1962an Donostian jaiotako eta hiri berean 2002ko irailaren 25ean hildako pintore gipuzkoarra.
1980-1985 bitartean egin zituen ikasketak Bilboko Arte Ederren Eskolan eta 1983. urtean Sormen Artistikoaren Beka jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
Bere obran hiri-paisaia latzak ageri dira, figurazioaren eta hiri-arkitekturako irudikapen hiperrealisten artean kokatzen direnak.
1980-2002 bitartean bakarkako hainbat erakusketa egin zituen Zumarraga, Bilbo, Madril eta, batez ere, bere jaioterrian: 1993an bere hiri-paisaiak ageri zituen lanak jarri zituen ikusgai Galeria 16 galerian, 1996-1997 bitartean Donostiako Galeria 16 galeria horretan bi erakusketa paratu zituen "Puentes" izenburupean, bigarrena litografia, Urumea gaineko Gipuzkoako hiriburuko zubien gaia ardatz hartuta; 2000. urtean berriro bakarkako erakusketa ipini zuen Donostiako Galeria DV galerian. Hil ondotik, egileari buruzko bakarkako beste zenbait erakusketa antolatu dira: 2002an Altxerri Galerian, 2005ean Arteko Galerian eta 2005-2006 bitartean Koldo Mitxelena Kulturgunean, guztiak Donostian.
Halaber, bere lana erakusketa kolektibo askotan ikusi ahal izan da, eta bere heriotza-urteko otsailean Madrilen egindako Arco'02 azokan arrakasta garrantzitsua erdietsi zuen.
- ARTEDER. Base de datos del Arte Vasco. "Urrutikoetxea García, Raúl". [Kontsulta data: 2016ko urriak 3].
- LARRAURI, Eva. "El pintor Raúl Urrutikoetxea muere a los 40 años en San Sebastián". El País, 2002ko irailak 26. ". [Kontsulta data: 2016ko urriak 3].