Léxico

bidegurutze

Zenbait bide gurutzatzen diren gunea.

Baserrietako San Joan sua bidegurutzeetan egin ohi zen, eta bertan hildakoaren lastaira ere erretzen zen gaitz guztiak uxatzeko. (Aia)

Sorginak bidegurutzeetan agertzen zirela uste zen.

Erdi Aroan bazen gaixoak bidegurutzeetan ezartzeko ohitura, bidaztiak, haiek ikusi eta, senda zitezen.