Dramaturgoak

Nuñez Arizmendi, Ignacio C.

Idazle eta antzerkigile gipuzkoarra. 1910ean Baserritarraren zuzendaria zen. 1912an Donostian argitaratu zuen obra, Porru salda [Porru zopa] ekitaldi batean, Euskalerriaren Alde aldizkarian eta separatan. 1915ean Joxe Ebaisto argitaratu zuen Gipuzkoako hiriburuan, ekitaldi batean.