Kimikariak

Mijangos Ugarte, María del Carmen

Kimikaria. Carmen Mijangos Bilbon jaio zen 1949an.

Leioako Zientzien Fakultateko (EHU) Kimika lizentziatua da (lehen promozioa). Egun, ikerketako irakaslea da Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren (CSIC) Polimeroen Zientzia eta Teknologiaren Institutuan (Madril). Bertan, Kimika Makromolekularreko departamentuko "Polimeroen nanoegituraketa, gelifikazioa eta aldaketa" ikerketa-taldea zuzentzen du.

175 testu baino gehiago argitaratu ditu, gehienak eragin handiko aldizkarietan, eta Doktoretzako, Master Europarreko eta bestelako Diplometako 20 tesi gainbegiratu ditu. 35 ikerketa-proiekturen liderra izan da; horietatik 9 proiektu europarrak ziren eta 10 enpresa multinazionalekin egindako ikerketa kontratuak. 4 patente sortu ditu.

Hainbat hitzaldi ematera gonbidatua izan da, nazioarteko kongresuak antolatu ditu eta International Advisory Comites-eko kide izan da 70 aldi baino gehiagotan. Gainera, nazioarteko biltzarretan ahozko 50 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu eta 30 ikastaro eman ditu Europako eta Latinoamerikako Unibertsitatetan irakasle gonbidatu bezala.

Nazioko eta nazioarteko ikastetxetan egonaldiak egin ditu: 2 urte Lyon eta Strasbourgeko CNRSetan, Urte 1 EHUn eta urte bat eta hiru hilabete Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan.

Nazioarteko hainbat Batzordeko kide da, hala nola, NSF (USA), ESF(UE), ILL(Grenoble, Frantzia) eta beste batzuk. Era berean, CSIC-ko Etika Batzordearen kide da kontseilu hori sortu zenetik (2008).

Bestetik, Carmen Mijangos CSIC-aren Materialen Zientzia eta Teknologia alorreko koordinatzailea izan zen 2004ko urritik 2008ko ekaina bitartean, Zientzia eta Teknologia ministerioaren Materialen Programa Nazionalaren kudeatzailea (2000ko urritik 2003ko urrira bitartean), Polimeroen Zientzia eta Teknologiaren Institutuaren zuzendaria (CSIC), Plásticos Modernos aldizkariaren zuzendaria eta Polimeroen Zientzia eta Teknologiaren Masterraren zuzendaria.

Sariak eta esker onak: CSIC-aren Etika Batzordearen kidea, 2008-; Zientzialarien Elkarte Espainiarraren Ohorezko Plaka (2004) Polimeroen alorrean egindako ikerketengatik eta sektoreko enpresei emandako aholkularitza zientifiko-teknikoagatik.

Lehen Ciencia en Acción saria jaso zuen 2008an Nuevos materiales en la sociedad del siglo XXI lanagatik.

Carmen Mijangos-ek Euskadin bere jarduera profesionalarekin jarraitzen du bere familia osoa bezala.