Bertsolariak

Amuriza Zarraonaindia, Xabier

Etxanon (Amorebieta-Etxano) Torreburu baserrian 1941eko maiatzaren 3an jaiotako bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta ikerlaria.

1965ean, behin Zornotzako karmeldarretan eta Derion ikasketak egin ondoren, abade ordenatu zen. Gizaburuagako eta Amorotoko parrokoa izan zen, errepresioaren aurka eta euskal kulturaren berpizkundearen aldeko Gogor izeneko abadeen mugimenduan parte hartu zuen frankismoaren garaian.

Derioko seminarioan abadeen itxialdi bat zela eta atxilotu egin zuten hilabete osoa espetxean igaroz; geroztik Bilboko Gotzaindegiaren gose-greban bigarrenez atxilotu zuten eta espetxeratu ere. Oraingoan Zamora eta Basauriko espetxeetan sei urte baino gehiago eman zituen atxilotuta. Geroago, Herri Batasunetik (H.B.) Bizkaiko batzarkide izanez koalizio horretako hautetsiek Espainiako Erregeek Gernikako Batzar Etxera egin zuten bisitaldiaren aurrean egin zuten protestagatik beste bi hilabeteko espetxeratze aldia igaro behar izan zuen. Abadetza 1976an bertan behera utzi zuen, ezkondua eta alaba baten aita, Berrizen bizi da. Gainera Bizkaiko batzarkidea izan da eta Vitoria-Gasteizeko legebiltzarrean legebiltzarkidea ere.

Bertsolaritzari eta euskal kulturari egindako bere ekarpena, oro har, ikaragarria da, bertsolaritzaren eremuan aurrendari izan ez baldin bada elementurik garrantzitsuenetariko bat izan ez den arlorik ez egonaz. Bertsolaritzaren irakaskuntzan, errepentismoaren garapen-formetan, plazaratzeko era desberdinetan bere ekarpenak bertsolaritza modernoaren erreferentzia-gune ukaezin izatera eraman bakarrik ez eze itu jakin bat ere ezarri du, askorentzako artea den honetan garai-aldaketa ekarriz.

Bertso-zaletasuna bere senditik eta bere jaiotze-baserritik zetorkion, eta seminarioan eman zituen hamahiru urtetan euskaldun mundutik at zen giroan bizi izanak ere ez zuen Amuritzaren bertsoetarako grina ahultzerik lortu, ezkutuan bertso liburuak irakurtzen baitzituen seminariokidea zuen Abel Muniategirekin batera jardunaz.

Era "ofizialean" bere kide horrekin estreinatu zen, 1966an abade ordenatu ondoren. Abade-bertsolari lehen aldi horretan Bizkaiko herrietatik zebilen bere sotana eta guzti. Bertsolarien lehiaketa eta jardunaldietan epaimahaikide izan zen. Xalbador olerkaria txistukatua izan zen 1967ko Nazio Txapelketan, epaimahaikideetariko bat izan zen.

Espetxean zen urteetan, idatzitako bertso asko osatu zituen, arlo horretan gerora sari asko lortuz, adierazitako atal horretan, jakina, ezinbesteko erreferentzia izanez. Baina urte horietan batez ere bertsolaritzaren ikasketarako metodoetan, berezkotasunez jantzitako bertsolariaren mitoa birrintzera zetorrelako eta bertsoen tailer-eskolei ateak zabaltzen zizkieten neurrian gerora iraultza txiki bat ekarriko zuen ekimena izanik, jardun zuen.

Hogeita hamabost urte zituen espetxetik irten eta bertsolaria izateko erabakia seriotasunez hartu zuen aldia. Urte gutxien buruan, 1980an, Bertsolarien Nazio Lehiaketa ospatu zen, 1967tik antolatzen zen lehendabizikoa. Txapelketara aurkeztu eta irabazi bakarrik ez ezik edukian eta formetan aldaketa baten hasiera eta abiapuntua ezarri zituen. Euskara batuan abesten zuen, bertsoa garatzeko era bestetarikoa zen, bere lengoaia, bere irudi literarioak, metaforak, neurriak... mundu horretan iraultza ekarri zuten. Aldaketa hori ez zuten guztiak onartzen edo partekatzen, eta garai horretan askorengandik laidoztatua izan zen.

1982. urtean berriro erakutsi beharra izan zuen, berriro ere nazio mailako txapeldunaren txapela irabazi zuenean. Geroztik 1986koan parte hartu zuen eta 1987ko Araba-Bizkaian ere, hirugarren eta bigarren geldituz hurrenez-hurren. Faringe ebakuntza batek hurrengo txapelketetatik urrundu egin zuen.



Liburu ugari idatzi ditu bere bertsolari, ikertzaile edo eleberrigile jardunean. Bertsolaritzaren metodologia eta ikerketari dagokionez: Hitzaren kirol nazionala (Argit. AEK, 1981) Hiztegi errimatua (AEK Argit. 1981) eta bere bigarren osatutako argitaraldia (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1997) Zu ere bertsolari (Elkar Argit. 1982) Bizkaieraz bertsotan (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit. 1996). Bildumagintza eta ikerkuntza arloetan: Bizkaiko Bertsogintza I Izengabeak (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1995) Bizkaiko Bertsogintza II Izendunak (Bizkaiko Bertsozale Elkartea Argit., 1998) Bertsolaritzaren historia (Orain Argit., 1996), bere idatzitako bertsoen eta bertso paper ibiltaridun bere bertsoen argitalpena den: Menditik mundura (s.n., 1977) 400 herri mila bertso berri (Elkar Argit., 1984) Agur sagar beltzeran (Bertsolari liburuak Argit., 2001), hurrengo eleberriak: Hil ala bizi (Elkar Argit., 1985) Larraun izengoitiaren pean espetxean idatzitakoa, Oromenderrieta (Elkar Argit. 1984) Emea (Elkar Argit., 1994), saiakera autobiografiazko bat: Enaz banaz (Bertsolari liburuak Argit., 1999) edo ohiko istorio eta kontuen bilduma den: Herri eta irri (Elkar Argit. 1985). Gainera disko batzuk ere argitara eman ditu: Gogor (Agorila Argit., 1969), Menditik Mundura (IZ Argit., 1968) Herriko plazan (Kea Argit., 1983) Amurizaren kantari Anje Duhalde (Kea Argit., 1990) Bizkaiko kopla zaharrak (Elkarlanean Argit., 1999) Tapia eta Leturiarekin eta Xalbador bat-bateko mirakulua (Elkarlanean Argit., 2000). Eta A. Ezeizak zuzendutako Ikuska 18 izeneko bideoa bezalako beste argitalpen batzuk eta Bertsoen Mundua (Elhuyar Argit., 1997) CD-ROMaren testuak.

Joanito Dorronsororen Bertso Doinutegia (Artit. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1995) liburuan edo berak egindako Agur sagar beltzeran (Bertsolari liburuak Argit., 2001) (327-400 orr.) izenekoan bildutako hogei bat doinuren egilea da.

Hainbat kazetaritza-artikulu eta iritzi-idatzi argitaratu ditu "Egin" eta "Gara" egunkarietako lankidea izanez.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ohorezko kidea da, 1987ko ekainaren 18an eratu zenetik.

FIA

2005eko irailean Ordiziako Centro D'Elikatuz (Gipuzkoa) Eraikinean bere Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina ikuskizuna aurkezten du, eta ikuskizun horretan ehun bat bertsok Lazkao Txikiren kalitate ikaragarria agertarazten dute.

CIS

Donostia-San Sebastian hiriburuan 1980ko Nazio Lehiaketaren azken saio-aldian (1980ko urtarrilaren 6a), Balda pilotalekuan ospatua.

Gaia: "Bihotzean min dut"

Sentimendua sartu zitzaidan
bihotzeraino umetan,
geroztik hainbat gauza mingarri
ikusi mundu honetan.
Euskalerriaz batera nago
bihotz barneko penetan;
anaiak alkar hartu ezinik,
etsaiak su eta ketan,
esan dudana gezurra bada
urka nazazue bertan (bis)

Sentimendua nola dugun guk
haize hotzeko orbela,
mingainetikan bihotz barnera
doa herriko kordela;
esperantza dut zerbait hoberik
beharbada datorrela,
munu hontara sortu den bati
bizitzea ere zor dela;
bihur bekizkit hesteak harri
hori ez bada horrela (bis)

Zer koloreko airea ote
da gizonaren samina?
Ni eta zuen barrena hortan
izan liteke berdina;
zoriontsuak izan gintezke
herri libre bat bagina,
eta hau ez da horrela eta
horrek sortzen dit sumina,
hargatik Balda hontan uzten dut
nire bihotzeko mina (bis)

Bertso Doinutegia, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1995. III. alea, 1658. or.


Tema: "Me duele el corazón"
Tonada: "Sentimendua sartu zitzaidan"

"El sentimiento penetró mi corazón siendo yo niño; desde entonces he visto muchas cosas penosas en este mundo. Mi corazón pena con el penar del Pueblo Vasco; siendo hermanos, nos enfrentamos entre nosotros mientras el enemigo no cesa de fustigarnos: ahorcadme aquí mismo si es mentira lo que digo".

"Si el sentimiento es hojarasca a merced del frío viento, el hilo del pueblo va de la lengua al centro del corazón; quiero creer que quizás se avecinan nuevos tiempos, que a quien le fue dado nacer ha de reconocérsele el derecho a vivir; ¡Que se tornen piedra mis entrañas si lo que digo no es así!"

"¿Qué tono de color tiene la amargura humana? Mi interior y el vuestro podría ser equiparable en eso, podríamos ser felices si fuéramos un pueblo libre; pero esto no es así y eso me produce furor. Por eso dejó aquí, en el Balda, el dolor de mi corazón"

Itzulpena El arte del Bertsolarismo (Bertsolari liburuak Argit., 2001)

FIA

  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa
  • CD-Rom Bertsoen Mundua. Usurbil, Elhuyar, 1997
  • Enaz banaz, Andoain, Bertsolari liburuak, 1999
  • El arte del Bertsolarismo, Andoain, Bertsolari liburuak, 2001
  • Bertsolari Txapelketa Nagusia (Donostia, 1980-01-06), Tolosa, Auspoa liburutegia, 1980. Auspoa 141.

FIA

  • Irrintzi, Mirentxu Loyarte (1978, bertsolari), film laburra.
  • Euskera y fútbol (Euskara eta futbola), Antxon Eceiza eta Koldo Izagirre (1980, colaboración), film labur dokumentala.
  • Euskera y remo (Euskera eta arrauna), Antxon Eceiza eta Koldo Izagirre (1980, colaboración); film labur dokumentala; Euskera y monte (Euskera eta mendia), Antxon Eceiza eta Koldo Izagirre (1980, elkarlana), film labur dokumentala.
  • Erreporteroak (Erreportariak), Iñaki Aizpuru (1983, interpretaria).
  • Ikuska 18, Antxon Eceiza (1984, elkarlanean), film labur dokumentala.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastian, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.

CIS