Monarkia eta noblezia

Aladro Kastrioti, Juan Pedro

1835eko maiatzaren 8an Jerez de la Fronteran jaiotako printze albaniarra. 1914ko otsailaren 20an hil zen.

Jatorriz gipuzkoarra, bere aitona Bidaniakoa zen eta bere birraitona, hau ere euskalduna, Albaniako tronuaren oinordekoarekin ezkondu zen Napolin Karlos III.aren zerbitzura egon zen bitartean. Kastrioti bere herrialdearen, Albaniaren, askatasunaren alde borrokatu zen, tropa turkiarrak garaituz Develik-eko haitzartean. Hala ere, independentzia lortu zutenean, atzerriko potentziek Wied printze alemaniarra jarri zuten tronuan. Jarduera gerrari eta politiko horietatik aparte, Aladro bibliazale eta poliglota bilakatu zen, 8 hizkuntza menperatzen baitzituen, horien artean euskara.