Pintoreak

Zuloaga Estringana, Juan Ramón

Pintore gipuzkoarra. 1884an Donostian jaioa, Segovian hil zen 1968an.

Daniel Zuloagaren semea zen, eta aitarekin batera ikasi zuen zeramikari, eskultore eta margolari gisa. Argentinan bizi izan zen, zeramika irakaslea izan zen Mar del Platan eta erakusketak egin zituen bertan, batez ere Flores Kaperotxipi pintoreak Platako hirian zuen estudioan. Bere lanen artean Capea en el castillo de Turégano, La Trilla eta El río Eresma (Segovia) nabarmentzen dira.