Aktoreak

Beobide Egaña, Olatz

1964an Donostian jaiotako aktore gipuzkoarra.

Antzerti Euskal Herriko Arte Dramatikoko Eskolak titulatuta, Londresera bidaiatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekarekin, eta han ahotsa eta interpretazioa ikasiko ditu. Antzerkian, besteak beste, Gure Herria, Troyanas, Equus, Jacques y su amo, Olema, In fraganti, Nacidos culpables eta A cuestas con Murphy lanekin parte hartu du. Zaragozan, Madrilen eta Frantzian ere aritu da, euskarazko ikuskizunekin (Aura Xutik), asmatutako hizkuntzetan (Upal Mandi) edo frantsesez (Sergi Belbelbelbelbelen Careesses).

Telebistan, Banan-banan haurrentzako saioaren protagonista izan zen bi urtez. Bi eta Bat, Penelope enea, Primeran, Babel, Duplex, A ze parea, Flamingo berria, Jaun ta jabe eta Benta berri telesailetan ere parte hartu du. Azken horretan, aktoreen zuzendari gisa.

  • Txirula miresgarria, Bruno Carriere (1983)
  • Petit Casino, Juan Luis Mendiaraz (1986), film laburra
  • Sensaciones, Javier Marcos (1995), film laburra
  • Usoa, María Zamakola (2000), film laburra
  • Osaba Jaxinto, Iñaki Beraetxe (2002)
  • Lepokoa, Safy Nebou (2002)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.