Marinelak

urdaneta, Andres de

Urdanetak egin zuen aurkikuntza ulertu nahi badugu, garai hartako datu batzuk izan behar ditugu kontuan.



Lehenengoa bi potentzien artean bizi zuten lehia bortitza da; Portugal eta Espainia (Gaztela, hasiera batean) Asiarekiko merkataritza harremanak zabaltzeko ibilbide berrien bila zebiltzan eta nabigatzaile portugesak eta espainiarrak lasterketa bizian hasi ziren itsasoan Espezietako uharteetara aurrena nor iritsiko.

Kristobal Kolon Gaztelara iritsi eta berehala, Errege-Erregina Katolikoek, Portugaleko Joan II.a itsas espedizioak Amerikarantz bidali nahian zebilela ikusita, Alejandro VI.a Aita Santuari Mundu Berriko lurraldeen konkista Espainiako erresumaren alde kontsakratzea eskatu zioten, eta, horrez gain, Mendebaldeko bidea jarraituz deskubrituko ziren lur berrien gaineko eskubide esklusiboa Espainiari ematea.

Horri erantzunez, Alejandro VI.a Aita Santuak hiru bulda eman zituen 1493an.

  • 1. Lehenengoan, Aita Santuak Mendebaldeko uharteetatik nabigatzeko eskubidea eman zion Gaztelako koroari.
  • 2. Bigarrenean, Aita Santuak Errege-Erregina Katolikoei eta haien oinordekoei dohaintzan eman zien Mendebaldeko bideari jarraituz deskubritutako Ozeano Bareko Indiak, uharteak eta lur ugari.
  • 3. Hirugarren buldan, Ekialdeko Indiak, Mendebaldea eta Eguerdia izenarekin ezagutzen zen guztia eman zien, baldin eta 1492 baino lehen beste printze kristauren batek ez bazuen okupatu, behintzat.

Portugaleko erregea ez zegoen konforme Alejandro VI.aren buldarekin eta Tordesillaseko Ituna izenpetu zuten 1494an. Horren arabera, Aita Santuak finkatutako mugako marra berretsi zuten, baina Cabo Verdeko uharteetatik 370 legoa mendebalderago. Itun honen arabera, mundua bi erditan banatu zuten, eta marra horretatik mendebaldera deskubrituko ziren lurraldeak Gaztelarenak izango ziren, eta ekialdeko lurraldeak, berriz, Portugalenak. Kontuan izan behar dugu, garai honetan banatzen dutena Ozeano Atlantikoa dela, ez baita oraindik Ozeano Barea ezagutzen.

Hasieran itun honek bi erresumen indarrak orekatzea lortu zuen, baina Espainiako ontziak Ozeano Barea zeharkatzen hasi zirenean eta Moluka uharteetara iritsi zirenean, espainiarren eta portugesen arteko liskarrak berriro piztu ziren, bi erresumek bere egin nahi baitzituzten uharte horiek.Zenbait urtetako borroken ondoren, 1529ko apirilaren 21ean Zaragozako Ituna deritzona izenpetu zuten bi erresumek. Itun horren arabera, beti diru faltan zebilen Karlos I.ak 350.000 dukat urreren truke Portugali Moluka uharteen gainean izan zitzakeen eskubideak saldu zizkion. Era honetan, Portugalek uharteetako espeziak merkaturatzeko, hitzarmenak egiteko eta itsaso haietatik nabigatzeko eskubide esklusiboa eskuratu zituen; Espainia, berriz, handik aurrera Moluketatik ekialdera deskubrituko zituen lurrak eta uharteak populatzen, kristautzen eta gobernatzen ahaleginduko zen. Hala eta guztiz ere, Espainiak Filipinak konkistatu zituen Portugalekin liskar handirik sortu gabe, agian uharte horiek espeziarik ez zutelako.

Moluka uharteetarako bidearen erdian, Ameriketako kontinentea aurkitu zuten eta, ordutik aurrera, Gaztelako erregeak kontinente hartako kostaldea esploratzeari ekin zion. 1513an, Vasco Nuñez de Balboak Hegoaldeko Itsasoa aurkitu zuen, gerora Ozeano Barea izango zena. Une horretatik aurrera, Espainiako monarkiak Moluketarako bidea arakatzeari ekin zion berriz ere, eta hainbat espedizio antolatu zituen XVI. mendean zehar:

  • Magallanes-Elkanoren espedizioa (1519-1522), mundua lehen aldiz inguratu zuena.
  • Andres Niñoren espedizioa (1521); Panamatik Moluketara bidean abiatu eta itsasoan betirako galdu zena.
  • Garcia Jofre de Loaisak (1525-1537) Moluka uharteetara egindako espedizioa; Andres Urdanetak parte hartu zuen bertan. Porrota izan zen, itzultzeko bidea ez zuelako aurkitu, baina Urdanetak asko ikasi zuen etorkizunean egingo zuen aurkikuntzarako.
  • Alvaro Saavedraren espedizioa (1527-1529). Hernan Cortesek Florida ontzian bidali zuen Loaisaren espedizio malapartatuari laguntzeko. Moluketan Urdanetarekin egon zen. Saiatu zen itzultzen, baina ezin izan zuen.
  • Hernando Grijalvaren espedizioa (1537).
  • Ruy Lopez de Villalobosek Filipinetara egindako espedizioa (1542-1548). 1543an itzultzeko bidea bilatzen saiatu zen, baina porrot egin zuen. Hala ere, bere ustez bidea iparralderago izan behar duela esaten du. Bigarren saioa Iñigo Ortiz de Retes marinel arabarrak egin zuen. Hegoalderagoko bide bat hartu zuen, baina porrot egin zuen berriz ere, Ginea Berria topatu zuen eta.
  • Migel Lopez Legazpiren espedizioa (1564-1566). Filipinetako irlek ez zuten espezia asko; kanela bakarrik; eta merkataritzarako ere ez zuen balio handirik. Baina, espedizio honetan, Urdanetak itzulerako bidaia egin zuen lehen aldiz, itzulbidaia, eta horrek dena aldatuko du.
  • Alvaro Mendañaren lehenengo espedizioa (1567-1569); Salomon uharteak aurkitu zituen.
  • Alvaro Mendañaren bigarren espedizioa (1595-1596); Markesa uharteak aurkitu zituen.

Munduaren jabe egiteko lasterketa honetan, Magallanes Sanlucar de Barramedatik atera zen 1519ko irailaren 20an eta amerikar kontinentea hegoaldetik zeharkatzeko helburua zuen Moluketara iritsi nahian. Baina 1521eko apirilaren 27an, Filipinetako irla batean bertako indigenekin izandako liskar batean Magallanes hil egin zen eta "Victoria"ren kapitain Elkano izendatu zuten; agindu ziotena obedituz, getariarra, Tidore irlatik 1521eko abenduaren 21ean irten eta gero, Espainiara itzuli zen mendebaldeko bidetik. 1522ko irailaren 6an iritsi zen Elkano Sanlucar de Barramedara. 216 gizon geratu ziren bidean eta 18 marinel itzuli ziren soilik, baina, munduari lehenengo bira emateaz gain, altxor izugarria ekarri zuten: 25.000 dukaten baloratutako iltzea zetorren Victoria naoan eta Espezien irletara joateko gogoa berpiztu zen.

Elkano iritsi aurretik, Karlos I.ak, Espainiako erregeak, bidaia honen berririk izan gabe, Moluketara joango zen espedizio berri bat bidaltzea erabaki zuen. Andres Niño izango zen buru eta 1520ko irailean Panamatik irten eta ozeanoan galdu zen, inoiz bere paraderoa jakin gabe gaudelarik.

Elkano iritsi eta berehala, Karlos I.ak Garcia Jofre de Loaisari Ozeano Barea zeharkatuko zuen espedizio berri bat antolatzeko agindu zion eta Elkano izango zen pilotu nagusi. Bidaia honetan Elkanok 17 urteko asistente bat eraman zuen, Ordiziako Andres Urdaneta. Sancti-Spiritus itsasontzian bidaiatuko zuen, Elkanoren agindupean.

Andres Urdaneta Alfontso X.a Jakintsuak 1256an sortutako Ordizian jaio zen 1508 inguruan eta Espainia Berrian (Mexikon) aurkitu zuen heriotza 1568an. Aita Joan Otxoa Urdaneta zen eta ama, berriz, Grazia Zerain. Aita Ordiziako alkate izan zen 1511. urtean, behintzat -1512an Ordizia erre zuen sute ikaragarriak gehiago jakitea galarazten digu- eta amaren aldetik, burdinolen sektorearekin zerikusia zuen familia batekoa zen, eta Legazpiren ahaide zela uste da. Betidanik entzun dugu Urdaneta Oiangu baserrian jaio zela, baina datu hau ez dago baieztatuta eta gaur egungo ikerketa batzuk bere jaiotetxea hirigunean kokatzen digute.

Egia esan, gutxi dakigu bere haurtzaroaz, bere zaletasunaren jatorriaz eta 1525eraino denboraldi ilun bat da bere bizitza. Ez dakigu non eta nola hezia izan zen, baina badakigu 17 urterekin ontziratu zenean, idazkera zaindua zuela eta erraztasun handia erakusten du lan horretan. Mutikoaren behaketa dohain apartak eta oroimen bikaina ere suma ditzakegu bere idatzietan. Elebiduna zela ere garbi ikusten da: gaztelaniaz idazten du, baina euskaraz pentsatzen du. Ezingo genuke bere idatzia ondo ulertu, euskarara jo gabe, euskararen joskera sintaktikoak eta lokuzioak erabiltzen baititu erruz.

Marinel, esploratzaile, kosmografo eta agustindarren ordenako fraide, ospe izugarria hartu zuen bere garaian "itzulbidaia" deritzonak (Ruta de Urdaneta edo Tornaviaje), hau da, Filipinetatik Espainia Berrira (Mexikora) itzultzeko ibilbideak, Ozeano Barea zeharkatuz.

1525ean 17 urte zituen eta Garcia Jofre de Loaisak Moluketara eginiko espedizioan laguntzaile gisa ontziratu zen, Elkanorekin batera, Sancti Spiritus itsasontzian. Magallanes itsasartean ontzia hondoratu egin zitzaien eta, zenbait egun lehorrean egin ondoren, atzetik zetozen ontzietan sartu beharra izan zuten. Bidaia penagarri hartan Garcia Jofre de Loaisa, Elkano bera eta beste buruzagi batzuk hiltzen joan ziren (Loaisa 1526ko ekainaren 30ean hil zen. Elkano, berriz, 1526ko abuztuaren 4an). Elkanoren testamentua sinatu zuen lekuko bat bera izan zen eta, grafiari erreparatuz, agian testamentu osoaren idazlea ere Urdaneta izan daitekeela pentsa daiteke.

Sufrimenduz beteriko bidaiaren ondoren, Moluketara iritsi ziren (7 ontzi irten ziren eta bakarra iritsi zen) eta Tidore uhartean gotorlekua eraiki zuten. Gaztela eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera (Tordesillaseko Ituna), hura portugaldarrei zegokien lurra zen eta, arrazoi horrexegatik, portugaldarren espedizioari eraso eta ontziak suntsitu egin zizkieten; borrokek luzaro iraun zuten eta Urdaneta larri zauritu zuten. 1529an, bakea sinatu zutenean, Karlos I.ak, Espainiako erregeak, Molukak Portugalen esku utzi zituen eta Urdaneta eta beste guztiak itzuli beharrean izan ziren. 1534an gaude eta Urdanetak 26 urte ditu.

Euskalduna eta bere kideak 1535eko otsailaren 15ean abiatu ziren eta 1536ko ekainaren 26an heldu ziren Lisboara. Bertara iritsi bezain laster, portugaldarrek zeramatzan agiri guztiak konfiskatu zizkioten. Espainiako enbaxadorearen aginduari jarraituz, Portugaletik alde egin zuen atxilotua izango zen beldur eta, ahal izan zuen bezain laster, Urdanetak mapak berregin zituen Moluketarako bidea markatuz eta memoria bat ere idatzi zuen, bidaia ahalik eta hobetoen kontatuz eta etorkizunerako aukerak gomendatuz.

1537an Espainiara itzuli zenean, irla horien memoria entregatu zion Karlos I.ari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez. 11 urte zeramatzan etxetik kanpo.

Urdaneta Espainia Berrira (Mexikora) joan eta agustindarren komentuan sartu zen 1553an (45 urte zituen). Antza, hemen ezagutuko zuen Migel Lopez Legazpi, beranduago elkarlanean ikusiko duguna.

Urdaneta, ikerketa ezberdinak egiteaz gain, fraide lanetan zebilen, baina bere ospea ez zen itzali eta Espainiako errege berriaren belarrietaraino iritsi zen. 1559an Filipe II.ak idatzi zion (Ikus 7.1. eranskina), Velasco erregeordeari Moluketarainoko espedizio bat antolatzeko agindua eman ziola esanez eta Urdanetaren beharra zuela. Espainia Berrirako (Mexikorako) espedizioek porrot egiten zutela ikusirik, baiezko erantzuna eman zion Filipe II.ari (Ikus 7.2. eranskina). Erregeak bazekien, Tordesillaseko Itunaren arabera, Filipinak Portugalen mugapean zeudela, baina bazekien, aldi berean, Filipinetan ez zegoela portugaldarrik. Urrutiko irla haiek menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko, beharrezkoa zen, Ozeano Baretik Espainia Berrirainoko (Mexikorainoko) itzulerako bide bat aurkitzea eta, horrela, portugaldarren bidea erabili beharrik ez izatea. Aurreko itzulbidaia aurkitzeko bost saiakerek kale egin zuten eta Urdanetak itxaropen pixka bat eskaintzen zuen erronka hartan.

1564ko azaroaren 21ean abiatu zen Navidad portutik (56 urte). Bere ezagutza zientifikoen kontuan hartuta, Urdanetak berak diseinatuko zuen bidaia eta bere lagun Legazpi izango zuen buru. Azkenean, Filipinetara iritsi ziren. Joanak ez zuen inongo misteriorik eta aurrez egina zegoen; etorrian zegoen kakoa!.

Filipinetan behin betiko kokalekua finkatu ondoren, Espainia Berriarekin lotuko zuen bide egonkorra aurkitzea besterik ez zen geratzen: itzulbidaia. Legazpi artxipelagoan gelditu zen bitartean, Urdanetak ekialderantz bidaiatuz itzultzeko bide bat aurkitzeari ekin zion. 1565eko ekainaren 1ean bide berri horretatik abiatu zen, Filipinetako San Migueletik, eta, lehendik eginiko mapei esker, Acapulcora iritsi zen urriaren 8an, 4 hilabetetan gutxi gorabehera 20.000 kilometro egin ondoren.

Iritsi zenean, Urdanetak zera jakin zuen: Alonso de Arellano, bere tripulazio kide izan zenak, aurrea hartu zion eta, Urdanetak esplikatutako bidea jarraituz, abuztuan iritsi zen Navidad portura. Hala ere, Arellanok berri gutxi idatzi zuen eta zenbaitzuk fede txarreko ekintza kontsideratu zuten, batez ere, epaiketa prozesua egin zitzaionean, desertatu zuelako. Hau guztiagatik eman zitzaion Ruta de Urdaneta izena eta XVI eta XVII. mendeetan, eta, batez ere, Acapulco-Manila-Acapulco bidaia urtero egingo zuten galeoi espainiarrek bide hau erabili zuten behin eta berriro.

Urdaneta Espainia Berriko (Mexikoko) agustindarren komentura erretiratu zen. 60 urte zituen 1568ko ekainaren 3an hil zenean.

Urdanetaren informe teknikoak erabakiorrak izan ziren bere garaian Ozeano Barean egin ziren aurkikuntzetan eta, bereziki, Filipinetako asentamenduan. Berak eraman zuen haraino Legazpiren espedizioa eta berak aurkitu zuen itzulbidaia. Gainera XV. mendean fenomeno meteorologikoen eta itsaslasterren garrantziaz jabetu zen eta nabigazioaren garapenean ezin dugu bere izena ahaztu.

Gaur egun ere emaitza sozioekonomikoak nabarmenak dira.

Itsasgizon honek bi espedizio handitan hartu zuen parte:

- Loaisaren Espedizioa (1525-1537).

- Legazpiren Espedizioa (1564-1566).

Bigarren espedizio honetan Andres Urdanetak mundu mailako ospea lortu zuen, Ekialdeko Indietatik Ameriketarantz itzultzeko eta Ozeano Barea ekialderantz gurutzatzen duen biderik azkarrena eta ziurrena aurkitu zuelako.

Urdanetaren aurkikuntzaren garrantzia ulertzeko garai hartan espeziak zuten balioa ezagutu behar dugu: azukre kainabera, iltze, intxaur muskatu, aloe, piperra, kanela, jengibrea eta abar; erruz erabiltzen ziren botikak egiteko, janariak gozatzeko edo haragiaren ustel gustua ezkutatzeko ere bai.

Andres Urdanetak Indietarako joan-etorrien arazoa konpondu zuen eta Asia eta Amerikaren arteko harreman komertzialak ireki zituen.

Itsas espedizio hau Espainiak bidali zuen eta Espezieria edo Molukak hartu eta kolonizatzeko helburuz antolatu zen. Espainiako Karlos I.ak agindu zuen, Gaztela eta Portugalen artean piztutako lehian aurre hartu nahian eta balio ekonomiko handia zuten Moluka uharteak bere inperioari eransteko asmoz. Gaztelako Koroaren iniziatiba izan bazen ere, akzio bidez finantzatu zen neurri handi batean eta galiziar, alemaniar, euskaldun eta abarrek hartu zuten parte. Tordesillaseko itunak zioena zalantzan jarriz, militar mordoa ikusten dugu espedizioan eta ondorenean egingo zen kargu banaketa ere zehaztuta dago.

Helburu estrategiko eta ekonomikoak bultzatu zuten, uharte haietan espezia ugari ekoizten baitzen: iltzea, piperra, kanela eta intxaur muskatua.

Agintea Garcia Jofre de Loaisaren esku utzi zen eta Moluketako gobernadore ere izendatu zuten. Elkanok bazituen merezimenduak, Magallanesen espedizioa berak ekarri baitzuen bueltan, baina Loaisa noblea zen eta berari egokitu zitzaion agintea. Elkanok Sancti Spiritus itsasontzia gobernatu zuen, eta Urdaneta, berriz, 17 urteko gaztetxoa izanik, itsasmutil edo morroi gisa ontziratuko zela uste izan da, baina badirudi ez zuela horrelako lanik egin. Urdanetaren idatzietan Elkanoren erabakien kritika zehatza ikus dezakegu, arrazoi emanez hainbatetan, baina baita desadostasun osoa erakutsiz ere beste zenbaitetan. Gainera, Elkano hil zorian zegoenean, bere testamentuan lekuko gisa sinatu zuen Urdanetak eta berehala hartu zituen bere gain hainbat erantzukizun. Honek guztiak Urdaneta morroi gisa joan zen ideia alboratzera bultzatzen gaitu.

1525eko abuztuaren 24an (Hainbat iturrik 1524. urtea aipatzen du!) Coruñako portutik Bizkaian eta Coruñan egindako 7 itsasontzi irten ziren:

  • 1. Santa Maria de la Victoria, Garcia Jofre de Loaisaren agindupean.
  • 2. Sancti Spiritus, Juan Sebastian Elkanoren agindupean.
  • 3. Anunciada.
  • 4. San Gabriel.
  • 5. Santa Maria del Parral.
  • 6. San Lesmes, Francisco de Hocesen agindupean eta
  • 7. Santiago.

146 gizon itsasoratu ziren, haietako batzuk Elkanoren aurreko abenturan izandakoak. Rodrigo de Triana ere bertan zen, Kolonen lehenengo bidaian Tierra!!!!!! garrasia egin zuena.

Espedizioak arazo ugari izan zuen eta 3 ontzi Magallanes itsasartea ezin pasaturik geratu ziren. Ozeano Barean sartu eta 6 egunetara, berriz, 1526ko ekainaren 1ean, San Lesmes karabela galdu zuten.

"En esta isla se pescó un pescado en la nao Capitana muy fermoso que llaman picuda y el capitán general convidó algunos de los capitanes e oficiales del Rey y todos los que comieron de la picuda cayeron malos de cámaras que se iban sin sentir que pensamos que murieran enpero quiso nuestro criador qu guarescieron todos."

Oker zegoen Urdaneta, ordea, eta mal de camaras delakoak, kalte larriak eragin zizkien; 1526ko uztailaren 30ean Jofre de Loaisa hil zen eta abuztuaren 4an, berriz, Elkano. Urdaneta gero eta ardura gehiago joan zen hartzen bere gain. 7 ontzi haietatik, Santa Maria de la Victoria bakarrik iritsi zen Lapurren Irletara (gaur Marianas Irlak). 1526ko irailaren 5a zen. Galiziar batekin egin zuten topo, Gonzalo de Vigorekin, Magallanes-Elkano espedizioko kide izan zen eta, Gonzalez Gomez de Espinosarekin desertatu ondoren, ekialderantz bidaiatuz, Ameriketara iritsi nahian zebilen. Urdanetaren ondoan jarraitu zuen penintsulara itzuli arte, eta hizkuntza, ohitura eta irla haiek eskain zezaketen aukeraz asko irakatsi zion ordiziarrari.

Urriaren 2an Mindanao irlara iritsi ziren (Filipinak), urriaren 22an, Celebes irletara eta urriaren 29an, Moluketara (Gilolo irlara). Moluketan, espedizioak portugaldarrei aurre egin beharra izan zion eta gotor leku bat eraiki zuten horretarako Tidoren. Magallanes eta Elkanoren heriotzen ondoren, Salazarren aginduetara jarraitu zuen espedizioak hau hil zen arte. Orduan, Elgoibarreko Karkizano izan zen buruzagi berria, baina honek ere ez zuen asko iraungo eta Tidoren hilko zen 1927ko uztailaren 12an.

1528ko martxoaren 27an, Hernan Cortesek bidalitako Florida bukea iritsi zen Saavedra agintean zuelarik eta enperadorearen espedizioari lagundu nahian. Urte asko eman zuten Tidoren borrokan eta Urdanetak diplomazialari, estratega eta behatzaile dohainak erakutsi zituen. Hortxe, Asiako nabigatzaileekin harremanak izan ondoren, eskuratu zituen 1565eko itzulerako bidaiarako erabakiorrak izango ziren bertako nabigazioaren eta klimaren inguruko ezaupideak. Montzoiak kontran izanez gero, ez zegoen zer eginik eta Urdanetak ekainean irten beharko litzatekeela eta iparralderantz azpimarratzen du. Baina, zoritxarrez, portugaldarren eskuetan erori ziren eta, bat-batean, zera jakin zuten: Karlos I.ak bakea sinatu zuela (1529ko Zaragozako Ituna) eta Molukak Portugalenak zirela berriro. 1536an iritsi ziren Lisboara bizirik jarraitzen zuten 24 marinelak. Baziren 11 urte, 1525an irten zirenetik.

Lehenengo urteetan, Urdanetak asko idatzi zuen eta zehatz-mehatz kontatzen dizkigu bidaiaren gorabeherak; 1528tik aurrera, berriz, gero eta epe luzeagoa pasatzen da idatzi batetik bestera. 1530 eta 1532 arteko idatzirik ez dugu aurkitu eta, geroxeago, 1534. urtea ere berririk gabe geratu zaigu. Zer egin ote zuen tarte horretan? Zergatik isiltasun hori?

1532. urtea zen Gaztelako 27 edo 28 gizon haiek Zaragozako Itunaren berri izan zutenean (1529ko urriaren 22an sinatu zena); itun horren arabera, Espainiako Karlos I.ak Portugali saldu zizkion paraje haren gaineko eskubideak. Ez zegoen zer eginik han eta gaztelauek portugaldarrekin itzulera negoziatu beharrean ikusi ziren. 1535eko otsailaren 15ean abiatu eta 1536ko ekainaren 26an iritsi ziren Lisboara Andres Urdaneta eta Moluketan izandako alaba. Eskuartean zuen dokumentazio guztia konfiskatu zioten portugaldarrek eta, Urdanetak protestatzeko intentzioa bazuen ere, alde egitea komenigarriagoa zela gomendatu zion Gaztelako enbaxadoreak.

Ahal izan zuen bezain pronto, Urdanetak mapak berregin zituen Moluketarako bidea markatuz eta, 1537ko otsailaren 26an, Espainiara itzuli zenean, irla horien memoria entregatu zion Karlos I.ari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez; kontakizun honetan ederki islatzen dira euskaldunaren behaketa-dohainak, uharteen ezagutza sakona eta haien etekinekiko interesa. Noizbait alabaren bila joango zen, agian, Grazia Urdaneta osaba Otxoarekin hazi baitzen, Andresen anaia zaharrenarekin, alegia, eta Ordiziara ezkonduko zen Lope Ayçagarekin 8 seme-alaba izanez. Andres Espainia Berrira (Mexikora) joan eta agustindarren komentuan sartu zen 1553an. 45 urte zituen eta, garai hartan gutxi gorabehera ezkondu zen Ordizian euskaldunak munduaren beste aldetik ekarri zuen alaba. Komentuko liburutegi aberats hartan imajinatzen dugu, errezo eta ikerketak tartekatuz, Filipe II.ak, Karlos I.aren semeak, idazten dion arte (Ikus 7.1. eranskina); osatu behar duen Moluketarako espedizio berrian parte hartzeko eskatuko dio erregeak eta horrela egingo du Urdanetak. Ondo dakigun bezala, Loaisaren bidaian ikasitakoa ez zen alferrik izango.

Coruñatik irten ziren 1525eko uztailaren 24an eta Brasileko kostan zebiltzan azaroan. Hau idatzi zuen gure Urdanetak:

"Había mucha pesquería, é cada dia viamos una cosa ó pesquería la más fermosa de ver que jamás se vió; y es que hay unos peces, mayores que sardinas los cuales se llaman voladores, por respecto que vuelan como aves en aire, bien un tiro de pasamuro; que tienen alas como casi de murciélago, aunque son de pescado; y éstos vuelan y andas á manadas. y así hay otros pescados tan grandes como toninas que se llaman albacoras, las cuales saltan fuera del agua bien longura de media nao y éstas siguen a los voladores, así dejado del agua, como en el aire, que muchas veces viamos que yendo volando los tristes de los voladores, saltando en el aire las albacoras los apañaban. E así mesmo hay una aves que se llaman rabihorcadas, las cuales se mantienen de los peces voladores que caçan en el aire; que muchas veces los voladores, aquejados de las albacoras y de otros pescados que les siguen, por guareçerse vuelan donde topan luego con las rabihorcadas, e apañan de ellas; de manera que, ó de los unos ó de los otros siempre corren voladores á dar dentro en la nao; y como tocaban en seco, no se podían levantar, y así los apañabamos.".

Sancti Spiritus hondoratu egin zen eta astebete beranduago, Magallanes Itsasartea gertu zutelarik, 1526ko urtarrilaren 21ean, Elkanok espedizio bat bidali zuen itsasoan galdutakoak jasotzearren. Urdanetaren agindupean joan zen espedizio hau. Agindua betez, Urdanetak eta 6 soldaduk lur hartu zuten eta berehala indigenaz inguratuta ikusi zuten bere burua. Janaria eta edaria eskatzen zieten eta esploratzaileek ezer ez zutenez, abandonatu egin zituzten. Egarriak asko penatu zituen eta Urdaneta bere pixa edateraino iritsi zen. Azkenean ura aurkitu zuten eta aran batzuk ere bai eta galdutakoak aurkitzea lortu zuten. Otsailaren 5ean denak Elkanorengana itzuli ziren.

Arrisku galantei aurre egin beharrean izan ziren eta 1527ko martxoaren 27an gertatutakoa da adibidea. Portugaldarren aurka ari ziren eta hauek alde egitea lortu zuten. Ezin harrapatu eta, azken kainonazoa bota eta, Tidorera itzultzea erabaki zuten. Zorte txarra, ordea, bolborak su hartu baitzuen. Izugarrizko eztanda izan zen eta Urdanetak, sutan, bere burua uretara bota zuen. Hau dena gutxi balitz, uretatik ateratzekoan, portugaldarrak espainiarren arazoez jabetu eta jazartzen hasi zirela konturatu zen. Urdanetaren hitzetan, Giloloko indigenak jaso zuten gure marinela, erabat erreta, eta 20 bat egun zaindu zuten. Sekula kenduko ez zitzaizkion markak geratuko zitzaizkion aurpegian.

"mucho me ayudó este día el buen nadar, yo iba muy quemado de manera que estuve bien, veinte días sin salir de una casa de los indios de Gilolo".

Bai portugaldarrek eta bai espainiarrek behin eta berriro hautsi zituzten bake itunak. Urdanetari buruzko kexak iritsi zitzaizkion jeneralari eta ordiziarra beregana joan zen Giloloko erregearen ilobarekin: Quichiltidore eta biak hitz egin zuten:

"Mira, señor: cuando los enemigos no tienen palabra, juramento ni vergüenza que los apremie a guardar lo que prometen, más segura es con ellos la guerra que la paz, por muchas prendas que ofrezcan. Mi rey, debajo de tu fe, hizo pregonar la paz, que le ha muerto sus vasallos; y con más justa causa se debería quejar de tí que de los portugueses; y tú fuiste el primer ofendido en el rompimiento de la tregua; y lo que el Rey y Urdaneta han hecho ha sido restituir la honra al Emperador ya ti, y no romper tregua, sino restaurar la ofensa, que, con tan poca vergüenza en las barbas del Rey, mi señor, y á su puerta se atrevieron de hacer, sobre seguro, á tu nación y á nosotros; lo cual no pudieran hacer sino con la confianza de la tregua. Por tanto, señor, el Rey os suplica que, aprobando y teniendo por bien lo que se ha hecho, hagáis mercedes á Urdaneta y á los demás castellanos que en Gilolo están, y te avisa que te guardes de gente que tan mal cumple su palabra; y, por muchas treguas que asientes, no se piensa confiar más, si el Rey de Ternate no le envía vivos los Capitanes que le mataron sus vasallos, rompiendo la tregua; y aún tú, señor, será bien que, de tu parte, pidas enmiendas, y las personas de los portugueses que en ellos se hallaron, pues Urdaneta los habló y sabe sus nombres" .

Horrela garbitu zen Urdanetaren izena.

Garcia Jofre de Loaisaren espedizioa itzuli eta gero, Urdaneta Espainia Berrian (Mexikon) egon zen 14 urtez (1538-1552). Pedro Alvaradok Espainia Berritik abiatuko zen espedizio berri batean laguntzeko eskatu zion eta, horretarako, Sevillan itsasoratu ziren 1538ko urriaren 16an, baina Espainia Berrira (Mexikora) iristerakoan, proiektua bertan behera geratu zen, Alvaradoren eta Mendoza erregeordearen arteko harremanak ez baitziren onak. Alvaradoren heriotzak Villalobosen esku utzi zuen espedizioa eta itzulerako bidaiaren saiakera berri honek huts egingo zuen berriro ere. Bitarte horretan Urdaneta agustindarren ordenan sartu zen 1553ko martxoaren 20an ziurrenik, 45 bat urte zituenean.

"Yo Fray Andrés de Urdaneta, hijo legítimo de Johan Ochoa de Urdaneta y de Doña Gracia de Cerain, difuntos, que Dios los tenga en su gloria, vecinos que fueron de Villafranca de Guipúzcoa, que es en los Reynos de España, hago profesión y prometo obediencia á Dios Todopoderoso y á la gloriosa Virgen Santa Maria su Madre y al glorioso nuestro padre Santo Agustín y á bos el venerable padre fray Augustín de Coruña, prior en este monesterio del nombre de Jesús de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín desta gran ciudad de Mexico en nombre y en vez del muy benerable padre prior general de los ermitaños de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín y de sus sucesores y de vibir sin propio y en castidad segund la Regla de nuestro glorioso padre Santo Augustín Asta la muerte, fecho en Mexico oy lunes la veynte dias del marzo de mill e quinientos e cincuenta e tres años. = Fr. Augustín de Coruña, prior.= Fray Diego de Vertavillo = Fray Andres de Urdaneta."

1560 arte hutsunea dugu albisteetan, baina badakigu Ozeano Barea zeharkatuz Ekialdeko Indietara joan eta etortzeko ideia ez zuela baztertu. Ardura handiko zereginak izan zituen Espainia Berrian (Mexikon), eta ez zituen nabigazioaren inguruko jarduerak baztertu, 1542an Cabrillok Kaliforniako kostaldera egindako espedizioaren porrota ikertzen adibidez. Garai horretako idatzi batean, Karibetik barrena egindako nabigazioa, zikloi tropikalak, dortoken ugalketa edo sukar tropikalen sendabidea aztertu zituen.

Velasco erregeordeari itzultzeko bide baten aukera bazegoela sartu zion buruan eta honek Filipe II.ari, Espainiako erregeari, idatzi zion, Urdaneta hurrengo espedizioan joateko komenientzia azpimarratuz:

"lo principal que en esta jornada se pretende es saber la buelta, pues la y da se sabe que se hace en breve tiempo".

Erregearen gustuko izan zen proposamena, baina Koroaren ahaleginak Filipinetara zuzendu behar zirela erabaki zuen. Filipe II.ak bazekien Tordesillaseko Itunaren arabera Filipinak Portugalen mugapean zeudela, baina bazekien era berean, irla haietan ez zegoela portugaldarrik. Baina Filipinak menperatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat finkatzeko ezinbestekoa zen itzulerako bide bat aurkitzea Ozeano Baretik Espainia Berriraino (Mexiko). Aurreko bost saiakerek kale egin zuten, eta, aurrez esan den bezala, Urdanetaren idatziek itxaropena piztu zioten erregeari.

Karlos I.ak Portugaleko erregearekin egindako itunaren arabera, bai Molukak eta bai handik 17ºtara zeuden irlen gaineko eskubideak Portugalenak ziren. Filipinak muga horien barnean zeuden. Dokumentazioan agertzen diren kontraesanek benetako helburua ezkutatzeko idatzi zirela pentsatzera eramaten gaituzte, portugaldarren mesfidantzak ez pizteko. Sekretua babestuz onartu zuten espedizioa, aurreko bidaietan galdutako marinelen bila joan behar zuen aitzakiaz.

Real Audiencia delakoak agindu zehatzak zituen emanak, espedizioaren buru Migel Lopez Legazpi izango zela eta Andres Urdanetak aukeratutako ontzian bidaiatuko zuela argituz. San Pedro aukeratu zuen eta hauek izan ziren ontziak:

  • 1. San Pedro.
  • 2. San Pablo.
  • 3. Patache San Juan.
  • 4. Patache San Lucas.
  • 5. eta San Pedrok zeraman fragata txiki bat.

Azken prestaketak egiten ari zirela, Velasco hil egin zen (1564ko uztailaren 31n) eta Valderramak hartu zuen bere ordea. Hala ere, 1564ko azaroaren 21ean atera ziren Navidad portutik, zendutako erregeordearen aginduen arabera. Lau egun beranduago, Legazpik Instrukzioa ireki zuen, 300 milatara ireki behar zen instrukzio hura. Helburua Filipinak ziren eta itzulbidaia ziurtatzea interesatzen zen.

Urdanetak proposatutako hiru aukeretatik bat jarraituz, biderik ekuatorialenean barrena nabigatu zuen. Bide hau ezaguna zen, Saavedrak eta Villalobosek dagoeneko joateko erabili baitzuten. Urdanetak garbi erakutsi zuen bere kalkuluak zehatzak zirela eta Ozeano Barea ondo ezagutzen zuela. 1565eko urtarrilaren 21ean Guam uhartea gertu zutela ohartarazi eta biharamunean begiztatu zuten; espedizioaren pilotuek, jada, Filipinetan zeudela uste zuten, baina otsailaren 13ra arte ez ziren bertara iritsiko.

Behin Filipinetan, bertako hainbat uharte esploratzen joan ziren, kokaleku egoki baten bila. 1565eko martxoaren 15ean, esplorazioekin jarraitzen zuten bitartean, Bohol-en ainguratu zuten, itzulerako bidaia egiteko erabiliko zuten San Pedro ontzia konpontzeko zur asko baitzegoen bertan.

Legazpik Cebu aukeratu zuen behin betiko kokaleku gisa eta apirilaren 27an joan zen hara. Dirudienez, Urdanetak Asiako hego-ekialdeko harreman-hizkuntza zen malaysieraz ondo hitz egiten zuen eta tokiko zenbait hizkuntza ere ezagutzen zituen, komunikazioa erraz bat mantentzea ahalbidetuz. Hizkuntza ezaupideak zituenez, ordiziarra izan zen lehena ontzitik jaisten bertakoekin negoziatzeko. Filipinetan eta Cebun behin betiko kokalekua finkatu eta gero, hasi ziren bada, helburu printzipala zena prestatzen: Espainia Berriranzko (Mexikoranzko) itzulera.

1565eko ekainaren 1ean irten ziren Espainia Berrirantz (Mexikorantz), Urdaneta eta berrehun bat pertsona, nabigazioaren historian garrantzi izugarria izango zuen aurkikuntza baten atzetik. Ordura arte egindako bidaiarik luzeena izango zen; 7.644 milia nabigatu zituzten bide ezezagun batetik. Bidaia garrantzitsu hau 18 urteko mutil baten agindupean eta 57 urteko fraide baten zuzendaritza teknikoaren menpe egin zen. Lehena, Legazpiren iloba Felipe Salcedo zen eta bigarrena, berriz, Andres Urdaneta. Ordiziarrak ematen zuen konfiantza erabakiorra izan zen garai hartan ausarkeria suizida hutsa izango zena ahalbidetuz.

Esan bezala, ekainaren 1ean San Pedro ontzia Cebutik abiatu zen, baina Ozeano Bareko benetako nabigazioa 9an hasi zen, San Bernardino itsasartetik ateratzean. Udako montzoiak bultzatuta, abuztuaren 14ra arte ipar-ekialdera nabigatu zuten Acapulcoraino eramango zituen Kuro-Shivo itsaslasterra bilatuz; 39ºko ipar-latitudea 170ºko mendebal-longitudean, 32º iparrera jaitsi, eta, irailaren 4an, 39º 30' iparraldera igo ziren berriz ere. Nabigazioa 'alferrik' luzatzen zuten bi 'mutur' horiek ere ez ziren ezustekoak izan: Urdanetak egiaztatu egin nahi zuen longitudea, garai hartan koordenatu menderaezina baitzen, baina Ozeano Barea zeharka gurutzatzeko ezinbestekoa.

Kalkuluekin bete-betean asmatu zuen ordiziarrak. Irailaren 18an Kaliforniako Santa Rosa uhartea begiztatu zuten, eta honenbestez amaitzen zuten Itzulbidaia, Ozeano Barea mendebaldetik ekialdera zeharkatuz egindako lehen bidaia. Eskifaia oso nekatuta zetorren, baina marinelak jateko eta edateko premia handirik gabe iritsi ziren. Egun hartatik aurrera, azkar jaitsi ziren kostaldetik Urdanetak hautatutako herriraino, Acapulcoraino, hain zuzen ere. Urriaren 8an porturatu ziren. Bost hilabete behar izan zituen Navidad izeneko portura iristeko eta, 8 egun barru, Acapulcora. Hemen ere, Urdanetaren hitzak ditugu bidaia argitzeko:

"A primero de Octubre llegamos en frente del puerto de la Navidad; é no queriendo entrar en él, pasamos al puerto de Acapulco, por ser muy mejor puerto, y estar muy más cerca de México que no el puerto de la Navidad con más de 45 leguas. Pasamos mucho trabajo á la vuelta Con tiempos contrarios y enfermedades. Murieron seis hombres hasta surgir en el puerto, y después de llegados á él otros cuatro, y más un indio de las islas de loS Ladrones que envió el General Con otros tres indios que envió de la isla de Zubu. Vino por capitán de la nao Felipe de Salcedo, nieto del General, el cual se hubo cuerdamente en su cargo...".

Espinosa pilotuak, berriz, hurrengoa dio:

"Lunes quando amanesció á 1º de Octubre, año del nacimiento de nuestro Señor y Salvador JesuChristo de 1565 años, amanescimos sobre el puerto de la Navidad, y á esta hora miré en mi carta y vide que había andado 1.892 leguas desdel puerto de Zubu fasta el puerto de la Navidad, y á esta hora me fuí el Capitán y le dige que á dónde mandaba que llevase el navío, porque estabamos sobre el puerto de la Navidad, y él me mandó que lo Ilebase al puerto de Acapulto y obedesci á su mandato, en que en la nao al presente no había más de diez hasta diez é ocho hombres que pudiesen trabajar, porque los demás estaban enfermos y otros diez y seis que se nos murieron. Allegamos á este puerto de Acapulco Lunes á 8 deste presente mes de Octubre con harto trabajo que traía toda la gente".

Acapulcora iritsi zirenean, Espainia Berriko (Mexikoko) Real Audienciak ohore handiz hartu zituen eta, ondoren, Espainiarantz bidali zuten Erregeari Itzulbidaiaren berri emateko.

Sanlucar de Barramedan lur hartu zuten eta 1566ko apirilean Filipe II.aren aurrean zegoen Valladoliden, mapak eta nabigazio liburuak erakutsiz.

Erregea informatu eta, 1566ko urriaren 8an Parecer del P. Andrés de Urdaneta agiria idatzi zuen; 1567ko udaberrian Espainia Berrira (Mexikora) itzuli zen eta 1568ko ekainaren 3an San Agustin komentuan hil zen.

Itzulbidaia aurkikuntza handi bat izan zen mundu guztian. Kuro-Shivo itsaslasterra jarraitzen zuen iparraldeko 42ºtako latitudean eta berehala konturatu ziren, Filipinak Espainiaren mende izateko eta Asia, Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz.

Nabigazio lerro bat ezarri zen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzean Manilako Galeoiaren garaia hasi zen, San Jeronimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, Filipinak eta Espainia Berriaren (Mexiko) arteko garraioa eginez mende batzuk iraun ondoren, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean.

Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guameraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Urdanetaren bidea edo Itzulbidaia jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Kaliforniaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora. Espainia Berriko (Mexikoko) urrea Txinako zetak eta portzelana garestiak erosteko erabili zuten eta tabakoa, kakaoa, artoa, kafea edo patata mexikarrak Filipinetara iritsi ziren. Onerako edo txarrerako, mundu globalizatuaren hasiera izan zen.

1565ean Andres Urdanetak egin zuen bidaia hura etekin handienetako bat eman zion inbertsioa izan zen errege espainiarrarentzat eta, materialak hemendik hara eta handik hona lekualdatzean, euskaldunak egin zuen aurkikuntzak gizarte ezberdinen arteko harremanen eta ohituren zabaltzea eta nahastea ekarri zuen.

Filipe II.ak Andres Urdanetari gutun hau idatzi zion. Bertan Moluketarako espedizioan joan dadin eskatzen dio, Don Luis de Velascok, Espainia Berriko (Mexikoko) erregeorde denak antolatuko duen espedizioan, hain zuzen ere (1559).

"El rey:
Devoto Padre Fray Andrés de Urdaneta, de la Orden de Sant Agustin: Yo he sido informado que VoS siendo seglar fuistes en la Armada de Loaysa y pasastes al estrecho de Magallanes ya la Esparcería, donde estovisteis ocho añoS en nuestro servicio. y porque ahora nos habemos encargado a D. Luis de Velasco, nuestro visorrey de esa Nueva España, que envia a los navios al descubrimiento de las islas de Poniente, hacia loS Molucos, y les ordene lo que han de hacer, conforme a la Instrucción que se les ha inviado; y porque según la mucha noticia que diz que teneis de las cosas de aquella tierra y entender, como entendeis bien, la navegación della y ser buen cosmógrafo, sería de gran efecto que Vos fuesedes en los dichos navios, así para lo que toca a la dicha navegación como para el servicio de Dios Nuestro señor yo seré muy servido, y mandaré tener en cuenta con ello para que rescibais merced en lo que hobiere lugar. De Valladolid a 24 de setiembre de 1559 años = Yo el Rey = Refrendada de Eraso = Señalada de Briviesca = Don Juan Vázquez Agreda Jeraba.

Hallase original en el archivo General de Indias de Sevilla, entre los papeles traídos de Simancas, legajo 2.0, rotulado. "Papeles tocantes a las islas de Maluco y Filipinas, causados desde el año 1564 hasta el de 1608". Confróntose el 9 de diciembre de 1973.Vº Bº Martin Fernández Navarrete (rubricado). (Museo Naval, Mss Cal Nav. Vol. XVII, fol. 11)."

Iturria: PRIETO, C., El Océano Pacífico: Navegantes españoles del siglo XVI, Alianza Editorial, Madrid, 1984. 181. or.

Andres Urdanetak Filipe II.a erregeari idatzitako gutuna, Migel Lopez Legazpiren espedizioarekin mendebaldeko uharteetara joateko gonbitea onartuz. Mexikon, 1560ko maiatzaren 28an.

"Sacra Católica Real Majestad. En principio de Mayo deste presente año de sesenta reciví al mandato de Vuestra Real Magestad hecho en Valladolid a veinte y quatro de Septiembre del año pasado de cinqüenta y nueve, po el qual es servido mandarme vaya en los navíos que D. Luis de Velasco , Visorrey desta Nueva España, por mandato de Vuestra Magestad imbía a las Islas del Poniente, al qual mandato luego obedecí como a mandato de mi Rey y Señor, a quien siempre serví. Y beso los Reales pies y manos de Vuestra Magestad por la merced y favor que es servido hacerme en mandarme servir deste su capellán y siervo. La información que a Vuestra Real Majestad han hecho de que yo fuí en la jornada que el comendador Frey García de Loaysa en servicio de Vuestra Magestad hizo para las Islas de Maluco así es, que yo fuí en ella el año de veinte y cinco, en la cual me ocupé 11 años hasta que dí la vuelta a España, donde en Valladolid el año de treinta y seis dí a Vuestra Real Persona cuenta y relación de lo sucedido en aquella jornada. Los ocho años de los quales estube de asiento en las Islas de Maluco y su comarca, sirviendo a V.M. así de soldado como de capitán como en cargos de su Real Hacienda, hasta en tanto que por una Real cédula nos fue mandado dexásemos la tierra libremente a los capitanes del serenísimo Rey de Portugal. Y vuelto de la Especería, hasta el año de 52 que Nuestro Señor Dios fue servido llamarme al estado de la Religión en que agora vivo, me ocupé en servicio de V.M: y lo más del tiempo en esta Nueva España, donde por D. Antonio de Mendoza, Visorrey de ella, me fueron encomendados cargos de calidad, así en las cosas de la guerra que se ofrescieron como en tiempo de paz. Y después que estoy en la Religión, asimesmo se han ofrescido negocios importantes del servicio de V.M. en que algunas veces su Visorrey d. Luis de Velasco me ha ocupado, Y agora luego que el mandato de V.M. reciví, dí noticia dello al Padre fray Agustín de Coruña, provincial de la Orden de nuestro Padre San Agustín en esta Nueva España. Y él y toda la Orden, con gran voluntad y afición que tienen al servicio de V.M., obedecieron lo a él y a mi mandato. Y me mandó me aparejase a hacer este viaje con otros tres Religiosos. Y dado caso, que segund mi edad que pasa de 52 años, y falta de salud que de presente tengo y los muchos trabajos que desde mi mocedad he pasado, estaba necesitado de pasar lo poco que me resta de vivir en quietud. Pero considerado el gran zelo de V.M. para entodo lo que toca al servicio de Nuestro Señor Dios y aumento de su Santa Fe Católica, me he dispuesto para los trabajos desta jornada solamente confiando en el auxilio Divino, mediante el qual en su misericordia espero que su Divina Magestad y Vuestra Real Persona han de ser servidos muy mucho. El Virrey D. Luis de Velasco me ha comunicado el mandato de Vuestra Real Magestad acerca de lo que toca a la navegación que manda hacer al Poniente. Y tratado con él lo que me ha parescido que conviene al servicio de nuestro Señor e de Vuestra Magestad será servido acerca deste negocio, a su Señoría le ha parecido que Vuestra Magestad será servido en que se dé cuenta a su Real Persona dello. E asíjuntamente con ésta va mis parescer sobre ello para que Vuestra Magestad, mandado ver, provea lo que más fuere su servicio. A V.M: suplico se resciva de mí la voluntad con que sirvo, que es con deseo de acertar en el servicio de nuestro Señor Dios y de V.M. , cuya Real Persona y muy gran Estado nuestro Señor guarde y conserve con augmento de muy mayores reynos y señoríos, y después le lleve a la Gloria Celestial para que goce de aquel Reyno de la Eternidad para donde le crió. De México, a 28 de Mayo de 1560. s.C.R. M. Beso los Reales pies y manos de V.M., vuestro muy humilde capellán y menor siervo. Fray Andrés de Urdaneta."

Iturria: PRIETO, C., El Océano Pacífico: Navegantes españoles del siglo XVI, Alianza, Madrid, 1984, 182 eta 183 or.

Urtea Gertaera
1493Alejandro VI.a Aita Santuaren buldak
1494Tordesillaseko Ituna
1508Andres Urdaneta Ordizian jaio zen (Gipuzkoa)
1513Vasco Nuñez Balboak Ozeano Barea aurkitu
1519-1522Magallanes-Elcano: Munduari lehenengo bira
1519ko irailaren 20Sanlucar de Barramedatik irten
1521eko apirilaren 27Magallanes hil
1521eko abenduaren 21Elkano Tidoretik irten, etxeratzeko asmoz
1522ko irailaren 6Elkano Sanlucar de Barramedara iritsi
1521Andres Niñoren espedizioa Panamatik irten
1529ko apirilaren 22Zaragozako Ituna
1525-1537Garcia Jofre de Loaisaren espedizioa. Elkano eta Urdaneta ere bertan
1525eko abuztuaren 24Coruñatik irten
1526ko ekainaren 1San Lesmes karabela galtzen dute. Aurretik beste 3 ontzi Magallanes itsasartea ezin pasaturik geratu dira.
1526ko uztailaren 30Garcia Jofre de Loaisa hil
1526ko abuztuaren 4Elkano hil
1526ko irailaren 5Gonzalo de Vigo, Magallanes-Elcano espedizioko kide izandakoa, aurkitzen dute
1527ko martxoaren 27Urdaneta zauritzen dute eta aurpegia kiskalita geratzen da betirako
1927ko uztailaren 12Elgoibarreko Karkizano hil
1528ko martxoaren 27Hernan Cortesek bidalitako Florida ontzia iritsi, Saavedra agintean duelarik
1535eko otsailaren 15Zaragozako Itunaren berri izan ondoren, Urdaneta eta bere alabak itzulerako bidea hartzen dute, portugaldarren bidea jarraituz
1536ko ekainaren 26Urdaneta eta bere alaba Grazia Lisboara iritsi
1537ko otsailaren 26Urdanetak bidaiaren memoria entregatu zion Karlos I.ari
1527-1529Saavedraren espedizioa
1538ko urriaren 16Urdaneta Sevillatik irteten da Espainia Berrirako (Mexikorako) bidean, han espedizio batean parte hartu ahal izateko, baina ez du lortzen.
1542-1548Ruy Lopez Villalobosen espedizioa
1553ko martxoaren 20Urdaneta agustindarren ordenan sartu
1559Filipe II.aren gutuna Andres Urdanetari
1664-1566Migel Lopez Legazpiren espedizioa. Urdaneta ere bertan doa
1564ko azaroaren 21Navidad portutik irten
1565eko martxoaren 15Bohol uhartera iritsi, San Pedro ontzia konpondu ahal izateko
1565eko ekainaren 1San Migeletik (Filipinafs) irten, Espainia Berrirantz (Mexikorantz)
1565eko ekainaren 9San Bernardino itsasartea pasatu eta Ozeano Barera atera
1565eko irailaren 18Kaliforniako Santa Rosa uhartea bistaratu
1565eko urriaren 8anAcapulcora iritsi. Itzulbidaia burutu dute
1566ko apirilaUrdanetak mapak eta liburuak erakutsi Filipe II.ari
1566ko urriaren 8aUrdanetak Parecer del P. Andrés de Urdaneta idatzi
1568ko ekainaren 3Andres Urdaneta Espainia Berrian (Mexikon) hil
1566ko martxoaAcapulcotik Manilako lehen galeoia irten: San Jeronimo
1815Manilako azken galeoia irten: Magallanes
  • DE MIGUEL BOSCH, J.R., Urdaneta: Un hombre moderno.
  • DE MIGUEL BOSCH, J.R., Urdaneta eta bere garaia, Ordiziako Udala, 2008.
  • Euskalkultura.
  • Andresurdaneta
  • Andresurdaneta
  • Andrés de Urdaneta y el Tornaviaje. José Ramón de Miguel Boschen artikulua.
  • Ordiziar bat ezagutzen. Koro Irastorza Etxeberriaren artikulua.
  • Argiak elaboratutako bideoa.
  • Mikel Urretabizkaiaren gidaritzapean egindako dokumentala.
  • Urdanetaren jaiotzaren V. Mendeurrena betetzen denean antolatutako solasaldi zikloa.
  • EHUk antolatutako Udako Ikastaroak