Industriakoa. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, 1980ko apirilaren 24ko Dekretuaren bidez. Donostian jaio zen 1940ko maiatzaren 8an. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Deustun, eta Zuzenbidean Valladoliden. Business Administration masterra, INSEADen eskutik (Paris). Bere jarduera profesional nagusia industria izan da, 1963an hasi zuena, 1970etik Tubacexeko zuzendari nagusia izan zelarik. Industria eta irakaskuntza uztartu ditu, Inside eta Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa, ekonomia gaietan. 1978ko hasieratik aurrera, Industria Ministerioko Industria Siderometalurgikoen eta Itsasontzi Industrien Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain.