Argazkilariak

Arrieta, Juan Angel

1939an Donostian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko lehendakari izan da 9 urtez, FIAPeko (Argazkigintza Artearen Nazioarteko Federazioa) Bikaintasun Batzordeko kidea da eta Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioko presidentea izan da 1984tik. Bere lanik argitaratuena zuri-beltzean eta infragorrian izan da eta 1980-1990 urteen hamarkada baino lehen egin zen. Ondoren, argazkilaritza hedatzeko eta dinamizatzeko jarduerak kudeatu eta zabaldu zituen.