Kontalariak

Atxukarro, Inazio Mari

Euskarazko narratzailea, Errezilen (Gipuzkoa) 1912an jaioa. Zegaman (Gipuzkoa) hil zen, 1987an.

60ko eta 70eko hamarkadetan Loiolako Herri Irratian eta Radio Seguran egin zituen irratiko saioek oso harrera ona izan zuten, pasadizo interesgarri eta barregarriak kontatzeaz gain, ahozko kontalari gisa dohain handiak zituelako. Oso doinu enfatikoa zuen, eta maiz erabiltzen zituen onomatopeiak, lokuzioak eta esaera zaharrak. Frogatu zuen, gainera, memoria handi bat poesiatzen zuela, askotan komentatzen baitzituen bere haurtzaroko gertaerak. Irriparrezko printzak izeneko liburua argitaratu zuen, irratian egindako hitzaldietan eskainitako materialekin. Sendoa). Museo txiki bat muntatu zuen Zegaman, afizionatu moduan, eta bertan antzinako objektuak bildu zituen, batez ere bere haurtzaroko garaikoak; hil ondoren, betiko itxi eta desegin zen.