Literatoak

Ameztoy Mendive, Begoña

Idazlea, gidoilaria eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Donostian jaioa, hiri horretan bizi baita.

Literaturari dagokionez, gai esoterikoko El círculo (Ediciones Antigua Casa Baroja 1991), genero beltzeko El asesino de Baltimore (1994) eta El ángel (Algaida 2000) eleberriak argitaratu ditu. Horrez gain, parodiaren, autolaguntzaren eta erreportajearen artean kokatutako beste izenburu batzuk ere baditu argitaratuta, hala nola El derby vasco (1996), Escuela de mujeres (2001) non feminismo tradizionalaren kontrako alternatiba bat postulatzen duen eta Cuarentonas (Planeta, 2002). ETBko eztabaida eta tertulietan eta Tele 5ko Crónicas marcianas saioan polemista gisa parte hartuz lortu zuen ospea.