Ipintza, Ugaz
Euskarazko idazlea, Legazpiko (Gipuzkoa) Telleriarte auzoko Saletxe baserrian 1916ko otsailaren 14an jaioa. 1996ko uztailaren 18an hil zen.
Legazpiko Brinkola auzoko eskolan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta maisu lanak egiten zituen apaizak literaturarekiko interesa piztu zion.
Mutikoa zela, artaldea zaintzen lagundu zion aitari. Orduan izan zuen lehen harremana Aizkorriko mendilerroarekin, eta maiz idatzi zuen hari buruz. Gero, 17 urterekin, Patricio Echeverria fabrikan hasi zen lanean, baina ez zituen inoiz baserriko lanak alde batera utzi.
Lehenik, 1958an, Zeru goiak olerkiz poema bilduma argitaratu zuen, Hondarribian (Gipuzkoa) Basurkoren omenez lehiaketa bat irabazi zuena.
Liburu hauek ere argitaratu zituen: On eginaren obaria (narratiba, 1972); Jatorriaren errotik (poesia, Edit. Legazpiko Kultur Etxea, 1984); eta Legazpi barrutiko bilduma, Edit. Legazpiko Udaleko Euskara Batzordea, 1990).
1963 eta 1987 artean, Santi Onaindia apaizak Larrean (Bizkaia) antolatzen zuen Olerti poesia lehiaketako lehen saria irabazi zuen. Olerkiok urte horietan sari nagusia jaso zuten: Aizkorri artzai poema; Belaun giroen olerki ixila; Txinpartak (Amar alegi bertxoa); Itxas poema; Etxera begira (Atzerritarren poema ixila); Lauaxeta (Aitamen ixila); Argian ospel (Ilargia); Bizitzaren burruka (Gazte giroko 16 kanta); Lana kantu baten kanta; Odolaren kanta
Era berean, Elbira Zipitria poesia eta bertso lehiaketan hainbat aldiz saritua izan zen, 1985 eta 1991 urteen artean.
Argitaratu gabe utzi zuen bertso bilduma bat, Urrutiko intxaurrak, bere bizitzako azken urteetan idatziak, eta aurrera zetorren XXI.