Ingeniariak

Alfaro Fournier, Heraclio

Ingeniari aeronautikoa, asmatzailea y hegazkinlari arabarra. Gasteiz, 1893ko irailak 20 / Gasteiz, 1962ko abuztuak 10.

Heraclio Alfaro aeronautika-asmatzaile handia izan zen, espainiar Erresuma guztiko handienetariko bietatik -bestea Juan de la Cierva da- bat. Gainera, gizarte-miresmen ikaragarria jasatera iritsi zen -bere bizitzaren aldirik luzeena Estatu Batuetan eman zuen arren- berton baina batez ere jaio zeneko lurraldean ere.



Honen guztiaren ondoren, zalantzarik gabe, ikaragarrizko bezain ezezaguna zen - EEBBetan 21 patente, 6 Kanadan- asmakizun eta sormenerako gaitasun ikaragarria zen.

Ospe sortzaile (bere aitona "Heraclio Fournier" naipeen eragile izan zen) eta intelektual handiko sendi baten barruan jaioa, bere heziketaren hastapena ikaragarri zaindua izan zen. Lehenengoz, Gasteizko Marianisten Ikastetxean ikasi zuen, bertan Luis Heintz, arkeologia eta hegazkintza zale handia zena ikasle bezala izanez; eta ondoren Frantzian eta Liejan (Belgika), frantsesa bertan ikasiz eta, horrekin frantziar hegazkintzaren gorakada ezagutzeko aukera izan zuen.

Gazte-gaztetatik bere trebetasun eta jeinuagatik nabarmendu zen; 1910ean, ACA planeatzaile bezalako gailu hegalariak asmatzen zituen aldi berean hegan egiten ikasi eta pilotu egin zen. Hau guztia Reims-en inguruko Mourmelon le Grand hegazkintza-eskolan 17 urte besterik ez zituela gertatu zen eta Europako piloturik gazteena eta, agian, mundu osokoa (Nazioarteko Aeronautika Federakuntzak, hain zuzen ere, ez zion 18 urte bete zituenera arte, 1911an, titulua eman) bilakatu zen.

Arabara itzultzean, 1913an zabaldu berria zen Gasteizko Hegazkintza-Eskolan, Erresumako izaera zibildun lehenbizikoa, irakasle laguntzaile jardun zuen. Bertan, Lakuako zelaietan bere sortzailearentzako, Leonce Garnier pilotua, lan egin zuen, berarekin era berezian harremanak ezarriz, hegaldietan laguntzeaz gain, Eskolaren ardura ere, bere urruntze aldietan, beregan hartuz. Bertan, 1914an ere, hegazkintzaren historian gertaera gogoangarria izango zen gailu bat sortu zuen: Alfaro I-a, Erresuman asmatzaileak berak eraiki eta gidatutako lehendabiziko aeroplanoa (torpedo motadun lekubakarreko bat zen, 7 zilindrotako motorduna eta 100km/ordutik gorako abiaduraduna).

Lakuako aerodromoak eskaintzen zituen abantailak aitortu izan arren (hegaldietarako aukera, pilotuekin harremana), Alfaro gazteak gasteiztar bizipenak ikasbide- eta gainditze-ikuspegitik aintzat hartuko ditu. Madrid-en eta Salamanca-n jada egiten zituen aire-balentriak izan zuten oihartzun zabalak Lakuako aerodromoaren muga teknikoak era objektibo batez azaltzeko kontraste gisa balio izan zion. Ez da harrigarria, beraz, 1915ean, Cuatro Vientos-eko aerodromoan erakusketa batzuk egin ondoren Getafeko Hegaldi-Eskolara joatea eta bertan Alfredo Kindelán itzal handiko pilotu eta kapitainaren agindupean Arduradun Tekniko bezala hiru urtetan zehar lan egiten jardutea. Bertan, hegaldiak egiteaz gain, soldadutza egin zuen, aeronautika militarrarekin ohitzeko aukera izanez. Kindelán-en eta baita beste ingeniari militar batzuen -Cuatro Vientos-en beraiekin pilotatu zuen- bitartez ere Alfaro Barcelonako Hereter Tailerrekin harremanetan jarri zen, aeronautika militarrean bere parte-hartzea garatzen hasiko zen tokia izanik. Hurrengo hiru urteetan (1917-1920) aire-indarrentzako, Pescara lehenbiziko helikopteroa eta ehiza-hegazkin bat ere proiektatzen zituenarekin batera (Guda Ministerioak antolatutako lehiaketan) lau aeroplano eraiki zituen.

Beste zientzia batzuetatik, berezitasunez ingeniaritza aeronautikotik, ikasi eta asmatzeko eremu bereziki aproposa izan zen. Horixe da Alfarok egin zuena, aeronautika militarra landu, eta alor horretan lurralderik berebizikoenean: Estatu Batuak.

1920.eko urrian, Ohiora joan zen; Cincinati-n ekoizpen metodoak ikasi zituen eta, geroago, Dayton Wright-entzako guda-hegazkina proiektatuko du (egiteagatik 3.000 dolarreko sari bat lortuz). Ea bi urteko egotaldia egin ondoren Espainiara itzuli zen, amerikar aeronautika enpresa batzuen ordezkari bezala etorri bazen ere. Madrilen ezarriko da eta Alfaro II bezalako aeroplanoak eraikitzen jarraituko du, tokibakarreko biplano bat. 1924ean, hala ere, herri bietan bizi izandako kontrasteen eraginez zalantzarik gabe, Estatu Batuetara itzuli zen, 1945era arte bertan bizi izanez.

Bere lehenbiziko kargua Cleverland-eko Glenn L. Martin Co.-n ingeniari proiektugilearena izan zen. Bere lan-betebeharrak handiegiak ez zirenez ikasketarekin bateragarri egin ahal izan zituen. 1926an, jada orduan ospe handia zeukan Massachussets Institute of Technology-n ingeniaritza aeronautikoan maisutu zen. Urte horietan diseinuarekiko bere jarduera-gunea ingeniaritza arloko arazo zehatzetara aldatu zuen (adibidez, Flap aleroiak; bere eredu bat mende erdi geroago ere erabili egingo da). Aldaketa hori lau hegazkinen proiektuetan argi nabarmentzen da; euretariko batek (Warner Scrab motordun biplano bat, ziurtasun-lehiaketa baterako diseinatutakoa) eskaintza aurreratuak zeuzkan. Aeroplanoen proiektuetan asko ibilia, hegazkin bat proiektatu eta (City of Peoria, Wright motorduna eta 1927an National Airways-ek emandako enkargua) 23 egunetako epe-markan eraikitzeko gai izan zen, lan horrek tokiko egunkari guztietako lehen orrialdeetan agertzea ekartzeaz gain -herritarren iritzi-esparruan- bere iparramerikar egotaldiaren gailurra lortzea ere ekarri zion.

Bere modeloen ospe eta originaltasunak Alfarori unibertsitate entzutetsu bitan aeronautika katedra betetzea ekarri zion: 1929an Western Reserve University-n, eta Massachussets Institute of Technology-n, 1932an. Bere aeroplanoen egitasmoekin aurrera ekin zion (100.000 $-ko diru-saria zuen Guggenheim lehiaketara aurkeztuz, adibidez), aldi berean hamabi motor-mota ezberdin egiteraino iritsi zen Aircraft Developments Inc. enpresa ere sortuz. Motorren astuntasuna gutxitzearen xede izanik, hegazkintzarako material erabat berriak amerikar aeronautikarentzako esangura handiko motor bat eraikitzea ahalbidetzen zionaz ohartu zen: baby motorra izenekoa. Alfarok baino arinago ez zuen inork, berak egin zuen bezala, 24 lurrunezko zaldi-indardun eta 23 kilo zeuzkan motor ñimiño eta indartsurik egin.

Beharbada hain txundigarria ez den baina inola ere garrantzi gutxiagorik ez duena egungo helikoptero ikusgarriaren hazia izango denak nabaritutako garapen harrigarria da: autojiroa. XX. mendeko lehen laurdenean zehar, bere adin berdineko murtziar ingeniari batek egin zuen asmakizun ohizkanpoko bat izan zen, Juan de la Cierva-ren autojiro-patentea. Asmakizun hori, aldi hartan, gutxi garatutako ingeniari-egoera baten aurkitzen zen eta gainera hainbat herritan, beraien artean Estatu Batuak, ea ezezaguna izan zen. 1928an, Harold Pitcairn-ekin (Pitcairn Aircraft Co.-ko Zuzendaria) eta La Cierva-rekin berarekin ere, Alfarok autojiroa amerikar herrian sartu zuen. Urte luzetan zehar bere ikerketa guztien xedea aeroplanotik autojirora aldatu zituen. Estarter mekanikoaren transmisioaren teknika ea hastapen-hastapenean zenaz ohartu zen eta errotorearentzako arranke mekanikoa diseinatu eta hobetzea lortu zuen, aireratzea bat-batean lortuz. Lormen horietatik sortu zen 1930ean, Autogyro Co. of America-rekin elkartea, beronekin elkarlanean arituz de La Cierva-ren prototipoa bere atal guztietan (fuselajea, errotore, helize askoz ere meheagoak, hego finkoak, etab.) nabarmen hobetzera zetorren modelo berria asmatu zuen.

Geroago modelo berriak eta jaitsiera bertikala, airearen erresistentzia eta errotorearen abiaraztea bezalako arlo berezietan hobekuntza tekniko gehiago etorri ziren.

Hala eta guztiz ere, bere ikertzaile jarduna eta baita bere asmatze-ekimenak ere bere gailurrean zeudenean, Parkinsonak jota bere jaioterrira itzuli zen. Bizirik gelditzen zitzaizkion 17 urte urriak Madrilen, Donostian eta Gasteizen igaro zituen, gutun posta-truke ugaria izanez eta baita espainiar eta iparramerikar konpainiekin elkarlanean jardunaz ere. Gasteizko Aero Club-ak, 1953an sortua izan zena, bere izena darama.

Bere argitalpenen artean, aipa ditzakegu:

  • 'Possible improvement of present day aircraft', Journal of the Society Automotive Engineers, 1929, 25 (3);
  • 'The Autogiro Rotor', Aeronautical Engine Magazine, 1932, 4 oct-dec.
  • SÁENZ DE UGARTE, José Luis. Heraclio Alfaro: Aviador-inventor, ingeniero aeronáutico. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1993.
  • LÓPEZ SAINZ, Celia. Cien vascos de proyección universal. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1977, 665-668.
  • GOMÁ ORDUÑA, José. Historia de la aeronáutica española. Madrid, 1946.