Sendagileak

Aizpiri Díaz, Jerónimo

1922ko irailaren 30ean Bilbon (Bizkaia) jaiotako medikua. 2000. urtean hil zen.

Valladolideko Unibertsitatean egin zituen ikasketak.

1957 eta 1968 bitartean alkate izan zen Sopelako Udalean. 1963an Salbamenduko eta sorospeneko Bizkaiko Federazioa sortu zuen. Sopelako mediku titularra izan zen. Nekazaritzako Mutualitateko Probintziako Batzordeko batzordekide, Salbamenduko Bizkaiko Federazioko presidente, batzordekide izan zen Medikuen elkargoko kontseilu nagusiko Batzorde zentralean eta, era berean, batzordekide Medikuntza-zientzietako Akademian.

Bere lanbideko hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen eta Bizkaiko kostaldearen osasuna, zaintza eta babesari buruzko txosten bat idatzi zuen (Osasun arloko probintziako buruzagiaren eta Marinako komandante militarraren lankidetzarekin).

1965ean Bordelen ospatu zen medikuntzari buruzko nazioarteko kongresuan izan zen; 1966an Parisera jo zuen, moral medikoari buruzko nazioarteko kongresuan izateko; medikuntzako erakundeen munduko kongresuan (Madril, 1968) ere izan zen; Merkatu Batuko medikuntzari buruzko hitzaldietan (Madril, 1970) ere bai; eta baita higieneari eta prebentzio-medikuntzari eta sozialari buruzko nazioarteko kongresuan (Madril, 1971) ere.

Aipamen ugari jaso zituen: Meritu Zibilaren Ordenako komendadore, Osasun zibileko Ordenaren komendadore. Horrez gain, Salbamenduko eta sorospeneko Espainiako Federazioak ematen duen Merituaren plaka jaso zuen.

  • LÓPEZ SAINZ, Celia: Primer quién es quién en Vizcaya. Diccionario de vizcainos, naturales o adoptivos, de destacada proyección pública en las distintas actividades y profesiones, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, Bilbo, 1975.
  • RODRÍGUEZ SENDIN, J.J.: Jerónimo Aizpiri, un médico íntegro e integral. Medicina General.org 2000, 15-17.or.