Bertsolariak

Acha - Orbea Ordorica, Gregorio

Orbe.

1884ko maiatzaren 12an Eibarren jaiotako bertsolari gipuzkoarra. 1967ko abuztuaren 11n hil zen.

Nekazari lanaz gain, hainbat lan komunitariotan parte hartu zuen; Alkartasuna baserritarren anaidian batez ere. 1931n Arrate eta Gorostako auzo-alkate izendatu zuten eta 1934-1937 bitartean Eibarko fiskal izan zen.

Hainbat bertso-paperen egile, Eibar, Arrate edo 1936ko Gerrari eskainiak, Xabier Amurizak horietako batzuk aztertu zituen Orbe Bertsolaria argitalpenean, Ego Ibarra, 1992.