Almarza 1905
Tomás Erausquin Uriarte 1909
Mateo Arciniega Añastro 1921
Severiano Aramburu Arreche 1927 - 1928
Julio Díaz de Berricano 1928 - 1931
Arsenio Juarrero Moreno de Monroy 1931 - 1933
Javier Oquiñena Castillo 1933 - 1934
Moisés Pérez de Eulate Erausquin 1934 - 1935
Luis Sánchez 1936 - 1937
Julio Díaz de Berricano 1937 - 1941
Andrés José Jarillo Tello 1941 - 1949
Severiano Aramburu Arreche 1949 - 1954
Ignacio Oregui Goenaga 1954 - 1956
Tomás Pérez de Eulate 1956 - 1963
Roberto Conty Larraz 1963 - 1965
Tomás Pérez de Eulate 1965 - 1968
Rafael Uribarrena Barrecheguren 1968 - 1977
Francisco Valenzuela Cerezuela 1977 - 1978
Teófilo Albarrán 1978 - 1980
Arturo Orive Orive 1980 - 1986
Florencio Beltrán de Heredia 1986 - 1987
Gregorio Mediavilla 1987 - 1989
José Alfonso Herrero 1989 - 1994
José Ramón Orive Pedruzo 1994 - 1996
Javier Lauzurica 1996 - 1999
Fernando Camarero Rioja 1999 - 2001
Carlos Estévez Sánchez 2001 - 2005
Enrique Garrido Artetxe 2005 - XXXX

Bizkaiko Albaitaritza Elkargoa

Bizkaiko Elkargoaren sorkuntza Jose Ignacio Guerricabeitia Ibarrolak zuzentzen zuen Albaitaritza Elkarte Zientifiko Bizkaitarrean oinarritzen da.

Ikuspuntu formal batetik, 1901eko maitzaren 10ean izan zen, helburu horrekin Bilboko Zientzia Medikuaren Akademia, Jose Ignacio Guerricabeitia Ibarrola bertako akademikoa zela, Pedro Luengo eta Narciso Celayeta, eta eskarmentu handiko Juan Arruza Plentziakoa, Pablo Llandera Balmasedakoa, Guerra y Enrique Beitia Bilbokoa, Lorenzo Goicoechea Mungiakoa, Matías Mendieta Gordexolakoa, José Uribe Sestaokoa, Bruno Antón Santurtzikoa, José Basterra Dimakoa, Lauzurika Orduñakoa, José Ramón Mugarza Barrenechea Bediakoa, Ciro Mugarza y Zorriketa Larrabetzukoa, José Mugarza Amorebietakoa, Felipe Rivas Turtziozkoa, José Arriola Markinakoa, Bernardino de la Sota de Abantokoa eta Santiago de Urquijo Arrigorriagakoa bildu ziren, probintziako albaitaritza elkarte bat sortzea eta presidentetza-mahaiari elkartearen araudia idaztea agintzea erabakiz.

1901eko azaroaren 19an, araudia onartu zen eta lehendabiziko zuzendaritza-batzordea eratu zen, hurrengo osaketarekin:

  • Lehendakaria: José Ignacio Guerricabeitia Ibarrola
  • Diruzaina: Cipriano Guerra
  • Idazkari Nagusia: Enrique Beitia
  • Akta-Idazkariak: Pablo Guerricabeitia eta Angel Capanaga
  • Bokalak: José Lauzurica (Durango), Narciso Celayeta (Markina), Juan B. Asolo (Gernika), José Uribe (Balmaceda) eta Juan M. (Bilbao)

Ohorezko Lehendakari bezala Isidoro León Arreguíaa href="#nota10" name="ref10" class="notazbk">10 izendatu zen:

Bazkundeko11 Lehendakariak hauek izan dira:

José Ignacio Guerricabeitia Ibarrola 1901 - 1905
Pedro Luengo Rodríguez 1905 - 1911
Martín Ciga Lecuna 1914 - 1915
José de la Sota Castaños 1915 - 1917
Benigno Alfredo Montejo Bringas 1917 - 1920
Joaquín de Carrandi Jainaga 1920 - 1922
Martín Ciga Lecuna 1922 - 1923
José de la Sota Castaños 1923 - 1926
José Basozabal Luzuriaga 1926 - 1928
José Palenzuela Aguirre 1928 - 1930
Ignacio Pablo Guerricabeitia Ugarte 1930 - 1932
Joaquín de Carrandi Jainaga 1932 - 1935
Lucas Basterrechea Elorrieta 1935 - 1937
Casimiro Mugraza Echevarria 1937 - 1937
Manuel Llano Alberdi 1937 - 1941
José de la Sota Castaños 1941 - 1943
Blas Martínez Inda 1943 - 1948
Jesús Alberdi González 1948 - 1954
José María Irujo Inda 1954 - 1956
Arcadio Llanos de la Puente 1956 - 1971
Rufino Asua Zubero 1971 - 1977
Ignacio Arteaga Beldarían 1977 - 1996
Josefa Iñaki Arrázola Madina 1996 - 1998
Francisco Luis Dehesa Santisteban Desde 1998

Gipuzkoako Albaitaritza Elkargoa.

Gipuzkoako Elkargoaren sorrera Bizkaiko elkargo anaiarena baino lehenago izango zen, azken honen sorreraren bileran Gipuzkoako Albaitaritza Elkargoaren komunikatu bat irakurri zelako, bere Gobernu Batzordeko kideak ziren Curia jaunak, Saiz Saldain jaunak eta Aldasoro jaunak sinatua, Bizkaiko elkargoarekin koordinazio organu baten sorreran interesa erakutsiz12..

Zumarragako Udaleko Albaitari Ikuskatzailea Luis Saiz Saldain albaitari madrildarra zenean, Donostiako Udaleko Albaitari Ikuskatzailea zen haren lagun Severo Curia Martinezekin batera, Gipuzkoan jarduten zuten 26 albaitariak 1899ko martxoako igande batean Zumarragako Altuna Hotelean ospatuko zen bilerara deitu zituzten.

Bilera hartan Gipuzkoako Albaitaritza Elkartea sortzea adostu zen, Severo Curia Martinez buru zuen behin-behineko zuzendaritza batzordea izendatuz, Pedro Victor Gallaztegui bergararrak, Anastasio Larrainzar Ezcurra azpeitiarrak eta Luis Saiz Saldain anfitrioiak osatzen zutena.

Hura izan zen Elkargoaren enbrioia eta 1904tik aurrera, beste euskal elkargoak bezala, "ofizial" kalifikatiboa jasoko zuen.13

Lehendakari kolegiatuak izan dira:14

Severo Curiá Martínez 1899 - 1911
Luis Sáiz Saldaín 1911 - 1931
Miguel Salaverría Bengoechea 1931 - 1934
Venancio Recalde Olaciregui 1934 - 1939
Miguel Bezares Sillero 1940 - 1941
Venancio Recalde Olaciregui 1941 - 1949
Leoncio Goena Urquía 1949 - 1952
Miguel Salaverría Bengoechea 1952 - 1954
Enrique Zurutuza Altolaguirre 1954 - 1956
Miguel Salaverría Bengoechea 1956 - 1960
Sebastián Ubiría Elorza 1962 - 1968
Venancio Recalde Berrondo 1968 - 1980
Enrique Zurutuza Altolaguirre 1980 - 1983
José Miguel Ariznabarreta Ereño 1983 - 1989
Rafael Uribarren Axpe 1989 - 1994
José Manuel Etxaniz Makazaga 1994 - XXXX

Ohorezko Lehendakariak hauek izan dira

Vicente Laffitte Obiñeta 1924
Dionisio Tellería Arrizabalaga 1945
Cesáreo Sanz Egaña 1956
Miguel Bezares Sillero 1956
Venancio Recalde Olaciregui 1956
Miguel Salaverría Bengoechea 1962
Juan Mari Arzak Arratibel 1994
Antonio Borregón Martínez 1995

9La Veterinaria Moderna (1902), Palentzia. CAMARERO RIOJA, F.-k aipatua (2003), Apuntes para una Historia de la Veterinaria alavesa". Doktore-tesia. 361. or. Ir. 267-268 orr. Zaragoza.

10DEHESA SANTISTEBAN, F.L. (2001). La Veterinaria vizcaína en el siglo XIX. Antecedentes históricos y contexto socioeconómico. Doktore-tesia. 482. or. Ir. 331-332 orr. Leon.

11DEHESA SANTISTEBAN, F. L. (2004). 1901-2001 Cien años de Veterinaria vizcaína Bizkaiko Albaitaritzaren ehun urte. Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa. Bilbao.

12DEHESA SANTISTEBAN, F.L. (2001). La Veterinaria vizcaína en el siglo XIX. Antecedentes históricos y contexto socioeconómico. Doktore-tesia. 482. or. Ir. 333. or. Leon.

13ETXANIZ MAKAZAGA, J. M. (2006). De herradores, albéitares y veterinarios municipales de Zumarraga. Ikerketa Historikoaren "Angel Cruz Jaka" I Saria. Eusko Ikaskuntza. Lankidetzan-39. 181. or. Ir. Bilbao.

14ETXANIZ MAKAZAGA, J.M. (1996). Gipuzkoako Albaitariak - Veterinarios de Gipuzkoa. Gipuzkoako Albaitarien Legezko Elkartea. 136. or. Ir. Donostia.