Matematikariak

Santamaría Ansa, Carlos

Matematikari eta humanista donostiarra. Donostia, 1909ko abenduak 25 - Donostia, 1997ko abenduak 30.

Gizaki apal eta umilak ekintza ikaragarriak egitea, sarritan gertatzen da.

XX. mendean Euskal Herriak ezagutu duen sustatzaile eraginkorrena, --zientzia enpresena, zalantzarik gabe, baina baita kultura- eta akademia-enpresena ere- sustatzailerik nabarmenena Carlos Santamaria izan da. Matematikaria, meteorologoa, filosofoa, euskaltzalea, bakezalea, pertsonalista; humanismo-balioen pentsalari koherentea eta sakona.

Are gehiago: Santamariari euskal hezkuntzaren historian, eta bereziki zientzia eta tekniken arloan, toki aparta dagokio. Carlos Santamariarenganako hurbilpen bat, laburra izan arren, euskal hezkuntza-erakundeen historia ezagutu ahal izateko ezinbestekoa da.



Hamar anaiatik gazteena, andereño baten semea, 13 urte izan arte bere etxean egin zituen ikasketak, adin horretan Donostiako Marianisten Eskola batera joanez. Behin batxilergoa bukatzean, Madrilgo Unibertsitate Zentralean matematikak ikasi zituen, bertan Julio Rey Pastorrekin (1888-1962) harremanetan jarri eta berarekin Santamariak bere matematika-ikerketei hasiera emanez. Ordurako Rey Pastorrek Argentinan irakasle bezala ziharduen, Madrilera sarri bazetorren ere. Bere zuzendaritzapean, Santamariak topologiaren oinarri logiko-formaletan sakondu zuen, 1934an Sobre la noción de separación como fundamento de la topología tesiaz doktoretza lortuz. Berarekin batera Jose Oñate Guillenek ere ikertu zuen.

Sortzen lagundu zituen beste hainbat egoitza askoren artean Euskal "Zientzien Fakultatearen kimua" bezala izendatutako Donostiako Zientzia Ikasketen Egoitza (1932-1936) lehendabizi aintzat hartu gabe ez dago Santamariaren zientzia- eta instituzio-tamaina balioesterik. Santamariak eta Oñatek euren tesiak hasi zituztenean, Rey Pastorrek zientzia-gune bat sortzea sustatu zezatela iradoki zieten, zientzia-gunetzat "matematika ikasketak bakarrik ez ezik beste zientzia batzuetakoak ere, bereziki teknikara aplikatzekoak, bere baitan hartu zitzan entitatea ulertuz". "Eskualdearen industri garapenari erantzuna eman ziezaion teknika-ikerketarako eta Gipuzkoak Ingeniaritza-esparruan dituen hainbat gaituak direnen arteko elkarlana -ikus bedi laguntza nori eskatzen zion- izan zedin egoitza handi bat, -idatzi zuten bere sustatzaileek- da", (Llombart, 1995:16).

Eusko Ikaskuntzaren eta beste entitate batzuen laguntzaz, hilabete batzuk geroago esparruotan erantzukizunak beregain hartzen zituen gune aurrendari bezala CEC sortu zen. Zentzu horretan garrantzitsuak izan ziren zientzia-teknika liburutegia, industria-analisi eta -saiakerarako laborategia, beste hainbat antolatutako ikasturte eta hitzaldiez gain, orotara 300 bazkidetik gora erakartzea lortuz (euren artean, Rey Pastor, Blas Cabrera, Julio Palacios edo Esteban Terradas bezalako pertsona ospetsuak zirela). Hedapenerako organoa Revista del CEC -bere atal biekin: Matematika (berak zuzendua), eta Fisika eta Kimika-, izan zen, ehunka problema eta hamarreko artikulu argitaratzera iritsi zena. Horretara zientzia-teknika ekimenak sustatzeko guneak sortzea ezinbesteko zena erabat frogatuta gelditu zen.

Ez ziren hemen, jakina, irakaskuntza-esparruarekin bere lotura guztiak bukatu. II. Errepublika-garaian Irakaskuntzarako Gipuzkoar Elkartearen (izaera katolikoduna) sorkuntzan parte hartu zuen, nahiz eta bete izan zuen kargurik aipagarriena berak sortzen lagundutako Gipuzkoako Teknika Unibertsitate Eskolan 1971tik aurrera izan zuen aljebra-katedra izan zen. Igeldoko Meteorologia-Behatokia (1940tik) eta Donostiako Eremuko Meteorologia Gunea (1950etik) ere zuzendu zituen [hain zuzen ere, Francoren garaian militar graduren bat esleitzen zitzaion kargua zen].

Filosofia-, erlijio-, eta politika-oldozmen esparruetan, Santamaria 1935ean sortu eta 1947an berriro hasitako (1960ra arte) "Nazioarteko Elkarrizketa Katolikoek" izenekoen zuzendaritza eta sustapenengatik da batez ere goraipatua. Batzarraldiotan gerora izan zen II. Vatikano Kontzilioko izpiritua landu -bere zentzu aitzindarian- zuten Europa guztiko pentsalari katoliko ospetsuek parte hartu zuten. Bere beste ekarpenen artean (euretariko bakoitzak tomo bat baino gehiago bete zuen): Ikasketa Gorenetarako Egoitza (1939); Enpresa-Ikasketetarako Goi Mailako Eskola Teknikoa (1956); andereño euskaldunen Eskola (1964); Zientzia Kimikoen Fakultatearen (1973) kimua zen Eskola petrokimikoa (1967); eta Santo Tomas Lizeoa (1961), bigarren irakaskuntzako lehen ikastola, denak Donostian kokatuta.

Partaide izatearren izan zituen hezkuntza-zioak, edota frankismoaren garaian zehar aurkitu zuen askatasunik eza, ez ziren Santamariak ibilbide intelektual koherente eta konprometitua izateko inolako oztopo izan.

Filosofia pertsonalistaren korronteari atxiki zitzaion: berezitasunez, Emmanuel Mounier (1905-1950) eta Jacques Maritain (1882-1973) filosofoen pentsamoldea. Gehien interesatzen zitzaion mugimendu pertsonalistaren ezaugarri berezia, pertsona ideiak kontzepzio morala atxikita zeramala zen; erakundeek ezartzen dituzten itxaropen materialista eta beharrizan materialisten aurretik, pertsonak erabateko lehentasuna izan behar zuela uste zuen. Filosofia- edo intelektual-izaera soileko jarrera bat azaltzera mugatzetik urrun, Santamariak bere ideiak kristau-progresista eta bakezale jarreren bitartez. Ez zen alferrik, 1958tik 1966ra, Parisen egoitza zuen nazioarteko Pax Christi Mugimendu Bakezalearen idazkaria izan zientziaren zentzu moralari aplikatu zizkion.

Bere ideien agerpenik ezagunena, aurrerakuntza teknikoek dakartzaten erabilerei buruzko morala aintzat hartu ezean horrelakorik ez denaren aldezpena egiten duen 1985ean argitaratutako La amenaza de guerra nuclear liburua izan zen.

Carlos Santamariaren idatzitako ekoizpena -Jakin, Zeruko Argia o. la Revista del Centro de Estudios Científicos aldizkari eta egunkarietan 1000 artikulutik gora eta liburu batzuk- ez da orain arte era sistematikoan bildua izan. Ondoren zientzia eta pentsaerari buruzko bere lanetariko batzuen aipamenak eskaintzen ditugu: (1935) Teoremas sobre compacidad en el espacio proyectivo. San Sebastián; (1938) Espacio y dimensión en la matemática moderna. San Sebastián; (1950) La filosofía política de Jacques Maritain. San Sebastián; (1954) Espiritualidad y política. Madrid; (1985). La amenaza de la guerra nuclear: estrategia, política y ética. San Sebastián: Idatz.

  • Atxaga, Mikel (zuz.) (2000) Karlos Santamaria, 1909-1997. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza;
  • (1970) Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Donostia: Editorial Auñamendi, 44 (156-157 orr.);
  • Cantón, B., Díaz, Mª N., Pablo, Mª C. de (1991) Gizonak. Donostia: Kriselu, 5 (283-286 orr.);
  • San Martín, Juan (1998) "Karlos Santamaria Ansa (1909-1997)." Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak 43, 307-311;
  • Llombart, José (1995). El "Centro de Estudios Científicos" de San Sebastián. Bilbao: Eusko Ikaskuntza;
  • "Karlos Santamaria, 1909-1997: XX. mendeko euskal pentsalaria." Euskaldunon Egunkaria, 1997ko abenduaren 31a.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Karlos Santamariari buruz.