Elkarteak

Ez Dok Amairu

Zortzi artistez sortua, taldearen mailarik gorenean hogei abeslari, sortzaile eta interpretariz jardun izan zituen: Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Julián Lekuona, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Joxanton Arza, Jesús Arza, Luis Bandrés, Jean Paul Harregui, Koldo Antero, Itziar Maritxalar, Maite Aizkorreta, María José Fernández Etxabe, Kepa Garbizu, José Luis Treku, Karmelo Arren, Iñaki Maritxalar, José M. Zavala, Maite Cousillas, Marisa Ulla, Nekane Oiarbide y José Angel Irigaray. Hastapenean lankide bezala honako hauek ere aipa ditzakegu: Miguel Vicondoa, Biurriak, Yoloak, Imanol Urbieta, José Mari Iriondo (aurkezlea), Joxanton Bülar, Juan Mingo, José Mari Tellería, Arantxa Esnaola, Iñaki Ayestarán, Julián Beraetxe, Alberto Burgaleta, Juan Miguel Irigaray, Agustín Zulaica y Rafa Eguiguren.

"Ez dok amairu" taldeak, bere hasieratik, euskal musika-ondarean sakondu eta oinarri horren aberastasunerako formulak, bai musika esparruan, teknikoan, literaturaren esparruan, etab. aurkitzea zuen helburu.

Bere errepertorioan gitarraz lagundutako abestiak (egile-interprete, antzinako abestiak), txalaparta (jatorrizkoa), aho-musika taldeak (Urrikatz, Oskarbi), alboka, txirula, pandereta, flauta, muxu-kitarra, etab. izan zituen.

Ardurarik nagusiena sormena izan zen eta ia inoiz ere ez atzerriko abestien bertsioak eskaini edota itzultzea.

Michel Labéguerie izendatu izan da euskal kantu berriaren aitzindari gisa bere lehen 4 gaidun abesti-lekukotza izaeradun diskoa 1961ean argitaratu izanagatik, gitarra xume baten laguntzaz abestutakoak eta ordura arte hain ohikoak ziren abesbatzen hotsandiko interpretazioekiko aldaketa formal bat antzemango duelako, hitza, erabat ulergarria izanez, ikaragarrizko garrantzia hartzera iritsiko baita sentiberatasunez oinarrizko honako gai hau azalduz: talde abertzale batzuek aurrera daramaten borroka.

Ordurako badira Aita Donostiak, Resurrección Maria de Azkuek etab-ek jada bilduta zituzten baina Euskal Herriko biztanlerik gehienak gutxi ezagutzen zituen kantu herrikoiak jendaurrean bai Bartzelonako, Zaragozako, etab.-ko euskal ikasleen aurrean, gitarraz lagunduta, abesten hasiak ziren Mikel Laboaren kasua bezalako beste abeslari batzuk, edota Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Julian Lekuona, etab. bezalako garaiko gaiei musika ezartzen hasiak diren musikagileak ere.

Aipatutako mugimendu horrek guztiak, katalan "Nova Cançó" izenekoaren ezagutzagatik suspertua, eta musika-tresna herrikoien jotzaileenarekin bat eginik -Arza Anaien kasua txalaparta joz- eta olerkarienarekin, margolarienarekin eta zizelkarienarekin uztartuz adibidez, Oteiza, 1965. urtean "Ez dok amairu" osatzera iritsiko den taldearen izenean betekizun garrantzitsua izango du. Taldearen izena, esan dugun bezala Oteizari zor zaiona, elezahar herrikoi baten oinarritzen da. Bere esanahia -arao bat- argi dago zein den: euskal kulturaren gainean dagoen begizkoa ezabatu nahi du. Agian nahia neurriz gainezkoa izatea litekeena da. Hala eta guztiz ere, taldeak, plazarik plaza, pilotalekuetan, aretoetan, eta hirietako eta herrietako antzerki eta probalekuetan aurkezten hasita dena, herriarengandik onarpen azkarra du. Taldearen abestiek, hitz motak, musika eta instrumentalizazioa bera ere gerra ostean eta oraindik hirurogeita hamarreko hamarkadan ere bere izana luzatzera datorren musika ekoizpenean nagusi den folkloretasun lotsagarriari benetako erronka dakarkie. Taldearen ekitaldiak gertakizun bihurtzen dira.

Baina tradiziozko eta puritanoa zen giroan bidea egin behar duen "Ez dok" taldeak euskal gizartean behingoan gertatzeke dagoen eta beldurra dioten gaitzetsitako aldaketaren zalantza-ezinak diren -muturreratze politikoa eta bizitzaren laikotasuna- ezaugarriak talde horrengan ikusten dituen sektoreen, frankismoaren aurkakoak izanik ere, mesfidantza sakonarekin ere topo egiten du. Gaitzespen hori gogoan izanik, sarri askotan tazitua bakarrik ez zena, eta gobernadore zibil frankisten etsaiez, gazteleraz amets eginda ere inola ezin esan izango zitezkeen gauzak esatea lortzen du gazte talde horrek; musikak eduki leherkor eta ihardukitzaileari eszipiente bezala balio izan zion. Eta Catalunyan (Palau), París, Lovaina, Zaragoza, Madril, Bretaña, etab. ezagutaraztera ematen da.

1970ean, "Ez dok amairu" taldeak "Baga-biga-higa" ikuskizun kolektiboa sortzen du, bere izenburua On Manuel Lekuonak "Literatura oral vasca" liburuan bildutako ohiko olerki magiko baten iradokitako Mikel Laboaren abestian oinarritutakoa izanez. Ikuskizunaren ("sentikaria") sormenean talde guztiak parte hartzen duen arren, bere muntaia eta sorkuntzan eragile funtsezko edo arte-zuzendari bezala Joxanton Arce nabarmendu beharra dago. "Baga-biga-higa" Portugaleten estreinatu zen eta bere azken errepresentazioa 1971an izan zen, F. Larroukertek eta Jose Luis Zabalak grabatuta izanik.

Urte horretan bertan, Ez dok amairu taldeak, urtarrilean, euskal arte-ekoizpena mugitzen hasten den arazoaren aurreko taldearen jarrera eta, berariaz, euskal kantu modernoa bai entzuleen aldetik bai abeslariaren edo musika tresna jotzailearen aldetik ere eskakizun maila handiago bat izan behar duen aldi berri baten sartzearen beharrizana agerian uzten duen agiri bat (Zeruko Argia eta Anaitasuna) argitaratzen du. Aldi berri horretan amateurtasunak alde batera egin behar luke, abeslariak profesionalizatu beharko luke eta herrikoiak diren jarrera errazetatik aldendu. Horiek ziren artista talde horren ardurarik nagusienak euren berehalako zereginari zegokionez. "Kanpora" begira, aginte gubernatiboaren ekimena, zentsura eta bazterkeria bitartez, Gipuzkoan eta Bizkaian Laboa, Lertxundi, Iriondo, Lete eta Lekuonaren lepo da.

"Baga-biga-higa"ren argitalpena eragozten duten (jada, grabatua) izaera desberdineko barne istilu jakin batzuen presiopean, taldea 1972 desegin egiten da. Une horretatik aurrera, taldeko kideetariko batzuk (Lete, Lertxundi eta Iriondo) Iparraldeko artista batzuekin bat egiten dute "Zazpiribai" ikuskizuna sortzekotan; elkarte hori behingoan apurtuko da. Bestalde, Arza Anaiak eta Laboak, "Ikimilikiliklik" ikuskizuna antolatzen dute (J.A. Arzaren muntaia).

"Ez dok amairu" taldeko kiderik ezagunenak bakoitzak bere aldetik beste espezialitateak lantzen jarraitzeari ekiten zioten. Horien guztien disko ekoizpenaz hitz egiterakoan Lekeitio serieko sekulako 33ak eta Laboaren Baga-biga-higako gaiak, Arza anaien txalaparta-grabaketa, Lourdes Iriondoren antzerki eta haur-abestien formula ugarietara bideratutako ekoizpena, kantu zaharren interpretazioa eta Lete eta Lekuonaren bertsolaritza ekoizpena (baterako diskoa) eta Oskarbi taldeak egokitutako ohiko kantua eta kantu modernoa ere azpimarra ditzakegu.