Literatoak

Iturriotz Lauzirika, Ander

Euskal idazlea, Ordizian (Gipuzkoa) 1961eko urtarrilaren 31n jaioa.

Soziologian doktorea da, eta zientzia horrekin lotutako gaiak irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Bere lehen liburuak honako hauek izan ziren: Birundak (Arg. Haranburu, 1982, kontakizun laburrak) eta Goierri (Edit. Haranburu, 1983, narratiba eta poesia uztartuz). Biek asmo abangoardistak zituzten.

Denboraldi luze baten ondoren, literatur lanetara itzuli zen eta 2002. urtean Mugaren ariketa argitaratu zuen. Liburu horrekin Elkar argitaletxeak poesia bilduma berri bati hasiera eman zion. Lehen begiratuan, testuek prosazkoak ziruditen, baina autorearentzat genero poetikoan sartu behar ziren, bai erritmoagatik, bai irudiengatik eta metaforengatik. Iturriotzek antzinako narratzeko modua berreskuratu nahi izan zuen, Homero greziarra eta Jose Migel Barandiaranek eta Resurrección Maria Azkuek baserrietan jasotako euskarazko kontakizunak erreferentziatzat hartuta. Liburuaren gaia "gizakiaren betiereko galderak" ziren, egilearen hitzetan, "zer da gizakia" eta "zer da mundua", besteak beste. Gai filosofikoak dira liburuko konstanteetariko bat, eta Iturriotzek filosofo klasiko greziarrekiko zuen gustua ikus daiteke. Izenburuak liburuak generoen mugak gainditzeko duen asmoari egiten dio erreferentzia, prosaren eta poesiaren arteko eremu batean amaitzeko.

2002. urtean ere Boterearen gizarte homerikoan liburua argitaratu zuen. Utriusque Vasconiae), antzinako Greziako gizarte aristokratikoaren ezaugarriez, Homeroren testuak oinarri hartuta.

HARRIZKO TENPLUA

Es un jolasa de los vascos, en el kubo estética de Oteiza. Se dice el hombre dos hormigan, con el zuririk garbienaz jantzita, se trata de la mirada de la manera de la manera de una fallu en un temo, y se van a la palabra. La zerua urdina darama batak gerrian, entre el sangre roja, y se abandona.

Es un jolasa de los vascos, en el kubo estética de Oteiza. La guerra intimoa es una, contra la geometría, la silencio librando todo...

Los que nos guián a mano a pelota. Eskuz jaurtikitzen dute pilota harrizko ispilura. Eskuz josten dute, marraz marra, txokotik atzera, urrezko amarauna.


HARRIZKO TENPLUA

Euskaldunon jolasa da, Oteizaren kubo estetikoan. Bi gizon paretaren kontra jarri dira, zuritasunik handienaz jantzita, tenplu huts batera sartzen denaren errespetuz, eta hitza kendu diote elkarri. Batak zeruaren urdina darama gerrian, besteak odolaren gorria, eta aurre egitea erabaki dute.

Euskaldunon jolasa da, Oteizaren kubo estetikoan. Gerra intimo bat da, isiltasunean askatzen dena.

Eskuarekin jotzen dute pilota. Eskuarekin pilota jaurtitzen dute harrizko ispiluaren kontra. Eskuaz, lerroz lerro, txokotik zabalerara, frontisetik errebotera, urrezko oihala ehuntzen dute.

(Mugaren ariketa, Edit. Elkar, 2002).