Txotx.
1901eko urriaren 14an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako euskalzale eta idazlea. Irunen hil zen 1983an.
La Salleko Institutuan irakaskuntzan aritu zen. 1936ko gerra zela eta Frantziara erbesteratu zen, Lilleko Unibertsitatean ikasketak osatuz. Erbestetik itzulita, Zarautzen finkatu zen euskara irakasten, Zaragozara erbesteratu zuten arte. Eusko Gogoa, Egan, Olerti, Nora eta El Bidasoa aldizkarietan kolaboratu zuen. 1955ean Salle'ko Juan Bautista'ren bizitza laburra argitaratu zuen eta 1975ean Maite dedana, saiakerak eta olerkiak.
Honako artikulu hau oraindik ez da entziklopedia honetan euskaraz landu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Iñaki Olabeagari buruz.