Lexikoa

Aho-korapilo

Euskaraz, beste hizkuntzetan bezala, badira hitz egiteko erraztasuna neurtzen duten zenbait esaldi, batez ere bizkor esateko zail gertatzen direnak. Horien artean aski ezagunak dira honako hauek: Alkipean kapa, kaka alkipean (hamar aldiz huts egin gabe esatea izaten da dema). Akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak akerrak okerrak ditu, okerrak adarrak adarrak ditu. Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zahi, zohi, bele, arma, xixpa, tiro, pun. Olagarroaren erro errea larre errean gora.