Arquitectura

Polideportivo de Miribilla. Bilbao

Ver versión en euskera euskera

30.808 m2-ko eraikin honek, Miribillako auzokideentzako kiroldegi funtzional bat eskaintzen du. Eraikitzen lanak 2007ko irailean hasi eta 2010eko irailean amaitu ziren.

Burdin meategi zaharren gainean eraikita dago, desnibel handiko partzela batean (46 metro 200 metroko luzeran). Hau honela, proiektuaren diseinuaren xede nagusia, eraikina ahalik eta gehien auzoko parke publikoan integratzea da. Energia kontsumoa murriztu eta ingurugiroarekiko errespetua eskaintzen duen diseinu batekin garatuta dago multzo guztia.

Zirkulazio eta funtzio desberdineko espazioen programa ebazteko, eraikina bi bolumen nagusitan berezita agertzen da.

Batetik, goialdean, Bilbao Arena barrutia kokatzen da perimetro kurboa duen bolumen handi batean. Bizkaia Bilbao Basket taldeak jokatzeko erabiltzen du eta 8500 ikuslerentzat tokia eta lur-azpiko aparkalekua dauzka. Sarrerak etxebizitzetatik urrun daude soinu kontaminazioa ekiditeko.

Parkearekin batzeko asmoarekin diseinatuta dago. Kontzeptualki, eraikin hau zuhaitz gisa uler daiteke. Zutabe multzo batek enborrak eta adarrak sinbolizatzen ditu, eta egitura metalikoz eta kolore desberdinetako altzairuzko orriz osatutako fatxada eusten du. Fatxada koloretsu honek multzoko klimatizazio-makinak estaltzen dituen itxitura iragazkorra osatzen du.

Bestalde, bolumen nagusiaren oinetan polikiroldegia kokatzen da, arroka bat imitatzen du eta inguruko etxebizitzetatik gertuago dago. Bertan 26 metroko igerilekua eta gimnasioa kokatzen dira, beharrezko zerbitzu guztiekin.

Bolumen hau hormigoizko panel aurrefabrikatuz eginda dago, zonaldeko kare harri grisaren kolore eta testura imitatuz. Estalkia berdea da, eta zapaldu ezin daiteken arren, eraikina parkean integratzen laguntzen du.

Bakoitzak forma desberdina izan arren, ikuspegi bateratu bat eskaintzen dute.

Kantxa nagusia, aldagelak, medikuntza lokala, dopinaren kontrako kontrol zona eta biltegiek osatzen dute 25.985 metro karratuko eremu hau.

Energia kontsumoa murrizteko diseinatuta dago. Fatxada altzairu galbanizatuzko sare batez egina dago. Iragazkorra da zirkulazio eremuetan, aireztapen eta klimatizazio beharrik ez izateko. Iragazkortasun honi esker, pasilloak hiriko behatoki bihurtzen dira. Sistema hau komunetan errepikatzen da, aireztapen naturala bermatu dadin.

Eraikinaren izkina altuenean, ostalaritzarako lokal bat kokatzen da. Komunikazio nukleo bertikal independente batek, bere funtzionamendua baimentzen du, ordutegi desberdina izan arren. Terraza handi batek hirirako bista onak eskaintzen ditu.

Polikiroldegian igerilekuak, aldagela kolektibo eta indibidualak eta erabilera anitzetarako gimnasioa eskaintzen ditu, 4.823 metrotan garatuta.

Gimnasio eta igerilekuen arteko zatiketak beirazkoak dira, zonalde ilunak ekidin eta eraikin osoan segurtasuna bermatzeko. Gainontzeko barne estaldurak kolore berdeko panel fono-xurgatzaile batzuez egina dago.

Argi zulo handi bati esker, igerilekua argi naturalarekin argiztatzen da. Beste zulo txikiago batzuk gimnasioetara sartzen uzten dute argia.

Eraikinaren estalkia begetala izateak ahalbidetzen du euri urak bildu eta ureztatzea beharrezkoa ez izatea. Gainera, igerilekuek galtzen duten ura (bolumenaren %5a egunean) sotoan biltzen da, Bilboko kaleak garbitzen dituzten kamioek berrerabili dezaten.

Bilbao Arena munduko kirol-eraikuntza garrantzitsuenetakoa bilakatzeaz gain, Bilbo nazioarteko hiri erreferenteen artean kokatu du arkitektura garaikideari dagokionez.