Ataungo soziologo gipuzkoarra. Soziologian doktorea, Sorbonan.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) irakaslea, Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailari atxikia. Baionako Zabal liburu dendaren sortzailea, Ipar Euskal Herrian erbesteratua. Batasuna: la repression au Pays Basque (1970) antzezlanean parte hartu zuen, eta Askatasun ibilaldia zuzendu zuen. Askatasunaren martxa. Marche de la liberté (1978). Besteak beste, Burnitik (1979), Gartzelatuen gartzela (1988), Gatazka eta bortxa (1987), Herria: sistema eta teoriak (1988), Baloreak eta irakaskuntza (1988), Soziologia de una nación en movimiento (1992), Soziologia orokorra (1989).