Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Gabriel Celaya, Juan Leceta.

Hernanin (Gipuzkoa), 1911an jaiotako euskal olerkaria, nahiz eta bere bizitza guztia Donostiari lotuta izanagatik, bere burua donostiartzat izan Hiri honi eskaini zizkion bere olerkirik ederrenetariko batzuk. 1991an, Madrilen zendu zen.

Bere izen benetakoa Rafael Gabriel Juan Mugica Celaya Leceta izan zen. Gaztetan Madrilgo Unibertsitatean ingineritza ikasketak egin zituen eta heriotza ordua ere 1991. urtean bertan iritsi zitzaion, 1956tik bertan bizi zela. Bere gogoa zenez, bere errautsak Hernanin eta Donostian zabaldu ziren. Hiri honek 1990ean Urrezko Danborra eman zion, olerkariak herriaren esker ona bizitzan zehar jaso zituen titulu guztien gailurra zela adieraziz.

Espainiako hiriburuan ikaslea izan zeneko esperientzia hark Ikasleen Egoitzan bizi izatea ahalbidetu zion, 98ko eta 27ko belaunaldien intelektualik ospetsuenak hurbiletik ezagutzeko aukera ere emanez. Hauen artean, Lorca eta Nerudaren lagun izan zen, beraiengandik 1935ean bere lehenbiziko Marea del silencio (Zarautz) olerki-liburua argitaratzean lehenbiziko aholku eta laguntasunak jaso zituela. Gizarte-olerkia izenekoaren sustatzaile garrantzitsuenetariko bat bezala ezagutua, bere lana, aldiz, unibertso askoz zabalago eta zabalduago batez ari da, bai bere olerki orfikoek eta baita bere olerkigintza teoriak ere frogatzen diguten bezala. Gaztetatik margozalea, bere kasa egoki ziharduela, abangoardien hitz-jarioagatik, Celaya aldiberean olerkiaren kritiko sutsua da bere Exploración de la poesía, Inquisición de la poesía y Poesía y verdad, saiakeretan eta baita Béquer-i eskainitako liburuan ere erakusten digun bezala. Celaya-ren olerkiak, bere osotasunean gure aldiko literaturaren ahots irmo, sendo, kontsekuente eta harrigarrienetariko bat izan da. Bere lehenbiziko liburuetako olerki barnekoi eta bihozgabetutakotik, ondoren eguneroko eta argitsura eta geroago bere heldutasuneko olerki orfiko eta jai-girokora, gizarte-kontzientzian eragin handia duen olerki zorrotz eta kritikoa tarten duela, igaroko da.

Askorentzako eta luzaroan Celaya gizarte-olerkarietan nagusiena izan da, baina bere lana beti egon omen zen denbora zehatzaz apur bat haratago. Celaya, askoren oroimenean, hiru aditz-joko eta aditz-modu aldi berean jokatzen jakin zuen olerkari bezala geldituko da: igarotako magikoa (Orígenes), orain aldia, beti aztergarri eta inperfektua (Cantos íberos) eta geroa hedakorra (Penultimos poemas, El mundo abierto...Gaviota). Bere olerkiak ikuspegi historiko zehatza angelu guztietatik dario, unibertsoaren, naturaren onarpenaren maila baten kokatzeko, gizonaren mugimendurik behinenak eta baita kosmosaren aurrean bere egoera zein den azaltzera letorkeen olerki zikliko baten bila ibiliz. Horregatik, bere olerkari nortasuna unibertso zabal batetik adierazpen, zentzu eta indar-sortzaile bezala aintzat hartua izan da Jose Maria Valverdek (1977) adieraztera ematen duen bezala : "Al lado de la figura habitual del poeta de hoy, afinando su calidad hasta el paroxismo de la monotonía, Gabriel Celaya es un escándalo de invención, de riqueza, de originalidad, de variedad y -legitimándolo todo líricamente- de gracia personal en el acento".

Celayak, Unamuno, Barojatarrek, Juan Larrea, Oteiza, Blas de Otero, Angel Figuera Aymerich eta Gabriel Arestirekin batera euskal idazle modernoen zerrendarik bikainena eskubidez osatzen dute, literaturari, olerkigintza garaikideari izen eta ikurra eman diotelako. Celaya ezin daiteke bere zailtasun guztian azaldu, literatura-arloan zeregin orotan gizabanakoa protagonista izatera bideratzen duen korronte historikoan bere lana kokatu eta begiratzen ez baldin bada, eta bere barne-muina, edonola ere gizakia Unibertsoaren handitasunean mikrokosmos ñimiño bat besterik ez dela ohartaraziz, azaleratzen ez baldin bada. Eta jarrera moral eta zibil horrek ere Celaya olerkari eta gizasemearen ibilbidea adierazten digu. Celayak, 1935ean bere lehenbiziko Marea del silencio olerki-liburua ezagutaraztera ematen duenetik Origenes (1990) argitaratzen duenera arte, ondorio etiko eta estetikoa besarkatzen dituen ondare intelektuala azaltzen digu. Ibilbide berezia, bere esanahi historikoa Maria Teresa León-ek bezalako norbanakoek Celaya-z hitz egitean "Porque el poeta es, además, una conducta" 1960an berrestean ulertu duten bezala.

Madrilgo Unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak burutu ondoren, Celaya, trengintza eta egurraren familia-enpresan lanean hasi zen. Bere lehen Marea del silencio liburua, bere benetako izena duela, Rafael Mugica, argitaratzen du. Geroztik, guda ostean Juan de Leceta izengoitia erabiliz, beste olerki-bilduma batzuk argitaratzen ditu, behin-betiko literaturan Gabriel Celaya bezala ezagutaraztera emanez. Bai Gabriel, bere bigarren benetako izena eta baita Celaya edo Leceta, bere bigarren eta hirugarren abizenak hurrenez-hurren, idazleak, guda ostean, bide berriak aurkitzen zituen garaikoak dira.

Gudan, Errepublikaren alde jarriz Euskal Gudarosteko ofizial bezala parte hartu zuen, preso egin ondoren Santoña-n espetxeratua izanez. 1947an Donostian, Celayaren beraren lanez gain jatorri ezberdineko Rilke, William, Blake, Leopoldo de Luis, Rimbaud, Ricardo Molina, Germán Bleiberg, Lanza del Vasto, Camilo José Cela, Victoriano Crémer, Jesús Delgado, Miguel Labordeta, Juan Guerrero Zamora, Antonio Milla Ruiz, Mario Luzi eta Vittorio Sereni bezalako idazleen lanak argitaratzen diren Poesia Norte izeneko bilduma sortzen du. Egile guztiok Donostiako Alde Zaharrean Celayak ezarritako bulegotik ezagutaraztera eman ziren. Blas de Otero ezagutzen duen une beretik aurrera, berarentzako anaikidetasun izaera izan zuen, baina baita bilbotar Angela Figuer Aymerich olerkaria ere.

1956an, sendi-enpresako zuzendaritza bertan behera utziz, olerkaria Madrilen ezarriko da, Euskal Herrira bidaiak aldizkatuz bere literatura-ibilbideari jarraipena bertan emanez. Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartzeagatik isundua eta jazarria izan zen. 1977an, lehenbiziko hauteskunde demokratikoekin, Dolores Ibarruri, La Pasionaria buru zen Alderdi Komunistaren izenean Senaturako hautagai bezala, eta bere lagun eta olerkaria zen Rafael Albertirekin, aurkeztu zen. 1990ean, Donostian Urrezko Danborra eman zitzaionean -hiriaren sentimenduzko arrazoi eta estimarik handienetariko saria- urtarrilaren 20ko beraien jai nagusian emakumeek parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu zuen, Gaztelubide elkarteak jai horren bezperan antolatzen duen afarira joateari -emakumeek sarrera debekatuta zeukaten-, Amparo Gaston bere emaztearekin batera bertaratzerik ez izatekotan, ezetza emanez. Erantzun horren ondorioz, Xabier Albistur alkateak, tradizioa aldatzea erakarri zuen, Maria Cristina Hotelean gizon eta emakumeentzako afaria prestatzearen agindua emanez.

Celayak espainiar kultura-bizitzan hiru hamarkadatan mugatu dezakegun aldia izan du: 1950-1960-1970. Bere hitza, bere olerkia eta herri-zentzuak gaztelerazko olerkigintzan gertaera garrantzitsu dira eta arrazoi osoz bere olerkiak bere garaian egon eta esateko era berrietan eragin zuela esan daiteke. Celaya, errealitatera hadi egoteko era jakin baten itzulpen historikoa besterik ez den gizarte-olerkia izenez, gerora, ezagutuko den sustatzailerik garrantzitsuena izango da. Bere olerkia, irakurria, abestua, aipatua eta sentibera, hirurogeigarren hamarkadan, hamardaka sortzaile hartan, aho-mihinean ibili zen, beraien esataritzan eta bertsoak errepikatzean, beste sortzaile guztiekin batera (Celaya besteengan garela azpimarratzen saiatu zen), itxaropen berri bat sortzen izango balira bezala. Garai hartan munduaren gainontzeko guztian ez zen beste ezer ezberdinik gertatu. Olerkariek, intelektualak berbaldiari izena ezarriz ekin zioten. Espainiar kasuan, batzuk atzerri-erbestetik, negarraren eta éxodoaren artean eta beste Celaya bezalako batzuk, barne-erbestean. Celaya, egia, ez zen bakarrik.

Celaya errealitate historikoari so dagoen idazlea dugu, bai bere lanetan (saiakera, olerkia, kontakizuna, antzerkia, kritika) eta baita kultura-hedapenerako egitasmoen sustapenean ere. 1945ean mundu-guda amaitzen denean, eta ezerk gizarte- eta politika-aldaketaren susmorik aurrezten ez duenean, Donostian dagoela, Celayak argitara berak irten eta irtenaraztea proposatzen du: beharrezkoa den kultura-enpresa sortu. Horrela, 1947an, "Norte" izeneko olerki bilduma sortzen du, bere izenez "Cuadernos de Poesía", europar olerkari garrantzitsuen aldra batek bertan argitalpenak egin zireneko benetako liburuak. Urte betera, 1948an, Donostian, euskal literaturaren garapenean hainbesteko garrantzia izango zuen "Egan" aldizkari elebidunaren (euskaraz eta gaztelaniaz) sortzaile-taldean parte hartzen du.

Celaya, bizitasun eta umoredun gizona izanik, adimen-hezurmamitze sendo bat gauzatzen hasi zen, umetatik, ohikoa ez zen gaixotasunak jota (azkenean, bere gorputzean biraka zebilen solitaria izan zen), aldi batez Frantzian bizi izan zen, bere aberrian heziketa intelektualaren arloan arrotza zen oldozmenerako literatura-irakurketari bertan hasiera emanez. Sarri gogoratu izan da Celayaren olerki eta oldozmenak Nietzsche-ri ordaina agertzen ziela. Bidezko dirudi alemaniar filosofoak Celaya gazte argiarengan eraginik izatea, baina bere oinarrizko heziketa intelektuala denboraren joanean irakurketa zailagoak izanez eratuz joango da; berrogeigarren hamarkadara arte ere luzatuko da, Celayak filosofia garaikide eta klasikoaren oldozmen sendoenaren irakurketa lantzeari inoiz utzi ez baitzion.

Zentzu honetan, 1940an Celayak irakurgai duen eta idazlearekin elkargune izango duen irakurketa bat aipatu nahi nuke: Jean Paul Friedrich Richter (1763-1825), Teorías estéticas-en egilea. Liburuak aparteko zirrira sortarazten du Celayarengan eta, denboraren igaroan, bere El arte como lenguaje (1951) saiakerak, aipatutako filosofo, olerkari eta eleberrigile alemaniarrak azaldutako oldozmenari asko eskertu beharko dio. Celayak, Teorías esteticas-en gaztelerazko argitalpenean Richter egilearen izenez besterik izenpetuta ez zetorren liburua 1940an irakurtzen du. Liburua "Biblioteca Económica Filosófica" ezagunak babestuz eta "Sociedad General de Libreria"-k argitaratuz, Donostian inprimatuko da. Liburua 1812koa da, ezagutzen dugun bigarren argitalpena behintzat. Gaztelar bertsioan, Celayak, Richter-ek: "El universo es la palabra más atrevida y más elevada del idioma; es el más sublime de los pensamientos, porque la mayor parte de los hombres no ven en el universo sino el teatro de su vida mezquina, y en la historia de la eternidad, la de la pequeña población donde nacieron" idaztean bezala, beste ideia batzuez gain, gerkar olerkiaren xede eta izaera plastikoaz irakurri, ohartu eta azpimarratu egingo du.

1936an, Ateneo Guipuzcoano-k antolatutako hitzaldi batzuek emateko Lorca Donostiaratzen den garaian, olerki-formari buruzkoan bat zetozen arren, ideologia mailan aurkez-aurkeko bururakizunak azaltzera zetozen liburu bi argitaratu ziren: Miguel Hernandez-ek El rayo que no cesa argitaratuko du eta Luis Rosales-ek, Abril, goitik behera formalismo hutsa. Celaya, bere Marea del silencio (1935) liburuaz Lorca-k esaten dionaz harrituta gelditzen da: ): "Lo que yo he señalado de tu libro a Neruda y Alberti es la preocupación por la forma. Es muy importante. Atravesamos momentos difíciles. Ese abandonarse sin orden ni medida (creo que se refiere a la escuela que empieza a rodear a Neruda) es muy peligroso. Yo, ahora -jarraitzen du- estoy escribiendo un libro de sonetos. Es necesario volver a esto. Me agrada por eso en tu libro la preocupación que en cada poema se advierte de construcción. Lo que tú practicas no es precisamente un clasicismo a ultranza. La gente no advertirá por eso tu preocupación por la forma. No se dan cuenta que el versículo que tú empleas no es una innovación, sino la más clásica de las fórmulas".

Topikoak, aldiz, Celayaren konplexutasun hori bere olerkigintzaren ildo errealista zorrotzera murriztu du. Egile honen olerkirik zabalduena da, baina ez da bere lanik mardulena. Bere errealista-kutsurik nabarmenena duen lana, zuzeneko joera politiko, gizartekoi, eta historikoa duena, Celayak planteamendu dialektiko batzuk egiteko gauzatutako olerki dramatikoaren genero txikia den cantatas izena duten berak egindakoetan aurki dezakegu. Geroago gai honetaz hitz egingo dugun arren, Lo demás es silencio (marxistaren eta existentzialistaren arteko barne-gatazka agertzen da), Las rsistencias del diamante, Vías de agua edo El derecho y el revés izeneko bere cantatak, korronte horren zatirik garrantzitsuena osatzen dute. Zer dira, edozein kasutan, lau liburu horiek, sei edo zazpira, nahi izan ezkero, zabaldu daitezkeenak, berak argitaratutako ehunkako lan-metaren baitan?.

Jada, 1962an, El derecho y el revés argitaratu aurretik, Giner-ek argitaratutako laburpenaren hitzaurrean Celayak, topikoak jotzen duen edozein idazlek duen arriskuaz, hauxe zioan: "La desgracia de un autor consiste en que se le suele encasillar muy pronto, y diga lo que diga o escriba lo que escriba, a partir de ese momento, sólo se le ve según una leyenda o según un esquema simplista". Olerkariak bere lanaren ezaugarri anitza eta konplexutasuna aldezteko ahaleginak egiten zituen.

Aipatutako aro surreal eta existentzialisten ondoren, Celayarengan beste erregistro batzuk azaltzen dira, ez besteak baino aberastasun eta ugaritasun gutxiagokoak. Ideia errealista hori euskal kulturaren berariazko bizipenetara ezartzeko bide bezala otuz, olerkariak Rapsodia euskara (1960) edo Baladas y decires vascos (1961-63) bezalako idazlanak eskainiko dizkigu. Baina behingoan errealismo magikoari buruzko ariketak eginez ikusiko dugu Los espejos transparentes (1968), idazlanean edo Campos semánticos-en (1971) olerki zehatza eta esperimentaltasuna elkartuz. Eta hortxe datza Maquinaciones verbales, 1969an idatzi eta egileak berak zirkinik gabe esan bezala, Juan Larrearen Versión celeste-ren aldakia izan nahi zuen liburu jostalari eta neosortzailea.

1981ean, Celayak Poesía hoy (1968-1979) izeneko bere laburpen lana ezagutaraztera ematen du. Arinago aipatutako liburu biekin batera liburua hurrengo izenburuak osatzen dute:. Operaciones poéticas, La higa de Arbigorriya, Poemas prometeicos, Buenos días, buenas noches, Iberia sumergida y Poemas órficos.

Liburuen liburu honen hitzaurrean, Celayak nekez erreparatu izan zen olerki-unibertso korapilatsu eta aberatsa ulertzeko funtsezko gaiak azaltzen ditu. Poemas orficos, adibidez, inolako aipamenik gabe ea goitik jotzen den poemari bat dugu. Celayarengan berarengan kontzientzia ikaragarri eta zabaldutako horren lehenbiziko eztandak indarberritzea dakar, beronen bitartez, olerkaria, bere legeez besterik gobernatzen ez den Kosmosaren aurrean gizakiaren makaltasuna zein den adieraztera datorkigula. Poemas orfikos-ez (1978) ohartu zirenek Penúltimos poemas (1982) lanaren hitzaurre bezala gero Celayak ezarriko duen proposamena askoz hobeto uler zezaketen. Liburu honen atariko hitzaurrearen izenburua "Hacia una poesía órfica" deritzo eta Celayaren kontzientzia-adierazpen murriztu bezala bere literatura-lana ulertuz horren begirunean ezarrita jarraitzen zutenen erosotasunaren artean nahasketa sortarazi zuen: gizarte kontzientzia. Berezitasuna dariolako aipa dezagun Antonio Trapiello bezalako Celayak agiri horretan proposatzen zuen guztia baloratzen zuten olerkariak zirela.

Lautréamont-en "La poesía debe ser hecha por todos" adigaia erabat gaindituta, olerkaria inguru berri baten azaltzen da. Sentipen ikaragarri horrek hauxe idaztera darama: "La conciencia cósmica, el ritmo universal, los poderes de la música y los números, la pulsación cuántica, el ciclo cósmico periódico, la pitagórica música de las esferas, y todo eso dado a una, con nuestros ritmos respiratorios y cardíacos, los de la danza, los del canto, y que a fin de cuentas no están lejos de las ecuaciones y constantes de Einstein, de Plank, de Broglie, de Bohr o de Bell. O de la música de Bach, claro, porque todo es lo mismo"

Leopoldo de Luis-ek "Celaya es poeta de lo permanente y de lo evolutivo" dela adierazi du. Aldiz, bere olerkigintzaren zabaltasunaren ulermena Celayarengan haratago joan da. 1990ean telebista batek kameran aurrean irakurtzeko olerki bat hautatzea eskatu zionean, Celayak, Movimientos elementales (1942-43) lanetik "Instantanea" hautatu zuen, bertan olerkariak kultura-jatorrira itzuli beharraz jardunaz. Hori Jose Hierrok (1990) "parte de la poesía de Cavafis, por ejemplo, la adelantó entre nosotros Celaya" berrestean sendotu egiten du. Jakina, Gaviota-n bildutako olerkiak berraztertzen baldin badira, Ritsos, Elytis, Seferis edo Cavafis-en proposamenak transmititzen dituzten olerki-korronte handiak, uler daitekeen bezala, Celayak egindako proposamenen parametro bertsuetan dira.

Gaviota-n datza olerti horren hezurdura, urte batzuk geroago heldutasuneko eta jakitedun liburu bat, izaeraduna eta bizikoa, muga-erreferentzia eta hasieratik azkenerako proposamena izango denaz burutuko dena: Orígenes (1990). Celayaren olerti lan guztia neurri handi baten laburbiltzen den liburua da eta bere hitzaurrean adirazten denagatik esanahi berezia duena: "Esto es lo que quisiera predicar a los poetas como entrada de este libro: El lenguaje original perdura en los mitos y en la poesía porque es el lenguaje en sí, el que se dice a sí mismo, no el que utilizan los hombres particulares para entenderse unos con otros o para comunicarse entre sí, no con lo universal. En realidad nadie se sirve del lenguaje utilitariamente aunque quiera hacerlo. Es el lenguaje quien nos utiliza a todos, y crea así una colectividad. Pues no hay más colectividad que la del lenguaje que se dice a sí mismo, y al decirse nos reúne a todos en un solo ser. Y no hay más misterio que el del misterioso lenguaje originario. Y éste, y a una con él, la Poesía, es lo único que no puede explicarse, aunque yo como tantos otros he tratado inútilmente de hacerlo".

Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena Kultu-guneak, Gabriel Celayaren liburutegi eta agiri-ondarearen gordetzaile den heinean, bere olerki guztien aurreko edizio biak, lehena 1969an argitaratutakoa (Aguilar, Madrid) eta bigarrena 1977an (Laia, Barcelona) egindakoa izan zena ez ziren osoak izan eta bigarrenari dagokionez aurreikusi izan ziren hamaika aletatik sei besterik argitaratu ez izanagatik, idazle donostiarraren idazlan guztien edizio bat egitearen agindua aditu talde bati eman zion. Aipatutako lantalde hori Jose Angel Ascunce, Juan Manuel Diaz de Guereñu, Jesus Maria Lasagabaster eta Antonio Chicharo irakasleak osatuta egon da. Ondorioz, Visor argitaletxean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izanez, Gabriel Celayaren Olerki Guztiak hiru aletan argitaratu dira.

Egilearen beraren sormen-abenturaz gain, Gabriel Celayak bere garaiko beste olerkigintza eta olerkari batzuen lanaren bere argitaratzaile eta sartzaile zeregin kontsekuente eta arrisku gutxiago ez zuen jarduna ere burutu izan zuen. Enpresak esanahi berezia du 1947an, ekonomia- eta kultura-autarkiaren garai baten, asmoari meritu eta nolabaiteko berezitasuna gehituz, sortzen baita. "Norte" bildumari buruz ari gara, Cuadernos de Poesía Norte, Donostian olerkariak argitaratzen dituenak. Hamazazpi ale argitaratu zituen argitaletxeak, Celayaren olerki-lehentasunak ere azaltzen dizkigu eta baita Bigarren Mundu Gudan aliatuek irabazi izanak herri guztian sortu zituen itxaropenak izan arren inola ere berregin ezin izan zuen ingurugiro zibil eta politiko hartan zegoen nahasketatik askatzen zioan espainiar olerkigintza berriarekin izan zituen harremanak ere. Baina, ez espainiar olerkigintza garaikideak bakarrik, ikusiko dugun bezala unibertsalak baita.

1975eko gogorarazte honetan Celayak adierazten dizkigun olerkari espainiarrez gain, "Norte"-k olerkigintzan zalantzagabeko esanahidun beste egile batzuei ere lanak argitaratu zizkien, argitalpenok, Madrilen León Sánchez Cuesta liburu-saltzaileak banatu eta bere garaiko literatura-esparruetan hedapena izan zuten arren egun, olerkiaren beraren artxiboan izan ezik, inola ere aurkitu ezinak dira. Hona, argitaratutako hamasei aleetako behin betiko (ikus bedi laukia) zerrenda dakargu. Gainera, aipatutako atzerriko olerkiez gain, eta Celayak bere heteronimoz (Movimientos elementales, La soledad cerrada y Tranquilamente hablando) beretzat argitaratutako hiru liburuez gain, "Norte"-k ondorengo idazleei lanak argitaratu zizkien: Leopoldo de Luis, Ricardo Molina, Germán Bleiberg, Camilo José Cela, Victoriano Crémer, Jesús Delgado, Miguel Labordeta, Juan Guerrero Zamora eta Antonio Milla Ruiz. Lehenbiziko helburua olerkia ezagutaraztera emate zen arren, argitaletxea sortu izanak beste harreman zibil eta politiko mota batzuk ekarri zituen, berak Celayak aitortu duen bezala, eta olerkariak berak hurrengo adierazpenean dioena baino haratago: "Lo que nosotros queríamos era romper el cerco: El estúpido cerco de la ?poesía oficial?. Y si después, con las visitas de Virgilio Garrote, Jorge Semprún, Eugenio de Nora y Blas de Otero, fuimos convirtiéndonos en uno de los nidos de la 'poesía social' fue porque el desarrollo de nuestra poesía así lo demandaba"

Bildumaren izateak olerkari eta talde ezberdinen harreman-sistema bat ezarri zuen. Leopoldo Luis-ek argitaratutako liburuarekin, gure garaiko olerkiaren kritiko eta sakoneko ezagutzaz gain erregistro mota desberdineko eta "gizarte olerkia" izenekoaren ordezkaririk esanguratsuenetariko batekin harremana ezartzen da. Miguel Labordeta-ren (1921-1969), lana argitaratzean, ez zen sortzaile liriko interesgarri eta goiztiar hildako baten lana bakarrik ezagutzera ematen, "Orejudin" olerki aldizkariaren eta Nazioarteko Olerkiaren Bulegorako Aragoiko sustatzaileen artean harremana ere ezarri baitzen. Victoriano Crémer-ek, "Norte", Celaya-k nahi zuen "zubi" horren sorkuntzan garrantzitsuagoa izan ez zen beste aldizkari batekin erlazionatu zuen: "Espadaña", León-en argitaratua, lehen aipatutako Eugenio García de Nora sortzaile-talde horretakoa dugula. Celayarekin eta baita harremanetarako bulegoa izan zen "Norte" argitaletxearekin hainbesteko harremana izan zuen García Nora-k bilduma honetan ez zuen ezer argitaratu, tokiren baten zerbait idatzi den arren, interesatuak berak gutun pertsonal baten adierazten digunez (1992). Blas de Oteroren libururik ere ez zen inoiz argitaratu. Baina Oterorekin zen harremana, sakona zen. Harreman hori, Celayak Bilboko "Sala Studio"-n hitzaldi bat eman beharretik 1950eko urtarrilaren 20an sortzen da, Sabina de la Cruz irakasleak gogorarazi bezala harreman honen ezarpenean Angela Figuera Aymerich-ek 1948tik 1949ra bitartean batzar horretarako bidea jorratuz Celaya eta Blas de Oterori karta bana igorri zieten neurrian jada parte hartutakoa izan zen arren. Jorge Oteiza izan zen Celaya Bilbora hitzaldia ematera eramanez Otero eta Celayaren arteko lehenbiziko elkarrizketa sortaraziko duena.

"Cuadernos de poesía norte" bilduman argitaratutako liburuak (Donostia, 1947-1955). Bildumaren liburu bakoitza inprimatzen zen donostiar irarkolen izenak aipatzen dira, argitaratzailearen zigilua beti "Norte"-rena izan zen arren.

  • Movimientos elementales, Gabriel Celaya, Gráfico-Editora S.L.; Donostia, 1947.
  • Cincuenta poemas franceses, Rainer María Rilke. Itzulpena eta G.C-ren albistea.; Gráfico-Editora, S.L., Donostia, 1947.
  • La soledad cerrada, Rafael Múgica; Gráfico-Editora, S.L.; Donostia, 1947.
  • El libro de Urizen, William Blake; Itzulpena eta N.N.-ren albistea; Gráfico Editora S.L., Donostia, 1947.
  • Tranquilamente hablando, Juan de Leceta; Gráfico-Editora, S.L., Donostia, 1947.
  • Huésped de un tiempo sombrío, Leopoldo de Luis; Gráfico Editora S.L.; Donostia, 1948.
  • Una temporada en el infierno, Jean Arthur Rimbaud; Gabriel Celaya-ren itzulpen eta hitzaurrea; Donostia, 1948.
  • Tres poemas, Ricardo Molina; Editorial Guipuzcoana; Donostia, 1948.
  • 1: Recitativo a tres voces (Juan Bernier-eri); 2: Salmo (Julián Costa eta Mercedes Palacio de Costa-ri); 3: El poema de Pablo García Baena
  • La mútua primavera, Germán Bleiberg; Editorial Guipuzcoana; Donostia, 1948.
  • La cifra de las cosas, Lanza del Vasto; Ricardo Juan Blasco-ren Itzulpena eta albistea; Escelicer S.L.; Donostia, 1948.
  • Cancionero de la Alcarria, Camilo José Cela; Escelicer S.L.; Donostia, 1948.
  • La espada y la pared, Victoriano Crémer; Escelicer S.L.; Donostia, 1949.
  • El año cero, Jesús Delgado; Pedro Caba-ren aurkezpena; Escelicer S.L.; Donostia, 1950.
  • Transeúnte central; Miguel Labordeta; Escelicer S.L., Donostia, 1950.
  • Danza macabra. danza milagrosa, Juan Guerrero Zamora; Escelicer; Donostia, 1951.
  • "¡Aglaé!". Poemas de salvación (1946-1950), Antonio Milla Ruiz; Escelicer (?); Donostia, [1952].
  • Selección de poemas, Mario Luzi y Vittorio Sereni; Ramón González Alegre-ren itzulpen eta atariko oharra; Escelicer (?), Donostia, [1955].
  • Gabriel Celaya: Pequeña antología poética 1; La Cigarra Argital. (Santander, 1957); [1934-1956]; gaztelera;
  • François Lopez: L'Espagne en marche 1; Pierre Seghers (París, 1961); [1945-1960]; frantses-gaztelera;
  • Gabriel Celaya: Poesía. 1934-1961 1; Giner Argital. (Madril, 1962); [1934-1961]; gaztelera;
  • Mario di Pinto: Poesie 1; Mondadori (Milán, 1967); [1939-1962]; italiar-gaztelera;
  • Pierre-Olivier Seirra: Gabriel Celaya 1; Pierre Seghers (París, 1970); [1934-1968]; frantsesa;
  • Gabriel Celaya: Cien poemas de un amor ; Plaza Janés (Barcelona, 1971); [1947-1971]; gaztelera;
  • Gabriel Celaya: Itinerario poético 1; Cátedra (Madril, 1975); [1934-1975]; gaztelera;
  • Gabriel Celaya: Poesía abierta 1; Doncel (Madril, 1976); [1934-1968]; gaztelera;
  • Gabriel Celaya: El hilo rojo 1; Visor (Madrid, 1977); [1944-1976]; gaztelera;
  • Ángel González: Poesía 1; Alianza Editorial (Madril, 1977); [1935-1976]; gaztelera;
  • Gabriel Celaya: Poesía, hoy (1968-1979) ; Espasa Calpe (Madril, 1981); [1968-1979]; gaztelera;
  • Andreas Klotsch: G. Celaya. Ahnungen 1; Verlag Volk und Welt (Berlín, 83); [1935-1976]; Alemaniar-gaztelera;
  • Ángel González: Poesía 1; Liburuaren Nazioarteko; Kluba (1984); [1935-1976]; gaztelera
  • Betty Jean Craige: The Poetry of Gabriel Celaya ; A. University Presses (U.S.A., 84); [1934-1982]; Ingeles-gaztelera;
  • María Asunc. Mateo: Gabriel Celaya para niños 1; Edici. de la Torre (Madril, 1985); [1945-1976]; gaztelera;
  • Gabriel Celaya: Itinerario poético 1; Ampliada. Cátedra (Madril, 1986); [1934-1979]; gaztelera;
  • Félix Maraña: Gaviota *; Repsol Exploración (Bilbo, 1987); [1934-1986]; euskara-gaztelera;
  • Félix Maraña: San Sebastián, ciudad abierta ; Donostiako; Udala; -1989; [1934-1986];
  • Félix Maraña: Gaviota. Antología esencial ; Repsol (Donostia, 1990 y 91); [1934-1986]; euskara-gaztelera;
  • Ángel González: Poesía 1; Círculo de Lectores (Barc., 1990); [1935-1976]; gaztelera;
  • Antonio Chicharro: Antolog. Poét. Gabriel Celaya ; Alhambra-Longman (Madr., 1990); [1934-1986]; gaztelera 1;
  • Gustavo Domínguez: G.C. Antología Poética 1; Diario El Sol (Madril, 1991); [1934-1986]; gaztelera;
  • Félix Maraña: Donostia, hiri zabala *; Donostiako; Udala (1992); [1934-1986]; euskara **
  • Félix Maraña: Recordando a Gabriel Celaya ; Madrileko; Erkidegoa (1992); [1934-1985]; gaztelera
  • José Ángel Ascunce: Trayectoria poética. Antología ; Castalia (Madril, 1994); [1934-1990]; gaztelera 1

1"La poesía es un arma cargada de futuro" olerkia biltzen du.

*Ilustraziodun Argitalpena.

**San Sebastián, ciudad abierta-ren euskarazko bertsioa.

  • Momentos felices. Gabriel Celaya-k esatatzen du. "Doce poetas en sus voces"-en; Aguilar Argit., Madril.
  • La arcilla que palpo y beso. María Luisa Ponte esatari. "Poesía de España"-n; Aguilar; Madril.
  • Me llamo Gabriel Celaya. Disko single bat de 45 b.m. Antologia,egileak berak esatatu eta komentatzen du. Aguilar Argital., Madril, 1963.
  • La poesía es un arma cargada de futuro. Paco Ibáñez-en musika. Berak abesten du. "Les uns par les autres" eta "La poesía española de ahora y de siempre"-n. (Polydor, 2467016), París, 1972.
  • España en marcha. Música de Paco Ibáñez. Paco Ibáñez-en musika. Berak abesten du. "Les uns par les autres", y "La poesía española de ahora y de siempre"-n, (Polydor, 2467016), París, 1972.
  • La ciudad es de goma. Manolo Díaz-en musika. "Agua Viva" taldeak abesten du. "Apocalipsis"-en, "Acción", Madril.
  • A solas soy alguien. Ismael-en musika. Berak abesten du. "Ismael en España"-n; "Penélope-Diskoak".
  • Con, de, en, tras Pablo Picasso. J. M. Yánez-en musika. "Agua Viva"-k Abesten du. "Ariola-Eurodisc", Madril.
  • La poesía es un arma cargada de futuro. Paco Ibáñez-en musika. Soledad Bravo-k abesten du. "Soledad Bravo en vivo"; "Promus", Caracas, Venezuela y en "Punto y raya"-n (Movieplay, S-32599), 1974.
  • El niño que ya no soy. Víctor Manuel San José-ren musika. Víctor Manuel-ek abesten du. "Cómicos",-en (Philips, 6328185), Madril, 1975.
  • El niño que ya no soy. Antonio Gómez-en Musika. "Los Lobos"-ek. (Movieplay, S-32832), abesten dute. Madril, 1976.
  • Mis principios poéticos (Kassetean dagoen hitzaldia). Universidad Nacional de Educación a Distancia, Madril, 1977.
  • Gabriel Celaya. Labupena. Marcial Suárez-en aukeraketa. Kassette bi gehi liburuxka. Olerkiaren irakurketa: María de los Ángeles Herranz y Héctor Cantolla [Eta olerki bat, Celayaren beraren ahotsez]. Kontalaria: José Martínez. Tarteak eta sakoneko musika: Salvador Ruiz de Luna, pianoan Rafael Luque Ruiz de Luna-k jotakoak. "Biblo-casette"; Didacson S.A., Madril, 1978.

1911 Hernanin jaioa (Gipuzkoa), martiaren 18an. Bere izena: Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya.

1918 Donostiako Marianisten Ikastetxean bere ikasketak hasten ditu

1922 Aldi baterako Pau (Frantzian) eta El Escorial-en osasun arazoak direla eta, bizi izango da. Irakurketa da bere zereginik maiteena.

1928 Madril-era aldatzen da, Unibertsitatean Injinerutza ikastera. Bere Ohlsson lengusuak lagun egiten dio. F.U.E.-ko lehendakaria den Orbaneja bezalako beste ikaskide batzuen laguna da. Olerkiak idazteari ekiten dio eta baita antzerkirakoak ere.

1929 Federico Garcia Lorca eta Ikasleen Egoitzatik igarotzen diren beste gainontzeko intelektualik ospetsuenak ere ezagutzen ditu.

1932 Marea del silencio-ren olerkiak idazten hasten da.

1933 Cuatro Vientos-en (Madril) soldadutza egiten du.

1935 Madril-en Pablo Neruda ezagutzen du.

1935 Injinerutza ikasketak amaitzen ditu eta familia-enpresan lanean hasten da. Ingalaterra ezagutzen du.

1936 Lyceum Club Femenino de Madrid deritzonak La soledad cerrada bere liburuagatik Bequer-en Ehungarren urteko saria jasotzen du.

1936 Bizkaiko gudarien kapitaina izanez errepublikar gudarostean boluntario gisa parte hartzen du.

1937 Bilboren erorketaren ondorioz preso hartzen dute eta Burgos-en matxinatutako gudarostera erantsia izango da. Julia Cañedorekin ezkontzen da, bere seme bien ama.

1939 Donostiako familia-enpresan gerente bezala lan egiten du.

1944 Idazten jarraitzen du, isiltasunean. Ezkontza-krisialdia.

1945 Arima-gaixotasunak jota atsedena hartu beharra du.

1946 Tentativas argitaratzen ausartzen da. Amparo Gastón ezagutzen du.

1947 Donostian "Norte" Olerki-bilduma sortzen du. Bere aita hil egiten da. Donostian, "Egan" aldizkariko sustatzaile-taldeko kidea da. "La Voz de España" toki aldizkarian iritzi-artikuluak argitaratzen hasten da.

1948 Gustavo Adolfo Bécquer aldarrikatzen du egunkarietako bere iritzi-idatzietan.

1949 León-en Eugenio García de Nora eta Victoriano Crémer-en "Espadaña" aldizkariarekin bere harremana gauzatzen hasten da.

1951 "Norte" argitaletxe-enpresak bere azkenera jo du.

1952 Miguel Hernandez-en oroimenez donostiar egunkarietan kanpaina bati hasiera ematen dio.

1956 Familia-enpresan zuzendari lana utzi egiten du eta Amparo Gastón-ekin Madrilera doa bizi izatera, literaturari dena emate asmoz. Urte horretan Kritikaren Saria jasoko du bere De claro en claro liburuagatik.

1962 Colliure-ra (Frantzia) doa Antonio Machado gogoratze asmoz.

1963 "Atalaya" olerki Saria jasotzen du bere Versos de otoño liburuagatik.

1963 "Libera Stampa" (Suiza) Olerkiaren Nazioarteko Saria ematen zaio bere lan guztiagatik.

1965 Madril-en Nicolás Guillén olerkari kubatarra ezagutzen du.

1966 Baeza-ra doa, Antonio Machado-ri eskainiko dieten omenaldira.

1966 Cubara doa. Isuna jartzen diote Madrileko Zientzia Politikoen Fakultateko ikasle-batzan Ricardo Zamorano margolariarekin eta Alfonso Sastrerekin parte hartu izatearren.

1968 Etna Taormina Nazioarteko Saria ematen zaio bere olerki lan osoagatik. 1936an hildako Lorca olerkari granadarrari omenaldi bat eskainiz oroitarri baten inauguraziora joateko eta baita Pablo Nerudarekin eta Francisco García Lorca-rekin egoteko asmoz ere, Brasilera bidaia egiten du. Habanan, Kultura-Kongresuan parte hartzen du.

1969 Italiarako bidaia.

1976 Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ohorezko Kidea da.

1977 Lehenbiziko Legebiltzar-Hauteskundeetan Alderdi Komunistaren izenean, Gipuzkoatik, hautagai bezala aurkezten da.

1982 Donostian, Amparo Gastón-ekin, urriaren 14ean, ezkondu egiten da.

1984 Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian olerkariari omenaldi bat eskaintzen dio. Zio hori dela eta Trilogia Vasca argitaratzen da.

1986 Espainiako Kultura Ministerioaren Letretako Nazio-Saria eskuratzen du.

1987 Nazio-Liburutegiak Madril-en "Noticia de Gabriel Celaya" erakusketa antolatzen du.

1988 Madril-en bere "El relevo" antzerki lanaren lehen emanaldira doa Antonio Malona-k zuzendutako Bederen-1 euskal taldeak duen egokitzapena ikustera.

1989 Donostiako Udalak "Urrezko Danborra" ematen dio.

1989 Euskal Telebistak Gabriel Celaya-z, Manuel Leguineche-k zuzendutako hiru programa ematen ditu.

1990 Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak bere lana ikertzeko antolatutako Udako Ikastaro batera hurbiltzen da. Ondorioz, Donostiako Miramar Jauregian olerkariaren bibliografia erakusketa izango da.

1991 Madril-en heriotza datorkio. Bere errautsak Hernanin eta Donostian haizeratu ziren, bere gogoa betez.

1993 Bere agiri-ondare guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako "Koldo Mitxelena" Kultu-gunera eramaten da.

1994 Hil ostean, Granadako Unibertsitateak "Doctor Honoris Causa" izendatzen du, olerkaria bizirik izan zenean emana eta olerkariak berak 1990ean onartua izan zena.

1994 Deustuko Unibertsitateak Gabriel Celaya: Contexto, ética y estética izenburudun liburua argitaratzen du.

1995 Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Celaya: Noción y memoria de poeta (1911-1991) liburua argitaratzen du.

2002 Visor argitaletxeak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako bere Olerki Guztiak-en argitalpena hiru aletan argitaratzen du.

"La poesía es ciertamente maravillosa, bella y monstruosa a un tiempo, pero no es fundamentalmente más maravillosa ni más enigmática que otras actividades creadoras. No pretendo negar con esto lo que más o menos vagamente llamamos inspiración. Pero sí quiero recordar que la inspiración no es un privilegio de los poetas... Creo que un poeta, cualquier poeta, todo poeta, si es honesto, en lugar de apelar al mito de la "metapoesía", puede y debe hablarnos de su obra como un quehacer, entre otros que, aquí y ahora, con un objeto determinado, y partiendo de unas circunstancias dadas, trata de llevar adelante. En lugar de recrearnos en el misterio, tratemos de domarlo como se han domado otras fuerzas irracionales. Y para ello, demos lo que Ortega hubiera llamado nuestra "razón narrativa". Contemos por qué hacemos lo que hacemos, qué aprendimos, qué entendemos. Al hacerlo, nos sentiremos inmersos en una corriente. Y esa corriente que así iluminaremos un momento con nuestro pasajero paso será la de la poesía, siempre un poco más definible de lo que se dice, aunque siempre dialécticamente creciente y transmutable."

Gabriel Celaya (1960)

La poesía es un arma cargada de futuro

Cuando ya nada se espera personalmente exaltante,
mas se palpita y se sigue más acá de la conciencia,
fieramente existiendo, ciegamente afirmando,
como un pulso que golpea las tinieblas,

cuando se miran de frente
los vertiginosos ojos claros de la muerte,
se dicen las verdades:
las bárbaras, terribles, amorosas crueldades.

Se dicen los poemas
que ensanchan los pulmones de cuantos, asfixiados,
piden ser, piden ritmo,
piden ley para aquello que sienten excesivo.

Con la velocidad del instinto,
con el rayo del prodigio,
como mágica evidencia, lo real se nos convierte
en lo idéntico a sí mismo.

Poesía para el pobre, poesía necesaria
como el pan de cada día,
como el aire que exigimos trece veces por minuto,
para ser y en tanto somos dar un sí que glorifica.

Porque vivimos a golpes, porque apenas si nos dejan
decir que somos quien somos,
nuestros cantares no pueden ser sin pecado un adorno.
Estamos tocando fondo.

Maldigo la poesía concebida como un lujo
cultural por los neutrales
que, lavándose las manos, se desentienden y evaden.
Maldigo la poesía de quien no toma partido hasta mancharse.

Hago mías las faltas. Siento en mí a cuantos sufren
y canto respirando.
Canto y canto, y cantando más allá de mis penas
personales, me ensancho.

Quisiera daros vida, provocar nuevos actos,
y calculo por eso con técnica, qué puedo.
Me siento un ingeniero del verso, y un obrero
que trabaja con otros a España en sus aceros.

Tal es mi poesía: poesía-herramienta
a la vez que latido de lo unánime y ciego.
Tal es, arma cargada de futuro expansivo
con que te apunto al pecho.

No es una poesía gota a gota pensada.
No es un bello producto. No es un fruto perfecto.
Es algo como el aire que todos respiramos
y es el canto que espacia cuanto dentro llevamos.

Son palabras que todos repetimos sintiendo
como nuestras, y vuelan. Son más que lo mentado.
Son lo más necesario: lo que no tiene nombre.
Son gritos en el cielo, y en la tierra, son actos.

Gabriel Celaya (De Cantos iberos, 1954).

1935: Marea del silencio
1947: La soledad cerrada
1947: Movimientos elementales
1947: Tranquilamente hablando
1948: Objetos poéticos
1949: El principio sin fin
1949: Se parece al amor
1949: La cosas como son
1950: Deriva
1951: Las cartas boca arriba
1952: Lo demás es silencio
1953: Paz y concierto
1954: Vía muerta
1955: Cantos iberos
1956: De claro en claro
1957: Entreacto
1957: Las resistencias del diamante
1959: Cantata en Aleixandre
1959: El corazón en su sitio
1960: Para vosotros dos
1960: Poesía urgente
1961: La buena vida
1961: Los poemas de Juan de Leceta
1961: Rapsodia eúskara
1962: Episodios nacionales
1962: Mazorcas
1963: Versos de otoño
1963: Dos cantatas
1964: La linterna sorda
1965: Baladas y decires vascos
1967: Lo que faltaba
1967: Poemas de Rafael Múgica
1968: Los espejos transparentes
1968: Canto en lo mío
1969: Poesías completas
1971: Operaciones poéticas
1971: Campos semánticos
1973: Dirección prohibida
1973: Función de Uno, Equis, Ene
1973: El derecho y el revés
1975: La higa de Arbigorriya
1976: Buenos días, buenas noches
1977: Parte de guerra
1977: Poesías completas (1932-1939. Tomo I)
1977: Poesías completas (1940-1948. Tomo II)
1978: Iberia sumergida
1978: Poesías completas, Tomo III
1978: Poesías completas, Tomo IV
1980: Poesías completas, Tomo V
1980: Poesías completas, Tomo VI
1981: Poemas órficos, en Poesía, hoy (1968-1979)
1982: Penúltimos poemas
1984: Cantos y mitos
1984: Trilogía vasca
1986: El mundo abierto
1990: Orígenes = Hastapenak (Edición bilingüe)
2002: Poesía completa (III Volúmenes)

Amparo Gastón-ekin lankidetzan:

1953: Ciento volando
1955: Coser y cantar
1958: Música celestial

1946: Tentativas
1949: Lázaro calla
1960: Penúltimas tentativas
1962: Lo uno y lo otro
1965: Los buenos negocios
1980: Memorias inmemoriales

1963: El relevo
1989: Ritos y farsas. Obras teatral completa

1951: El arte como lenguaje
1959, 1979: Poesía y verdad
1959: Juan Manuel Caneja
1964: Exploración de la poesía
1970: Castilla, a Cultural reader (Phyllis Turnbull-en lankidetzaz)
1972: Inquisición de la poesía
1972: La voz de los niños
1972: Bécquer
1974: Los espacios de Chillida
1984: Lo que faltaba de Gabriel Celaya (Ángel Vivas-ekin elkarrrizketa)
1987: Reflexiones sobre mi poesía

1947: Rainer María Rilke: Cincuenta poemas franceses (frantsesetik)
1947: William Blake: El libro de Urizen (ingelesetik)
1947: Jean Arthur Rimbaud: Una temporada en el infierno (frantsesetik)
1954: Paul Eluard: Quince poemas (frantsesetik)

1957: Pequeña antología poética (Gabriel Celaya, Santander)
1961: L' Espagne en marche (François Lopez, París)
1962: Poesía. 1934-1961 (Gabriel Celaya, Madrid)
1967: Poesie (Mario di Pinto, Milán)
1970: Gabriel Celaya (Pierre-Olivier Seirra, París)
1971: Cien poemas de un amor (Gabriel Celaya, Barcelona)
1975: Itinerario poético (Gabriel Celaya, Madril)
1976: Poesía abierta (Gabriel Celaya, Madril)
1977: El hilo rojo (Gabriel Celaya, Madril, 1977)
1977: Poesía (Ángel González, Madril, 1977)
1981: Poesía, hoy (1968-1979) (Gabriel Celaya, Madril)
1983: Gabriel Celaya. Ahnungen (Andreas Klotsch, Berlín)
1983: The Poetry of Gabriel Celaya (Betty Jean Craige, U.S.A.)
1985: Gabriel Celaya para niños (María Asunción Mateo,Madril)
1987: Gaviota = Kaio (Félix Maraña, Bilbo)
1989: San Sebastián, ciudad abierta (Félix Maraña, Donostia)
1990-91: Gaviota. Antología esencial (Félix Maraña, Donostia)
1990: Antonio Poética. Gabriel Celaya (Antonio Chicharro, Madril)
1991: Gabriel Celaya. Antología Poética (Gustavo Domínguez, Madril)
1992: Donostia, hiri zabala (Félix Maraña, Donostia)
1992: Recordando a Gabriel Celaya (Félix Maraña, Madril)
1994: Trayectoria poética. Antología (José Ángel Ascunce, Madril)

  • Aragon, Louis: "Je dirais malgré tout que cette vie fut belle", "Les Lettres Françaises"-en, París, 1964ko otsaila.
  • Aresti, Gabriel : "La Rapsodia Eúskara, de Gabriel Celaya", "Hierro" egunkaria, Bilbo, 1962-04-06
  • Ascunce, José Ángel : Introducción a Gabriel Celaya. Trayectoria poética. Antología, Madril, Castalia, 1993
  • Aub, Max: "Raíces de Gabriel Celaya", Las resistencias del diamante-ri Hitzaurrea, México, Libro Luciérnaga, 1957
  • Bary, David: "De Serrano Plaja a Gabriel Celaya : apuntes sobre el tema del trabajo en la poesía española contemporánea", Palma de Mallorca-n, 1971, "Papeles de Son Armadans", LX, , 241-264 orr.
  • Benet, Arturo: "La trayectoria poética de Gabriel Celaya", Cuadernos de Crítica Literaria, Alicante, "Verbo" Argitaletxea, 1951
  • Brooks, Zelda I.: La poesía de Gabriel Celaya: La metamorfosis del hombre, Madril, Playor, 1979
  • Caballero Bonald, José Manuel: "Gabriel Celaya: Poesía (1934-1961)", "Ínsula" Aldizkaria, Madril, 1962ko iraila.
  • Castellet, José María: Un cuarto de siglo de poesía española, Barcelona, Seix Barral, 1966, 4. argitalpena.
  • Chicharro Chamorro, Antonio: Producción poética y teoría literaria en Gabriel Celaya, Granada-ko Unibertsitatea, 1985, Revasquizar España: reflexiones en torno a Iberia sumergida, de Gabriel Celaya, Granadako Unibertsitatea, 1980, El pensamiento literario de Gabriel Celaya (Evolución y problemas fundamentales), Granadako Unibertsitatea, 1983, Producción poética y teoría literaria en Gabriel Celaya, Granadako Unibertsitatea, 1985, Gabriel Celaya frente a la literatura española, Alfar, Sevilla, 1987, La teoría y crítica literaria de Gabriel Celaya, Granadako Unibertsitatea, 1989, Estudio preliminar de Antología Poética. Gabriel Celaya, Alhambra, Madril, 1990
  • Gamoneda, Antonio: "Poesía y conciencia (berraztertze baten oharrak), "Ínsula" Aldizkaria, 204 zkia., Madril, 1963ko azaroa.
  • González, Ángel: "Introducción" a Poesía, Gabriel Celaya-rena, Madrid, Alianza Editorial, 1977
  • Hierro, José: "La poética de Gabriel Celaya", Encuentro con Gabriel Celaya. Noción y memoria de poeta-n. (1911-1991), Donostia, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1995
  • Ifach, Ana María: Cuatro poetas de hoy, Madril, Taurus, 1960
  • Keefe Ugalde, Sharon Elizabeth: Gabriel Celaya, Boston, U.S.A., Twayne Publishers, 1978
  • Lasagabaster, Jesús María: "La prosa narrativa de Gabriel Celaya", Homenaje a Ignacio Elizalde-n, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea.
  • León, María Teresa: "Caso de conciencia de Gabriel Celaya, poeta español", en "El Nacional", Caracas, 1960.07.07.
  • Luis, Leopoldo de: "El poeta español Gabriel Celaya", "Nivel", México D.F., 25-11-1963; Poesía social. Antología (1939-1968), Madril, Alfaguara, 1968; "En torno a la poesía social de Gabriel Celaya", Gabriel Celaya-n, Barcelona, Anthropos, 1986, 113-125 orr.
  • Maraña, Félix: - Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Diccionario Enciclopédico Vasco, Auñamendi Argitaletxea; Donostia, 1990; XXIX Alea; 478-482 orr. [Hitza: "Múgica Celaya, Rafael"]. - Gabriel Celaya: Contexto, ética y estética; Deustuko Unibertsitatea, Donostia, 1994. José Ángel Ascunce-ren ardurapeko argitalpena. (Argitaratutako lana: "Celaya, introductor de poetas"; 43. orr. eta ond.)- Donostia-San Sebastián; Sendoa Argitaletxea, Donostia, 1994, 184-205 orr. [Argitaratutako lana: "San Sebastián: Memoria literaria de la ciudad abierta (1900-1990)". - Encuentro con Gabriel Celaya. Noción y memoria de poeta (1911-1991); Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak; Donostia, 1995. Argitalpena, Hitzaurrea y bibliografia, Félix Maraña-renak. [Argitaratutako lana: "Gabriel Celaya, en la cultura vasca"; 181.orr. eta ond.]. - Gabriel Celaya: señales de travesía, Donostia, Bermingham Argit., 1996
  • Valverde, José María: Gabriel Celaya-ren Poesías Completas-i Hitzaurrea, , Barcelona, Laia, 1977
  • Varios Autores: Noticia de Gabriel Celaya, Madrid, Kultura Ministeritza, 1987 (Luis Revenga y Fanny Rubio-ren Argitalpena); Gabriel Celaya: Contexto, ética y estética, Donostia, Deustuko Unibertsitatea, 1994 (José Ángel Ascunce-ren Argitalpena); Encuentro con Gabriel Celaya. Noción y memoria de poeta (1911-1991), Donostia, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1995 (Félix Maraña-ren argitalpena).