1936ko urtarrilaren 1ean Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako idazlea, 2013ko urtarrilaren 26an zendua.
Industria-maisutza ikasi zuen. 1961ean, Loiolako Herri Irratiak Andre-gizonak radionobela emititu zuen. Gerora, antzerki lan dezente idatzi zituen, eta hainbat sari ere irabazi zituen genero horretan: 1985ean, Iñaki Beristain Saria, Idazlearen herioa lanagatik; 1986an, Durangoko Euskal Jaietako Saria, Urkiolagatik; 1990ean, Euskadiko Antzerki Topaketen Saria Azpeitian, Bat, bi, hiru lanagatik. Hainbat antzerki pieza idatzi ditu bere jaioterriko Antxieta taldearentzat.
1975 eta 1976 urteetan bi monografia historiko argitaratu zituen, bata Albiztur, Errezil, Santa Marina eta Urkizu Gipuzkoako herri eta auzoetakoa, eta bestea Beizama, Urrestilla eta Matxinbentakoa, Donostiako Udal Aurrezki Kutxaren bilduma baten barruan.
Azkoitiko Aforasa enpresan segurtasun arduradun lanak egin ostean, Azpeitiko Antxieta kultur etxea zuzentzera pasa zen. Jaioterriko alkate izan zen 1983an eta 1984an, eta garai horretan sortu ziren Azpeitiko Euskarazko Antzerki Topaketak. 1983an Gipuzkoako baserria kondairan zehar (Caja de Ahorros Provinciala) liburua argitaratu zuen. 1992an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izendatu zuten, eta ondoren Azpeitiko Soreasuko San Sebastian Eliza (1993) eta Azpeitiko (1997) eta Azkoitiko (1999) herrien istorio bana idatzi zituen, hainbat urtez bi udal artxiboetan ikertzen aritu ondoren. Bere beste berezitasun bat zezenketa da; 1994an El toro, símbolo de la fiesta en Guipúzcoa (Azpeitiko Udala) liburua argitaratu zuen.
El Diario Vasco, Deia edo Zeruko Argia.Durante hedabideetako ohiko kolaboratzailea da, eta azken urteotan hainbat sari jaso ditu bere lana aintzatesteko: antzerki-topaketen esparruan "Txalo" saria eman zioten 2009an, 2010ean Azpeitiko Udalak Ohorezko Kronikari izendatu zuen, eta azkenik, 2011n, Kultur Mahaiak Ohorezko Bazkide ere izendatu zuen.
- EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA. "Imanol Elias Odriozola (1935-2013)". [Kontsulta data: 2013ko urtarrilaren 31].
- Aizpuru, Eli. "Imanol Elias bertako kronista eta historialaria hil da". El Diario Vasco 2013-01-27. [Kontsulta data: 2013ko urtarrilaren 31].
- Leon, Jabi. "Azpeitiak ohore guztiekin agurtu du Imanol Elias." Gipuzkoako albisteak 2013-01-27. [Kontsulta data: 2013ko urtarrilaren 31].