Olerkariak

Artola Sagarzazu, Fernando

Bordari, Fedea.

Euskarazko idazlea. Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen, 1910eko otsailaren 14an, eta herri berean zendu zen, 1983ko otsailaren 3an.

Hasiera batean Argia eta El Día aldizkarietan kolaboratu zuen eta ondoren Zeruko-Argia, Euzko-gogoa, Aranzazu, Olerti eta Egan-en. 1950etik aurrera El Diario Vasco-n kolaboratzen hasi zen euskal gaiei buruz. Bertsolaritzaren sustatzailea eta euskaltzain urgazlea. Euskalerriko Arrantzaleak, Bizitz-leloa, San Martzial, Eukaristi, Sortzez Garbiari olerkiak aipa daitezke haren lan gisa.

Honako artikulu hau oraindik ez da entziklopedia honetan euskaraz landu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Fernando Artola, Bordariri buruz.