Toponimoak

Abetxuko

2001ean Euskaltzaindiak proposatutako izena Abetxuku izan zen. Donemiliaga Kukulako Kartularioan leku honi egiten zaion aipamena. Donemiliagako monasterioari 1025ean ordaintzen zioten Arabako herrien zerrendan agertzen zen, zerga moduan , burdin-hesi bat edo gehiago edo, gutxienak, ahariak, Avoggoco da, Dibiñako (Reja dokumentua Divina dena) antzinako merindadean, ordaintzen zizkiotelarik. Jeronimo de Aznar Calahorrako apezpikuaren 1257ko zerrendan dagoeneko Abuchucu da Gasteizko artzapez-barrutian (Rodriguez R. de Lama, 1989: 219). Baita, 1332. urteko Arabako Kofradia eta Gasteizko Kontzejuaren arteko auziari buruzko sententzia batean ere, J.J. de Landazuri historialari gasteiztarraren transkripzio baten arabera, Abuchucu da (Landazuri IV: 90-95). 1351ko sententzia honen konfirmazioan, Gonzalez Minguezek egiten duen irakurketan bezala, Abuchucu forma bera agertzen da (Gonzalez Minguez, 1994: 35-39). 1379ko Juan erregearen erregalian (GUA) Abuchucu agertzen da eta 1481eko Gasteizko jurisdikzioko lur-neurketan Abechucu nahiz Abuchuco agertzen da.

Gasteizko jurisdikzioko mugarriztatze-dokumentu ezberdinetan, 1524, 1532, 1550, 1626 urteetakoetan bezalakoetan, Abechucu edo Abechuqu agertzen da, eta baita 1592 eta 1593 (AAHP) urteetako Arabako herrien zerrenda eta hauei zegozkien elizari ordaindu beharreko hamarrenaren dokumentuetan ere. 1628. urtekoan Avechuco da. XVII. mendetik aurrera Abechuco formak indarra hartzen hazten da, nahiz eta XVI. Mendean 1551. urteko Martin Gil lizentziadunaren bisita Liburukoa bezalako testigantzaren bat dagoen, non Armentiako artzapez-barrutiko herrien zerrendan Avechuco aipatzen den.

Toponimo honen aldaera guztiak toponimia txikian agertzen dira, hau da, pieza, labore-lur, etxalde, bide... izenetan. Euskaraz nahiz gaztelanian elkarketa batean agertzen da, (-ko) bidean, (-ko) bailara, (-en) ondoan, (-en) gainean eta abar adieraziz, honako toponimoetan gertatzen den bezala: Abechucubidea (1576, AAHP), Abechucorabidea (1622, AAHP), Abechucoaldea (1628, AAHP), Abechucurabidea (1635, AAHP), Abechuco ybarra (1694, AAHP), Avechuco videa (1730, AAHP), Abechucogana (1778, AAHP), Abechucobidia (1784, AAHP), Avechucoibarra (1809, AAHP), Dehesa de Abechuco (1811, GUA), Abechuco videa (1842, AAHP), Senda de Abechuco (1869, AAHP), Larra de Abechuco (1886, GUA), Abechucuvidea (1912, GUA), Abechucubidea (1928, GUA).

Bere etimologia interpretazio zailekoa da eta izenaren jatorriaren inguruko hainbat hipotesi daude, hala nola, J. Caro Baroja edo M.L. Albertosena.

EMS 2009

Iturriak

  • EAH: Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa.
  • AAHP: Arabako Artxibo Historiko Probintziala.
  • GUA: Gasteizko Udal Artxiboa.

Bibliografia

  • Albertos Firmat, Mª Lourdes: "Álava prerromana y romana. Estudio Lingüístico", Estudios de Arqueología alavesa, IV, 1970, 107-234 orr.
  • Caro Baroja, Julio: "Álava en la llamada Reja de San Millán". Non: Historia General del País Vasco, III, Bilbo, La Gran Enciclopedia Vasca, 1980, 109-149 orr.
  • Caro Baroja, Julio: "Toponimia más enigmática". Non: Historia General del País Vasco, III, Bilbo, La Gran Enciclopedia Vasca, 1980, 239-287 orr.
  • Díaz Bodegas, Pablo: Libro de visita del Licenciado Martín Gil, Logroño, Diócesis de Calahorra y La Calzada, 1998, 318 or.
  • Euskaltzaindia: Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak = Entidades de Población de la Comunidad Autónoma Vasca, Bilbo, Euskaltzaindia-EUDEL-Eusko Jaurlaritza, 2001.
  • Fita, Fidel: "El vascuence alavés anterior al siglo XIV". Non: Boletín de la Real Academia de la Historia, III, 1883, 215-243 orr.
  • González Mínguez, César: Documentos de Pedro I y Enrique II en el Archivo Municipal de Vitoria, Fuentes documentales medievales del País Vasco, 49 zenb., Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1994, 35-39 orr.
  • Landázuri y Romarate, Joaquín José de: Obras históricas sobre la provincia de Álava, I, Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1976, 52 or.
  • Landázuri y Romarate, Joaquín José de: Obras históricas sobre la provincia de Álava, IV, Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1976, 90-95 orr.
  • López de Guereñu, Gerardo: Toponimia alavesa seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses, Onomasticon Vasconiae 5, Bilbo, Euskaltzaindia, 1989.
  • Ramos Remedios, Emiliana: El Apeo de Vitoria y su Jurisdicción a fines del siglo XV, I y II, Gasteiz, Gasteizko Udala, 1999.
  • Rodríguez R. de Lama, Ildefonso: Colección diplomática medieval de la Rioja, IV, Logroño, Instituto de Estudios Riojanos, 1989, 219 or.
  • Ubieto Arteta, Antonio: Cartulario de San Millán de la Cogolla (759-1076), Valentzia, Instituto de Estudios Riojanos, 1976, 176-179 orr.

EMS 2009