Euskarazko idazlea, Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1975ean.
Zuzenbidean lizentziatua. Irakaskuntzan aritu da, eta hainbat hedabidetan kolaboratu du; telebistako telesailetan ere gidoilari izan da.
Bere literatur produkzioak poesia zein narratiba hartzen ditu.
2000. urtean Irun Hiria eleberri saria irabazi zuen, Kafkaren labankada (Kutxa Fundazioa, 2001) lanari esker. Aurretik beste sari batzuk ere irabazi zituen, hala nola narratiba laburreko Satarka eta poesiako Bordari, biak Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) eratuak.
Lisboan girotutako genero beltzeko istorioa da Kafkaren labankada nobela. Urte batzuk lehenago fakultatean elkar ezagutu zuten eta Joao eta Marzel izena duten bi pertsonaren harreman konplexu eta misteriotsuak kontatzen dira. Joao Kafkaren literatur lanean oinarritutako mendeku baten biktima izango da.
Narratiba arloan, Galtzontziloak autobusean zintzilik (Erein, 2002), Egurra Pinotxori (Alberdania, 2002) eta Kearen truke (Alberdania, 2005) nobelak eta Axola ez duenean (Alberdania, 2009) liburuak argitaratu ditu.
Bere lan poetikoaren artean aipagarriak dira Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein, 2007), edo Hariaz beste (Erein, 2011), Kritikaren Saria 2012an. Beste autore batzuen lanak ere euskaratu ditu, hala nola Itziar Mínguez eta 2010ean argitaratutako Pura coincidencias / Kointzidentzia hutsa lana, edo León Tolstoi eta ¿Qué es el arte saiakera. / ¿Qué es el arte? 2012an.
- Aritz Gorrotxategi. Txakurren solasaldia. Literatura aldizkaria [Web], nº32, 2013 [Kontsulta data 2013-07-02].