Jaialdiak-Ekimenak

Xabierraldia

Urtero (martxoaren hasieran) Nafarroan egiten den erlijio kutsuko erromesaldia da, Xabierreko gaztelua duena jomuga. Bertan jaio zen 1506an Francisco de Jaso y Azpilkueta, Frantzisko Xabier izenez ezagunagoa dena.

Nafarroan badira beste erromeria eta erromesaldi garrantzitsu batzuk (Orreaga, Uxue, Muskildako Ama Birjina, etab.), baina ez dute halako ospea. Martxa elkarren segidako bi asteburutan egiten da: martxoaren 4a igaro osteko lehen igandean eta hurrengo larunbatean (emakumezkoen Xabierraldia). XX. mendearen 60ko hamarkadaz geroztik, batez beste 40.000 pertsona inguratzen dira bertara, gehienak nafarrak, nahiz eta beste komunitate batzuetatik ere urreratzen den jendea.

Penitentziazko erritu bat izateaz gain, nafarren nortasun modernoaren berrespentzat jotzen da erromeria katoliko eta kristau hori.