Abokatuak

Blasco de Imaz, Carlos

1924ko urriaren 19an Donostian jaiotako gipuzkoar nortasuna. Abokatua.

Kultur sustatzaile aktibo honen ardurapean egon dira, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuko "Inesa de Gaxen" lehen Arte eta Entsegu Aretoa, eta 1972ko udan hiri berean ospatutako Sorginkeriaren Lehen Kongresua, oihartzun eta arrakasta handiarekin. "Ethos" argitaletxeak (Irun, 1966) argitaratutako Los Fueros, vademecum foru dibulgaziokoa lanaren egilea da, eta Donostiako Itsas Kursaal Handiaren kontseilari-ordezkaria.

Francoren diktadura garaian errepublikanoa, 1979ko apirilaren 3ko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan EAJko batzarkide aukeratu zuten Gipuzkoan. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburu izendatu zuten (1980). "Basque Export" esportazioa sustatzeko erakundearen sustatzailea.

I. legegintzaldian, Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkidea izan zen (1980-03-31 - 1984-01-19): Lan eta Gizarte Ongizate Batzordea: Batzordekidea (1980-04-30 - 1981-09-18), Juan José María Ochoa de Eribe Elorzak ordezkatua.

II. eta V. Batzorde Bateratua: Batzordekidea (1980-04-29). III. Legegintzaldian Eusko Alkartasuna Taldeko legebiltzarkidea izan zen (1987-01-08 - 1990-09-03): Industria eta Nekazaritza Batzordea: Batzordekidea (1987-03-18 - 1990-09-03); Lurralde Antolamendu eta Garraio Batzordea: Batzordekidea (1987-03-18 - 1987-10-06); Lan eta Osasun Batzordea: Bokala (1989-10-06 - 1990-03-08).

EITBko Legebiltzarreko Kontrol Batzordeko kide ere izan zen: Batzordekidea (1987-03-18 - 1990-09-03); Espainiaren eta Europako erkidegoetako erakundeen arteko harremanen jarraipenerako batzorde berezia, Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dion heinean: Bokala (1988-06-23 - 1990-09-03).