Politikariak eta Kargu publikoak

Rubial Cavia, Ramón

Bizkaitar politikari ospetsua, Erandion 1906an jaioa. Bilbon hil zen 1999ko maiatzaren 24an.

PSOEko Lehendakaria eta baita Euskal Kontseilu Nagusikoa ere (1978-1979).

Bilboko Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen. 1920an, metalurgia- ikasle zela UGTko metal-esparrura afiliatu zen, eta, urte bi geroago, PSOEra afiliatu zen, Erandioko Gaztedi Sozialistaren lehendakaria izatera iritsiz. 1934ko mugimendu iraultzailean ere parte hartu zuen, atxilotua izan ondoren Fronte Popularrak emandako amnistiarekin kanporatua izan zela. 1936ko gudan harik eta Bilbo (1937) erori eta bertan preso egin zutenera arte sozialista milizianoa izan zen.

19 urte, muga igarotze asmoz ihes egin eta Oiartzunen (1945) berriz atxilotua izanik igarotako aldi laburra tartean, espetxean igaro zituen. 1956ko abuztuan espetxetik behin betiko kanporatuko dute. Deustun kokatzen da, mekanika tailer baten lan eginaz. PSOEn bere isilpeko lanarekin jarraitzen du, "barrualdean" alderdiak artezten duen Batzorde Iraunkorreko buruzagi aipagarrienetariko bat izatera bihurtuz. Toulouseko (1972)eta Suresnes-go (1974) kongresu sozialistetan parte hartzen du., 1976an, legeztatutako garaian lehena izan zen ospatutako XXVII Kongresuan, PSOEko lehendakari hautatua izan zen.

Autonomia aurreko garaian Ajuriagerrarekin lehian aritzen da Euskal Kontseilu Nagusirako lehendakaritzarako, azkenean Juan Etxebarria Gangoitiren (UCD) bozka zuriagatik hautatua izanez, eta 1979an Carlos Garaikoetxeagatik ordeztua izan zela. 1979, 1982,1989 eta 1993ko hauteskundeetan Bizkaitik Senataria izan zen. Senatuan, Diputazio Iraunkorreko bigarren lehendakariorde eta Konstituzio-Batzordekide karguak bete zituen. Alderdiaren zuzendaritzarako Batzorde Kudeatzaile bat izendatzean bere lehendakaritza galdu ondoren (1979) urte berean Madrilen ospatutako Ohizkanpoko Kongresuan berriz eskuratu zuen.