Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena Kultu-guneak, Gabriel Celayaren liburutegi eta agiri-ondarearen gordetzaile den heinean, bere olerki guztien aurreko edizio biak, lehena 1969an argitaratutakoa (Aguilar, Madrid) eta bigarrena 1977an (Laia, Barcelona) egindakoa izan zena ez ziren osoak izan eta bigarrenari dagokionez aurreikusi izan ziren hamaika aletatik sei besterik argitaratu ez izanagatik, idazle donostiarraren idazlan guztien edizio bat egitearen agindua aditu talde bati eman zion. Aipatutako lantalde hori Jose Angel Ascunce, Juan Manuel Diaz de Guereñu, Jesus Maria Lasagabaster eta Antonio Chicharo irakasleak osatuta egon da. Ondorioz, Visor argitaletxean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izanez, Gabriel Celayaren Olerki Guztiak hiru aletan argitaratu dira.