Léxico

santu edo letra

Joko honetan mutilak poxpolo-kaxaren azala hartu eta besoa altxata horma ondoan lurrera erortzen uzten zuen; aldi berean, beste jolaskideek "santu" edo "letra" oihu egiten zuten. Lurra jotzean kartoiak marrazkia baldin bazuen agerian, "santu" esandakoak irabazten zuen; bestela, asmatzen ez zuenak kartoia galtzen zuen bere jolaskidearen mesederako. (Ormaiztegi)