Monarkia eta noblezia

Nafarroako Blanka I

Siziliako Erregina, Nemourseko Kondesa, Atenas eta Neopatriako dukesa, Nafarroako erregina, azkenik, 1425etik 1441era arte.

Carlos III Noblearen eta Trastamarako Leonorren, Nafarroako erregeak, alaba zen. Siziliako erregea izateaz gain, Atenas eta Neopatriako dukea eta Aragoiko Martin erregearen semea izan zen Martin Gaztearekin ezkondu zen. Ezkontza Catanian izan zen, Nafarroako Mosen Leonel eta Bakedanotar Diegok emaztegaia ordezkatuz. Urte horretan Blanka Andrea Siziliara joan zen Ojerot de Var-ek lagunduz. Ezkontza horrek zazpi urte bakarrik iraun zituen, 1409an Martin Gaztea semerik gabe hil baitzen.

Martin Errukitsua bere aitaginarreba 1410ean hiltzean, Blanka erregina Siziliako erreginaorde bihurtzen da, 1415ean Juan IIak ordezkatu arte (gerora Nafarroako ezkontide erregea izango zena).

Bestalde, Nafarroako Juana, erresumaren jaraunslea, 1413an oinordetzarik gabe hiltzen da eta horrek Blanka, oinordetza hurrenkerari jarraiki, Nafarroako Erreinuaren jaraunsle berri bezala ezartzen du.

Erregeak Olitera Gorteak deitu zituen Blankaren proklamaziorako, lehen alaba eta jaraunsle baitzen, horretarako urriaren 28a ezarriz. 1910etik 1412ra Siziliako erregina izan zena, Nafarroako erregina izendatu zuten. Horrek bere auzoko Aragoiko erregearen interesa suspertu zuen. 1419ko maiatzaren 23an Aragoiko Juan Infante Jaunak, Larako Jauna, Diego Martinez de Sandovali, Gaztelako aitzindari nagusia, boterea eman zion bere izenean Blanka Andrearekin, Siziliako erregina alarguna eta Nafarroako Carlos Jaunaren alaba nagusiarekin ezkondu zedin. Hurrengo urtean ezkontza izan zen, orain pertsonalki, Iruñako katedralean.

1422an Blanka Andrea Nafarroara etorri zen, Bianako Printzea zen bere semea Carlosekin, 1421ean jaioa. 1424ko abuztuaren 28an, erreginak Gaztelara bidaia bat egin zuen, berarekin batera printzea Harora arte eramanez. Juan Jna. eta Blanka And., Carlos III-aren heriotzaren ondoren Nafarroan errege izaten hasi ziren.

Blanka Andereak bere testamentua 1439ko otsailaren 17an egin zuen. Agiri horretan Uxueko Andra Marian, bere koroatze ekitaldiko jantziekin eta arropekin lurperatu zezatela zehaztu zuen. Jaraunsle unibertsal bezala bere seme Carlos printzea izendatu zuen eta bere legezko ezkontzatik etorritako bere oinordekoek ere, emakumeen gainetik gizonezkoak lehenetsiz. Bertan, zuzenbidez, printzeak bere burua Nafarroako errege eta Nemourseko duke ere bere amaren heriotza ondoren izendatu zezakeen arren, bere aitaren bedeinkapen eta ongurarik gabe ez zitzala titulu horiek hartu zin-zinez erregutzen zion. Printzerik ezean oinordeko bezala Blanka Andr. (Blanka II) eta bere oinordekoek, eta horren gabezian Leonor And. eta beretarrek. Printzearen adingabetasunean tutorea bere errege aita izatea agindu zuen, erresumaren eta Nemours dukerriaren administrazioa eramanez. Blanka I Andrea 1441ean hil zen, testamentu herabe horretan bere senarraren handinahiari atea zabalik utziz eta, batez ere, berorren bigarren emaztea, Fernando Katolikoaren ama, izan zen Juana Enriquezi. Hil zenean, agaramontarren -Juan IIaren aldekoak- eta beaumondarren -Bianako Printzea aldarrikatzen dutenak- arteko liskarra ekidinezina zen. Gainerakoan ezin esan daiteke, bizitzan bere semeaz arduratu ez zenik. Izan ere, 18 urte zituenean bere izenean izenpetzeko ahalmena eman zion eta ezkondu zenean, 1439an, hirian etxea eta musikarien kapera on bat, Printzeak aparta izatera bihurtu zuena, jarri zizkion.

1994ko azaroan egunkariek, Soterrañako, Santa Maria de la Real de Nieva (Segovia), Gure Amaren Elizako kapera nagusiko presbiterioan lanak egitean aurkitutako giza hondakinak erregina nafarrarenak izan zitekeela argitaratu zuten. Baliteke erromesean zebilela, erregina toki horretan hiltzea. Berriak aztoramendua sortu zuen Nafarroan.

Nafarroako Gobernuak ikerketa sakona egitea eta bultzatzea erabaki zuen horrela baldin balitz, iritzia eskatu zitzaien historialari guztiek adierazpen hori egiantzekotzat jotzen baitzuten. Jose Manuel Reverte antropologoak egindako ikerketa batetan, datu fisikoek historikoekin zuten bateragarritasunaz bukatzen zuen baina, horrelakorik izan arren, Gaztela eta Leongo Juntak ofizialki 1995ean hondakin horiek berriz lurperatzea agindu zuen. Halere Segoviako gotzainak bitarteko egin zuen eta herriko aurrezki kutxako erakundearen kutxa gogorrean zaintzearen erabakia hartu zen. Azkenik, urte horretan egindako ADN frogek, hondarretako material genetikoa Pobleteko monasterioan aurkitzen diren Bianako Printzearen (bere semea) hondakinekin alderatuz, ezezko emaitza (1995eko abendua) eman zuten.

  • ANGLES, H. Historia de la Música Medieval en Navarra. Iruña, 1970, 393-437 or.
  • ARIGITA Y LASA. Colección de documentos inéditos. Iruña, 1900, 167-170 or., 170-175 or.
  • BECCARIA, Jose. La regina Bianca di Navarra in Sicilia, prospetto critico, Palermo, 1887, y, Saggio di lettere e documenti relativi al periodo del vicariato della regina Bianca in Sicilia pubblicati da Raffaelo Stawabba. Palermo, 1887.
  • CARRASCO PEREZ, Juan (koord.). Historia ilustrada de Navarra.1.Edades Antigua y Media. Iruña: Diario de Navarra,1993.
  • CASTRO, José Ramón. Carlos III el Noble, rey de Navarra. Iruña, 1967.
  • Nafarroako Artxiko Nagusiko katalogoa, Comptos saila.
  • FORTUN PEREZ DE CIRIZA, Luis Javier; JUSUE SIMONENA, Carmen. Historia de Navarra I. Antigüedad y Alta Edad Media. Iruña: Nafarroako Gobernua, 1993.
  • GARCIA ARANCON, M. Raquel. Navarra e Iparralde en la Baja Edad Media". Revista Internacional de los Estudios Vascos, vol. 45, pp. 123-196. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2000. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • IÑIGUEZ AIMECH, Francisco. Sobre tallas románicas del s. XII. Iruña, 1968, 200-203 or.
  • JIMENO ARANGUREN, Roldan. Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval". Revista Internacional de los Estudios Vascos, 44 libk., 441-454 or. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].
  • L. "Elogio de una princesa Navarra". Príncipe de Viana, 8, 1942, 313 or.
  • LACARRA DE MIGUEL, Jose Maria. Historia del reino de Navarra. Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1976.
  • LACARRA DE MIGUEL, Jose Maria. Historia política del reino de Navarra desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. Iruña: Nafarroako Aurrezki Kutxa-Aranzadi,1972-1973, 3 libk.
  • MARTIN DUQUE, Angel J. "Los núcleos pirenaicos: Navarra, Aragón Cataluña (718-1035)". JOVER, Jose Maria. Historia de España. Madril: Espasa Calpe, 1998. VII libk.
  • MARTIN DUQUE, Angel J. Vasconia en la Alta Edad Media. Somera aproximación histórica". Revista Internacional de los Estudios Vascos, 44 libk., 399-439 or. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].>
  • MORET. Anales..., Tolosa, 1891, VI libk., 329, 387 eta 454 or..
  • Mémoires de la Societé de l'Histoire de Paris, 1885, XII libk.
  • RAMIREZ VAQUERO, Eloisa. "La Reina Blanca y Navarra". Príncipe de Viana, 217 zbk., 1999, 323-340 or.
  • RAMIREZ VAQUERO, Eloisa. Historia de Navarra II. La Baja Edad Media. Iruña: Nafarroako Gobernua,1993.
  • Revista Occidente. Diccionario de Historia de España, Madril, 1952.
  • SANCHEZ-MARCO, Carlos. Historia Medieval del Reyno de Navarra. [Iruña]: Lebrel Blanco Fundazioa, 2005. Kontsulta data: [2011ko apirilak 26].>.
  • Blanca I. testamentua, "Documentos Inéditos para la Historia de España" bilduman. 1862, XLI, 27-41 or., eta Nafarroako Monumentuen Batzordeko buletinean, 1917, VIII, 13-21 or.
  • EGILE UGARI. Enciclopedia de Navarra Temática, VII libk.,1, Historia: Desde la prehistoria hasta 1234, Pamplona: Herper, 1989; VII libk.,2, Historia: Desde 1234 hasta 1512, Iruña: Herper, 1989.
  • EGILE UGARI. Gran Atlas de Navarra. Geográfico-Histórico. II. Historia, Iruña: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1986. 269 or.
  • EGILE UGARI. Gran Enciclopedia de Navarra. Iruña: Nafarroako Aurrezki Kutxa, , 1990.
  • EGILE UGARI. Historia de Navarra. Donostia: Kriselu, 1990.
  • YANGUAS Y MIRANDA. Diccionario de Antigüedades del reino de Navarra, t. I, Iruña, 1964, 112-118 or.

Nafarroako Erdi-Aroko Historiari buruzko analisi historiografiko bat eta bibliografia ugari hemen aurki daitezke: