Aktoreak

Alonso Gomez, Anabel

Barakaldon 1964ko azaroaren 11an jaiotako aktoresa bizkaitarra.

80ko hamarkadako euskal zinean figurazioren bat egitera heldu zen. Adibidez, Jose Maria Tuduriren Crónica de la Guerra Carlista (1988) filmean izendatu gabe azaltzen da. Turismo ikasketak egin zituen baina arte dramatikorako bere bokazioak Madrilera, interpretazioaren munduan jardun ahal izateko, joatera bultzatu zuen.

Madrilen zela Martes y Trece humore taldeak beraz ohartu eta El robobo de la jojoya (1992) bezalako filmean edo urte amaieran telebistako programetan euskal aktoresaren izaera komikoa eraginkortasunez bideratuko du. Telebista agerpen horiekin espainiar ikusentzulegoaren artean ospetsu egiten hasi zen. Pedro Almodovar bere aukera komikoez txundituta gelditu zen eta Kika (1993)filmean Amparoren papera eman zion. Fotogramas aldizkarian Almodovarrek, berarekin lan egin ondoren, honela aipatzen du: "la única posible heredera de la gran Josele Román, con un puntito bronco, a lo Thelma Ritter". Bere arrakasta, 1993ko telebistako aktoresarik hoberenari Zilarrezko Fotograma Saria ekarri zion Los ladrones van a la oficina, filmean Pruden pertsonaiarekin sustraitu zuen.

Ez zen karakterizazio mota horietan gelditu eta erregistro berriak zabalduz joan zen, Ernesto del Rioren Hotel y domicilio (1994) edo bere lehen protagonista papera egin zuen Pedro Costaren El crimen del Cine Oriente (1996) bezalako paper dramatikoagoen, sentsual eta likitsak ere, alde ekinez. Lan horrekin El Mundo Euskal Zineari sarien VI. Edizioan Aktoresa Hoberenari Saria lortu zuen. Horrela Anabel Alonsok paper komiko garbietan zein erregistro dramatikoetan ere eraginkortasun berberez mugiarazten zion ohikoa ez zen talentua erakusten zuen. 1996an Pilar Mirorekin Tu nombre envenena mis sueños filmean eta Juan Carlos Fresnadilloren Esposados film laburra egin zuen. Film horrek Film Labur Hoberenari Oskarrerako izendapena lortu zuen. Anabel Alonsori, bere aldetik, labur honetan berak egindako interpretazioak Badajozeko I Zinemaldi Iberikoan Aktoresa Hoberenari Saria ekarri zion. Bere ibilbidea telebistako programetan aurkezle jardunaz edo Goya edo Fotograma bezalako sari-banaketetan show-emakume bikain bat bezala ageriz jarraitu zuen.

2000. urteaz geroztik Siete vidas (2000-2003) filmeko Diana lesbiana makal eta nolabait oldartsuarena eginez ikusleengan beste arrakasta handi bat lortu zuen. Pertsonaia hori telebistaren ikur lesbiko bihurtu zen. Bere zine-ibilbidearen beste gailurretako bat Javier Maquaren Carne de gallina (2001) filmean bere protagonista interpretazioarekin etorri zen, filmak zuen humore beltzez jantzitako iruzur tonuari eraginkortasunez egokitutako erabateko interpretazio-errezitaldia emanez. 2003an Buscando a Nemo animazio filmeko Doryri pertsonaiari ahotsa ezarri zion. Telebistan gerora egindako El club de la comedia (2001-2006) edo La familia Mata (2007) bezalako filmak espainiar zinemagintzako komedia-aktoresa handietako bat bezala berrindartu dute.

2007an marrazki bizidunetako pertsonai bati ahotsa jarri zion. Horrela, aparteko lana eskaini zigun El reino de los chiflados (2007) filman Sissi enperatrizaren bikoizketa burutuz, barrea eragiteko moduak alegia.

Lehen apaitutako sariez gain beste hauek ere jaso ditu: Kika filmagatik, urteko emakumezko aktore berri onenari (1993) Primera Linea Saria; Historia de un búho filmagatik, Elche-ko Zinemaldi Independienan emakumezko aktore onenari Saria (2002); Siete Vidas telesailagatik, Shan Gay aldizkariaren Saria (2002); Confesiones de mujeres de 30 lanagatik, emakumezko antzerki aktore onenari Zilarrezko Fotograma Saria (2002); Siete Vidas telesailagatik,, LesCaiCineMad '03 Festibalean emakumezko aktore onenari Saria (2003); Confesiones de mujeres de 30 lanagatik, Telón de Oro Chivas Saria (2004) edo ta Nunca estuviste tan adorable lanagatik, emakumezko antzerki aktore onenari Zilarrezko Fotograma Saria (2008), besteak beste.



  • José María Tuduriren Crónica de la Guerra Carlista-Karlistadaren Kronika (1988)
  • Álvaro Sáenz de Herediaren El robobo de la jojoya (1992)
  • Rafael Moleónen Tretas de mujer de (1992)
  • Pedro Almodovarren Kika (1993)
  • Mario Camusen Amor propio (1994)
  • Juan Pianzasen La leyenda de la doncella (1994)
  • Ernesto del Rioren Hotel y domicilio (1994)
  • Antonio del Realen Los hombres siempre mienten (1994)
  • Jaime Chavarriren Las cosas del querer II (1994)
  • Jose Luis Acostaren Gimlet (1995)
  • Iñaki Peñafielen La boutique del llanto (CM, 1995)
  • Eva Lesmesen Pon un hombre en tu vida (1995)
  • Mireia Rosen La Monyos (1996)
  • Antonio del Realen Corazón loco (1996)
  • Pilar Miroren Tu nombre envenena mis sueños (1996)
  • Juan Carlos Fresnadilloren Esposados (1996)
  • Pedro Costaren El crimen del Cine Oriente (1997) ("El Mundo" Euskal Zineari sarien VI. Edizioan Aktoresa Hoberenari Saria)
  • Antonio del Real-en , Miguel Bardemen La mujer más fea del mundo (1999)
  • Antonio del Realen Y decirte alguna estupidez, por ejemplo, te quiero (2000)
  • Javier Maquaren Carne de gallina (2001)
  • Gerardo Fernández Llanaren Bilbao: 700 años de Arquitectura (2001)
  • Jose Luis Acostaren Historia de un búho (FLab, 2002)
  • Buscando a Nemo (2003, Doryren ahotsa)
  • Josetxo San Mateoren Atasco en la nacional (2007)
  • Eduard Boschen Ángeles S.A. (2007)
  • Michael Herbig-en El reino de los chiflados (2007, Sissi enperatrizaren ahotsa)
  • Miguel Perelló-ren 9 meses (2009)
  • Juan Galiñanes-en Holy Night! (2011)
  • Lolo Ricoren La bola de cristal (1987-1988)
  • Martes y Treceren Primera función (1989
  • Venga el 91 (1990)
  • Rafael Galanen A ver, a ver (1991)
  • Martes y Treceren El 92 cava con todo (1991)
  • Fernando Truebak zuzendutako El peor programa de la semana (1993)
  • Objetivo indiscreto (1992, Antonio Resinesekin aurkeztzailea)
  • En casa con Rafaella. (1993, Rafaella Carrarekin aurkeztzailea)
  • Tito Fernandezen Los ladrones van a la oficina (Antena 3, 1993-1995) (1993ko telebistako aktoresarik hoberenari Zilarrezko Fotogramak)
  • J.L. García Berlangaren Villarriba y Villabajo (TVE, 1994)
  • Lorenzo Zaragoza y Belén Molineroren Menos Lobos
  • José M. Armánen Habitación 503
  • Ricardo Luciaren Primera función
  • Javier Elorrietaren Contigo pan y cebolla (1997)
  • Jose Luis Morenoren Mira quien viene esta noche (aurkeztzailea)
  • Robert Youngen El flechazo (aurkeztzailea)
  • Hermanas (Tele 5, 1998)
  • Un país maravilloso (aurkeztzailea)
  • Camino de Santiago (Antena 3ren serie txikia, 1999)
  • Azucena Rodríguezen Condenadas a entenderse (Antena 3, 1999)
  • Siete vidas (Tele 5, 2000-2006)
  • El club de la comedia (2001-2006)
  • Tito Fernándezen Nuestro ayer
  • Aida (Tele 5, 2005)
  • La familia Mata (Antena 3, 2007-2009)
  • El club del chiste (2010-2011), aurkezle nahiz txiste kontalaria
  • Mucho que perder, poco que ganar (2011), aurkezlea
  • Stamos okupa2 (2012)
  • Esposa2 (2013)
  • Las troyanas (1984)
  • Maribel y la extraña familia (1989)
  • El lunático (1992)
  • Los gatos (1992)
  • Frankie y Johnny en el Clair de Lune (1997)
  • Androcles y el león (1998)
  • Un día cualquiera (1998)
  • Confesiones de mujeres de 30 (2002-2003)
  • Nunca estuviste tan adorable (2008)
  • Sexos (2009-2011) Pepón Nieto eta Neus Sanz-ekin
  • Lastres (2013) Ana Fernández eta Marta Belenguer-ekin
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.